Industrializazioa Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 40,29 KB

 

SARRERA:Espainiako ekonomia, hazkunde giroan garatu zen Aro Garaikidean. Garapen hori, inguruko herri europarrena baino motelagoa izan zen, XIX. Mendean.Garai ezberdinak bereiz daitezke:

  • XIX. Mendearen lehen erdian: ekonomia ezin izan zuen aurrera egin gerrak zirela eta.

  • XIX. Mendearen bigarren erdian: ekonomia gorakada handia izan zuen burdinbidea, banka… zirela eta. Depresio Handiak ondorioak sortu zituen: langabezia eta emigrazioak.

  • Gerra zibilak ekonomiaren atzerakada eragin zuen eta frankismoa egoera hori zuzentzen saiatu zen.//LABORANTZA:

Espainiako ekonomiaren oinarria zen. Errenta nazionalaren parte handi bat laborantzatik zetorren eta esportazioan ere garrantzitsua zen.

Modernizazio ezaren arrazoia protekzionismoa izan zen: gobernuak zerga babesa eman zien laborantza produktuei; (mesedea egin esportazio sektoreei baina esportatzaileak kaltetu), beste estatuek ere berdina egin zuten (zerga altua produktuei). Ondorioak: Hiriranzko emigrazioa.

  • Jendea janariz hornitu beharra./Nekazaritzaren munduan industria produktuetarako merkaturik ez egotea.// INDUSTRIALIZAZIO ALDIA:

1. Fasean industria modernoa hainbat sektoreetara zabaldu zen hainbat faktore zirela eta: siderurgia tradizionalaren gainbehera, 1841ko aduanen lekualdaketa, komunikabideen hobekuntza… Urte hauetan euskal finantza sistema berria sortu zen eta Bizkaiko eta Gipuzkoako industrializazioaren ezaugarriak gauzatu ziren.

2. Fasean industrializazioaren garapen handia egon zen, eta siderurgiak, meatzaritzak eta merkataritzak garrantzia hartu zuten.

1890ko hamarkadan Bizkaiko siderurgiak esportaziorako produkzioa murriztu zuen eta Espainiako merkatuan saltzen zuena handitu zuen, estatuaren protekzionismo politika zela eta. Euskal industriari batzuek babesle politika defendatu zuten, eta ondorioz, 1896ko legea sortu zen. Gainera, Lehen Mundu Gerrak laguntza handia eman zion Euskal Industrializazio prozesuari.       

ESTATUAREN JARDUERA ETA BERE BALORAZIOA:

Protekzionismoaren politika konpetentzia gutxitzeko aukera eman zien euskal enpresei eta mesede egin zien Euskal Herria eta Kataluniari. Ez zegoen merkatuen arteko lehia eta orduan, ez zen berrikuntzaren beharra ikusten. Azkenik, Madrilgo gobernuak ezarritako kontzertu ekonomikoakeuskal burgesiari ematen zizkien abantailak.

LURRALDEEN ARTEKO ALDEAK

Garapen ekonomikorako prozesuan: Katalunia garapen ekonomikoari lehenik ekin zion lurraldea izan zen, Euskal Herria XIX. mendearen erdialdean garapen ekonomikoaren aitzindari bihurtu zen, eta Andaluzia prozesu horretatik kanpo geratu zen.  

EUSKAL EKONOMIA

Berrezarkuntza garaian, Euskal Herriak ekonomia garapen handia izan zuen. Haren abiapuntua burdinaren erauzketa eta esportazioa izan zen.

1898an, Espainiak Kuba eta Filipinak galdu zituen.

Enpresaburu batzuk metalgintzan eta ontzigintzan inbertitu zuten.

1891an, Banco de Comercio eta Bilboko Burtsa sortu ziren, kapitala inbertsioetarantz bideratzeko. Orduan, Bilboko kanpoko portua eta Jesuiten Deustuko Unibertsitatea eraiki ziren.

EHUNGINTZA

XVIII. mendearen bukaeran eman zituen lehen urratsak eta XIX. mendean garatu zen.

  • Kotoigintza.

  • Artilegintza (Katalunian).

MEATZARITZA ETA SIDERURGIA

Industria hauek aldaketa tekniko ugari eta kokaleku geografiko asko izan ditu. Andaluzian kokatu zen lehenik, gero Asturiasen, eta azkenik Euskal Herrian. Siemens- Martin labe berriek bultzada handia eman zioten sektoreari. Karlistaden ondoren, Altos Hornos de Vizcaya sortu ziren.

Herrialde garatuek manufakturak eta kapitalak esportatzen dituzte eta lehengaiak eta elikagaiak inportatzen dituzte.

Bizkaiko meatzaritza eremuak Gipuzkoakoak baino emankorragoak dira.

Burdin mineralaren ekoizpenak industria- garapena ekarri zuen. Berrezarkuntzaren ondoren, minerala esportaziorako ekoitzi zen. Bizkaiko minerala lantegietan gehien eskatzen zena zen. Horrek dirua ekarri zuen labe garaiak eraikitzeko. Bizkaia meatzaritzatik atera eta orduan, Bizkaiko garapen industrialerako behar zen dirua.

Ondorio bat: Erresuma Batura joaten zen burdina euskal merkataritza ontziteria bultzatu zuen.

Meatzeen ustiatze intentsiboa eta burdinaren esportazioa egin zen.

Gipuzkoan era askotako industria zegoen. Bizkaian berriz, sektore nagusi bakarra zegoen.

ONTZIGINTZA: XIX. Mendean 2 toki garatu ziren: Bilboko itsasadarra eta Pasaia.

Industrializazioak ontzigintzari eragin zizkion ekarpenik garrantzitsuenak: lurrunezko makina eta altzairua.

BANKA: XVIII. Mendean sortu zen lehen banku espainiarra. Banku batzuk itxi egin zituzten eta Banco de Españak bereganatu egin zituen. Banco de Españak pisua galdu zuen erakunde pribatuen aurrean. Aurrezki Kutxak, gizarte jardunaren alde sortu ziren.

INDUSTRIA ELEKTRIKOA: Bilboko burgesiak bultzatu zuen Euskal Herrian eta Espainian.

PAPERGINTZA: Gipuzkoan sektore garrantzitsuena zen. 1880-1890 artean krisia zela eta eten egin zen garapen hau, baina gero egoerak hobera egin zuen.

MERKATARITZA: Ardoa, meak eta oihalak esportatu ziren. 1890etik aurrera krisiaren eraginez, ekonomiaren beherakada egon zen.

GARRAIOAK: Hainbat aurrerapen egin ziren: Errepide sarea, Itsas trafikoa eta burdinbidea.

INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK

Gizarte tradizionala izatetik, moderno eta industrializatua izatera pasatu zen.

Gipuzkoako eta Bizkaiko biztanleria handitu zen eta inmigrante asko etorri ziren. Lan- baldintzatxarrak zirela eta heriotza- tasa handitu egin zen baina jaiotza- tasa ere gora egin zuen. Gizarte- egitura: goi- mailako klasea, erdi- mailako klasea eta behe- mailako klasea. Hiriak garatu egin ziren. Familien barruan hierarkizazioa sortu zen (emakumeak etxean eta gizonak dirua eraman etxera).

LANGILEEN BIZI BALDINTZAK: Langileen bizimodua eta lan- baldintzak oso gogorrak ziren. Meatzariek barrakoietan bizi behar ziren. 11 ordu edo gehiago lan egiten zuten egunero.

LANGILEEN MUGIMENDUA: Berrezarkuntza garaian indartu zen.

Langile elkarteak sortu ziren: CNT, UGT, SOV-ELA.

I Mundu Gerraren ondoren, langile mugimenduan 2 joera bereizi ziren:

  • JOERA SOZIALISTA: Marx eta Engels definitu zuten. 1879an PSOE sortu zen, Pablo Iglesiasek fundatu. Partidu hau agintera heltzean, produkzio onasunak kenduko zizkieten jabe pribatuei eta klaseen oinarriak desagertuko litzateke.

  • JOERA ANARKISTA:Sozialismoaren helburu berdinak lortu nahi ditu, baina bere bideak ezberdinak dira. 1910ean, CNT sortu zuten.

INDUSTRIALIZAZIOAK INGURUGIROAN IZAN ZITUEN ONDORIOAK

Industrializazioa zabaltzen ari zen bitartean, ingurugiroan eta atmosferan eragin handia izan zuen: errekak kutsatu, fabrikek atmosferara botatzen zuten gasak...


Entradas relacionadas: