Industria sektore nagusiak euskal autonomia erkidegoan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,89 KB

 

7. Azaldu zer diren eta zeintzuk diren industriako sektore helduak eta

Sektore dinamikoak


Industria sektore helduak intentsitate teknologiko eskasa dute eta oraindik birmoldaketa prozesuan jarraitzen dute. Lehiakortasuna txikia da teknologia atzeratuagatik eta atzerriko eskulan merkearengatik. Honek eskari murriztua dakar.

Oinarrizko metalurgia:

Integrala eta ez integrala bereizten dira. Integrala Asturias inguruan dago eta pribatizazioarekin kostuak gutxitu eta kalitatea hobea da. Ez integrala berriz, EAE, Kantabria eta Katalunian. Eraldaketa metalikoaren industriak produktu metalikoak eta makineria egiten ditu. Etxeko tresna elektrikoen fabrikazioa berrantolaketa prozesuan dago. Ontzigintza konponketan espezializatzen ari dira. Oihalgintza eta jantzigintza; zuntz kimikoak erabiltzen dituztenak eta jantzigintza bera bereizten dira.
Industria sektore dinamikoak produktibitate eta espezializazio handiak dituzte. Egitura saneatuak, barne merkatu handia, esportazio gaitasun handia... Sektore aipagarrienak automobilarena, kimikoa eta nekazaritzako elikagaiena dira. Automobilaren sektoreak produzitzen dutena esportatzen dute eta multinazionalen esku daude. Sektore kimikoa ekonomiaren oinarrietako bat da. Atzerriko kapitalaren menpe dago. Bi azpisektore daude: petrokimika eta eraldaketa kimikoa. Nekazaritzako elikagaiak produzitzen dutena barne merkaturako produzitzen da. Goi-teknologiako sektoreak intentsitate teknologiko oso landua dute, atzerriko multinazionalen menpe daude, eta horrek multinazionalak erakartzen ditu.

10. Nola dago antolatuta Espainiako industria gaur egun?

Espainiaren kokapenean hainbat faktorek dute eragina. Balio gutxien dutenak merkatutik eta baliabideetatik hurbil egotea eta bestetik,garrantzi erlatiboa dutenak, garraioa, komunikazio sistema eta eskulana. Garrantzi gehien dutenak, berrikuntzarako eta informaziorako sarbidea eta lurraldearen abantailak eta laguntzak. Industrian desoreka handia dago. Inguru ezberdinak daude: inguru garatuak, hedatzen dauden inguruak, eta industrializazio induzitu eta urriko inguruak. Industria inguru garatuak, Madrileko eta Bartzelonako metropoli inguruetako espazio zentralak dira. Hedatzen ari diren industria inguruetako motak hauek dira: metropoli korolak, hiri inguruko zerrendak, industria garapeneko ardatzak eta ondo komunikatutako landa inguruak. Gainbeheran, Bizkaiko golkoaren inguruan kokatzen da. Ondorioak, desindustrializazioa, gainbehera demografikoa eta lehiakortasun eza dira. Industria induzituan, industria barruti batzuk sortu ziren.

12. Nola dago antolatuta Euskal Herriko industria gaur egun?

Bizkaiko eredu polarizatua, Arabako makrozefalia eta Gipuzkoako banaketa orekatuagoa nabarmentzen dira. Bizkaian korridore eredua dago. Gune nagusia Bilbo Handia da. Araban industriaren %85a Gasteizen zentratuta dago. Gipuzkoan, ibai nagusien haranetan zentratuta dago. Gune nagusia Donostia da.

13. Zeintzuk dira industria-sektore garrantzitsuenak Euskal Herrian?

Industria ekoizpena hiru sektoretan oso espezializatuta dago: metalurgia eta produktu metalikoen ekoizpena; erauzte industriak eta petrolioaren, energiaren eta uraren industriak; eta makineria eta ekipo mekanikoak. Horregatik produkzioa dibertsifikatu egin nahi da, sektore tradizionalak berritu eta sektore berritzaileetan eta etorkizuneko sektoreetan enpresa berrien sorrera bultzatuz.
Sektore kimikoa ekonomiaren oinarrietako bat da. Honen arazoa atzerriko kapitalaren menpe egotea da. Bi azpisektore daude: petrokimika eta eraldaketa kimikoa.

Nekazaritzarako elikagaiak

Katalunian, Valentzian eta Andaluzian kokatzen diren industria txiki eta sakabanatuak dira. Produzitzen dutena barne merkaturako produzitzen da, eta multinazionaletan sartzen direnez, esportazioa sustatzen da.
Goi teknologiako sektoreak intentsitate teknologiko oso landua dute, atzerriko multinazionalen menpe daude, eta horrek multinazionalak erakartzen ditu. Lehiakortasun gutxi dago eta produkzioa barne produkturako egiten da. Sektore hauek metropoli handietako parke teknologikoetan ezartzen dira.

14. Azaldu turismo jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia Espainian


Espainian bi turismo mota dira nagusi: turismo tradizionala eta turismo alternatiboa. Turismo tradizionala, eguzkian eta hondartzan oinarritzen da. Hemengo turistak klase ertainekoak dira, hau da, erosteko ahalmen txiki edo ertainekoak. Horregatik, apartamentu eta hotelak klase ertainekoak dira. Kontzentrazio handia dago; izan ere, turistak bai nazionalak eta bai internazionalak dira. Turismoa udan ematen da; Eguzkiaren eta hondartzaren eskariaren esanetan. Baina turismo mota honek arazo bat dauka: beroa egiten ez badu, denboran zehar ez dira modernizaziorik egingo azpiegituretan; oso garestiak direlako. Horiek ordaindu ahal izateko, udan zeharreko prezioak igo behar dituzte. Horrela klase ertaineko turistek gero eta gutxiago kontsumitzen dute, eta ondorioz turismo eredu hau krisian sartzen da. Turismo alternatiboaren helburua kalitatezko turista lortzea da, erosteko ahalmen handia duena. Horrela diru gehiago lortzen dute azpiegiturak berritu ahal izateko.

15. Azaldu turismo jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia Euskal Herrian

Euskal autonomia erkidegoan, Espainiarekin konparatuz, turismo oso desberdina ematen da. Espainian eguzkia eta hondartza bilatzen den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoturismoa, landa turismoa, turismo gastronomikoa, kirol turismoa eta kultura turismoa, besteak beste. Turismoari etekina ateratzeko, turismo politikak bi helburu biltzen ditu: batetik, turisten kopurua eta sektoreak eskualdeko Barne Produktu Gordinera egindako ekarpena handitzea, eta bestetik, turismo hazkunde iraunkor eta orekatu bat lortzea.

Entradas relacionadas: