Industria sektore nagusiak euskal autonomia erkidegoan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,46 KB

 

ESPAINIA

ESPAINIAKO INDUSTRIA-SEKTORE NAGUSIAK

Espainian, industria-
sektore helduek garrantzi nabarmena izaten jarraitzen dute. Sektore dinamikoenetan, atzerriko kapitalek indar handia dute, eta goi-mailako teknologia dutenak hazi egin dira, baina ez dute Europako beste herrialde batzuetan adinako ezarpenik.


INDUSTRIA-SEKTORE HELDUAK

Lehiakortasun- eta eskari-beherakada jasaten duten industriaren adarrak dira.

  1. Metalurgiak metalak erabiltzen ditu lehengaitzat. Siderurgiak edo burdinaren metalurgia bi azpisektore hartzen ditu. Siderurgia integralak labe garaietan burdin-mineraletik ateratzen da altzairua. Birmoldaketa-prozesu gogor baten ondrioz, Asturiasen soilik eusten zaio siderurgia mota horri. Siderurgia ez-integralak txatarretik lortzen du altzairua labe elektrikoetan, eta Euskadin, Kantabrian, Nafarroan eta Katalunian dago. Metal ez-burdinazkoen industrietan, aluminioa eta zinka nabarmentzen dira Avilésen, eta kobrea Huelvan.

  2. Ontzigintza. Azken urteetan hobetu egin da, erabat murgildu baita ontzien berrikuntza teknologikoetan. Sektore hori Kantauriko kostan, Galiziakoan, hego-atlantikoan, hego-mediterraneoan eta Las Palmas Kanaria Handikoan kontzentratzen da.

  3. Ehungintzaren eta jantzigintzaren ezaugarri nagusiak lanpostuen ugaritasuna eta enpresa-minifundismoa dira, nahiz eta sektoreko zenbait enpresa nagusi Espainikoak izan.

Ehungintza Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Galizian dago bereziki.


INDUSTRIA-SEKTORE DINAMIKOAK

Industria-adar dinamikoek ezaugarri hauek dituzte: produktibitate handia, kanpo- eta barne-eskari handia, eta atzerriko kapitalen eta multinazionalen garrantzi handia.

  1. Garraio-materialetan bi adar oso dinamiko daude:

  • Automobilgintzak ibilgailuak eta haien osagarriak fabrikatzen ditu. Automobilgintzak -multinazionalen eskuetan- ia produkzio guztia esportatzen du, eta barne-merkatu garrantzitsua da.

Automobilgintza-lantegien artean, Palentziakoak, Valentziakoak, Valladolidekoak eta Zaragozakoak nabarmentzen da.

  • Tren-materialetan, tren-ekipamenduaren sektore hornitzaileak eta material gurpilduna edo ibiltaria sartzen dira. Bulyzada handia izan du, abiadura handiko sarearen garapenari esker.

  1. Sektore kimikoak, bi azpisektore hartzen ditu. Petrokimika edo oinarrizko kimika industriagune handietan antolatzen da, normalean petroliofindegiekin batera (Puertollano, Cartagena, Algeciras, Huelva, Santa Cruz Tenerifekoa). Eraldatze-kimikak azken kontsumoko produktuak egiten ditu: kautxua pneumatikoentzat, plastikoak… Industria-adar hori Katalunian, Madrilen, Valentziako Erkidegoan eta Euskadin dago.

  2. Elikagai, edari eta tabakoa. Alor horren erronka salmentak igotzea da; horretarako, gehiago landutako eta eraldatutako produktuak eskaini behar dira, bai eta kalitate eta nutrizio-balioen eskakizunei hobeto erantzuten dietenak ere. Sektore horretan Katalunia, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoa nabarmentzen dira.

  3. Esportatzeko ahalmen handia dute beste sektore dinamiko hauek ere: tresna eta etxetresna elektrikoak egiten dituen material eta ekipamendu elektrikoenak (Katalunia, Euskadi, Aragoi, Kantabria eta Nafarroa);
    makina eta ekipamendu mekanikoenak
    (Katalunian, eta, ondoren, Euskadin eta Madrilen); eta mineral ez-metalikoenak, eraikuntzarako materialen fabrikazioan batez ere. Zeramikarena da garrantzitsuena azken horietan, esportazio handiak baititu.

Entradas relacionadas: