Industria espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,32 KB

 

¡

GAUR EGUNGO INDUSTRIA-SISTEMA. EZAUGARRIAK

Azaldu Forden osteko industria-ereduaren ezaugarriak.

1-1970 urteetatik aurrera (petrolioaren krisiaren ostean) industria-ekoizpenaren eredu berria

2-Teknologia eta industria berrien garapenean oinarritzen da.  Eta horretarako gero eta gehiago inbertitu behar da IGB-n (=Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza).

3-Kontsumitzailearen gustuak asetzen ditu

4-Ekoizpen-sistema malgua, automatizatua eta oso espezializatua

5-Sistema hau herrialde garapenaren adierazlea da

Nanoteknologia: oso gailu elektroniko txikien fabrikazioa,baita ordenagailu azkarragoak eta gure odolean zehar zirkulatuko duten nanomakinak (milimetro baten milarena)ere.

Globalizazioa


: munduko herrialdeen interdependentzia eta integrazio handia, ekonomiaren bitartez.

Industriaren tertziarizazioa: hirugarren sektoreko presentzia gero eta handiagoa da enpresak ondo funtziona dezan (adibidez, marketina, diseinua, ikerketa..).

Enpresa multinazionala: enpresa handi bat da, filialak dituena herrialde askotan.

Zer da eta nola sortzen da ekoizpenaren deszentralizazioa (deslokalizazioa)? Produktu baten ekoizpenaren faseak leku ezberdinetan egiten da. Enpresek horrela egiten dute kostuak murrizteko.

DESLOKALIZAZIO-PROZESUA

Enpresa baten ekoizpen-jarduera guztiak edo batzuk herrialde batetik beste batera eramatea da industria-deslokalizazioa.
Deslokalizazioaren helburua da kostua ahalik eta gehien murriztea, eta ahalik eta etekin handien lortzea.


INDUSTRIA-POTENTZIAK

Desoreka geografiko handiak ditu munduko industria-ekoizpenak. Herrialde gutxi batzuetan biltzen da guztizko ekoizpenaren % 85. Herrialde horiek honako hauek dira:

Potentzia tradizionalak, hau da, Estatu Batuak, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Japonia.

→Txina: deslokalizazioaren ondorioz, munduko industria potentzia nagusia bilakatu da.

India,Brasil, Hegoafrika eta Errusiar Federakundea.

5. I.U: BIGARREN SEKTOREA. INDUSTRIA EBn,  ESPAINIAn eta EAEn


1 INDUSTRIA EBn

Industria-
Potentzia nagusietako bat da.EBko herrialdeek merkatu garrantzitsua  bermatzen dute beren produktuetarako.Industriak %25eko ekarpena egin dio BPGdri.Biztanleria aktiboaren %22,1  ari da jarduera honetan, baina ehunekoa jaisten ari da
.Alemania da EBko herrialderik industrializatuena. Eta atzetik ditu Erresuma Batua, Frantzia eta Italia.Ekialdeko Europako herrialdeetan industriak garrantzi handia du ekonomian eta enpleguan. Gainera, Mendebaldeko Europako fabrika asko herrialde horietara mugitu dira,besteak beste Txekiar Errepublikara eta Hungariara.Erronkak: Gehiago inbertitu behar da ikerketan eta berrikuntzan.Enpresa ertain eta txikiei finantzaketarako erraztasunak  eman behar zaizkie. Energia gutxiago kontsumitu eta ingurumen-kutsadura murriztu behar da.

2 INDUSTRIA ESPAINIAN

2007an hasitako munduko ekonomia-krisiak eragin handia izan du Espainian.2013an biztanleria aktiboaren %13k egiten zuen lan jarduera honetan, eta %6k eraikuntzanUrte horretan industriak ekarri zuen BPGdren %16,1, eta eraikuntzak, berriz, %5,2.Autonomia Erkidegoak kontuan izanik, Katalunia, Madril, EAE eta Valentzia dira industrializatuenak.Ekoizpen-balio handieneko industriak elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak dira.Industria kimikoa eta automobilgintza ere garrantzi handikoak dira.


Entradas relacionadas: