Industria berregituratzea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,12 KB
1975-1985
4.1 INDUSTRIA-KRISIA
1973ko PETROLIO KRISIAK herrialde industrializatu guztiak jo zituen eta Espainiako industrian eragin gogorra izan zuen.
4.1.1 Krisiaren arrazoiak
A) Kanpoko arrazoiak:
-Energia garestitzea, 1973an petrolio PREZIOAK IGOERA HANDIA izan zuelako eta ondorioz, ekoizpen-kostuak handiagotu ziren eta eskaera gutxitu egin zen.
-Hirugarren Industria Iraultzan berrikuntza teknologikoak (mikroelektronikoa, informatika eta telekomunikazioak), industri-sektore berriak (robotika, aeronautika...)
sortu ziren, eta aurreko industria-
Sistema zaharkitua geratu zen.
-Eskariak eskakizun berriak zituen kalitateari eta diseinuari zegokienez, beraz, etengabeko berrikuntza eta produktuen dibertsifikazioa nahitaezkoak ziren.
-Ekonomiaren globalizazioak lanaren nazioarteko zatiketari mesede egin zion. Esaterako, HERRIALDE INDUSTRIALIZATU BERRI izenekoak, ia guztiak ASIAKOAK, industria tradizionaletan (siderurgia, ontzigintza, oihalgintza, jantzigintza, oinetakoak) eta muntaketa-sektoreetan espezializatu ziren, OSO LEHIAKORRAK dira eta, ESKULANAREN KOSTU TXIKIENGATIK.
Horren eraginez, herrialde industrializatuetan krisia gertatu zen sektore horietan.
B) Barruko arrazoiak:
-Espainiako industriaren urritasunak: espezializazio txikia sektore helduetan, energia eta lan asko kontsumitzen dute, modernizazio teknologiko urria eta kanpoarekin menpekotasun handia, energiari, teknologiari eta finantzari dagokionez.
-Testuinguru historikoa: Espainia Franco hil eta demokraziarako trantsizioan murgilduta zegoen, horregatik, krisiari aurre egiteko neurriak atzeratu egin ziren.
4.1.2 Krisiaren ondorioak
Krisiaren ondorioz, enpresa asko itxi zituzten, ekoizpenak behera egin zuen, etekinak txikitu ziren eta enpresa-zorpetzea eta langabezia hazi ziren.
4.2 INDUSTRIA BERREGITURATZEA
Industria-krisiari aurre egiteko, herrialdeek 1975etik aurrera industria berregituratzeko politikak hartu zituzten. Espainian hurrengo hamarkadara arte ATZERATU ziren.
Industria berregituratzeak BI ALDERDI osagarri ditu: industria birmoldaketa eta berrindustrializazioa.
Biak Estatuaren laguntzarekin egin ziren.
4.2.1 Industria-birmoldaketa
Jardunen bidez, ekoizpen-eskaintza eta eskaria egokitu ziren. Horretarako, enpresak itxi egin zituzten, edo ekoizpen-gaitasuna murriztu egin zen, langileen ERREGULAZIOAK egin ziren KALERATZE edo ERRETIRO AURRERATUEN bidez, eta modernizazio teknologikorako prozesuak eta ESKARI HANDIAGOA zuten produktuetan ESPEZIALIZATZEKO joera hedatu egin zen.
Birmoldaketarako hautatutako sektoreak ekoizpenean eta enpleguan parte-hartze garrantzitsua zuten industria SEKTORE HELDUAK izan ziren: siderurgia, metalurgia, ontzigintza, etxeko tresnen linea zuria, oihalak eta oinetakoak).
Emaitza enplegua asko murriztea eta jardunak enpresa handietan pilatzea izan ziren, ETE asko krisiak jota, kanpoan geratu ziren.
4.2.2 Berrindustrializazioa
Berrindustrializazioaren helburua birmoldaketak gogorren jotako inguruetako industria-ehuna berregitea izan zen, etorkizuna zuten industriak sortuz. Horrela, jarduera ekonomikoa DIBERTSIFIKATU eta BIRMOLDAKETAK ERAGINDAKO LANGABETUAK hartzeko gai zen ENPLEGUA SORTU nahi zen.
Jardun aipagarriena 1983an BERRINDUSTRIALIZAZIO URGENTEKO ZONAK (BUZ-ZUR) sortzea izan zen, leku horietan enpresak instalatzeko eskaera egin ziren, lanpostu berriak sortzeko. Horren truke, pizgarri fiskal eta finantziarioak josoko zituzten, eta bestelako laguntzak birmoldaketak eragindako langabeak hartzeagatik.
BUZak sei ingurutan sortu ziren: FERROL-VIGON, ASTURIASEN, IBAIZABALEN ITSASADARREAN, BARTZELONAN, MADRILEN ETA CADIZEN.
Emaitzak ziren positiboak eta negatiboak, positiboki ikus ditzakegu, inbertsioa handiagotzea eta dibertsifikatzea, negatiboki, ordea, aurreikusitako enplegua baino gutxiago sortu zela eta onuradun gehienak enpresa handiak hartu zituztela (Madril eta Bartzelona), ondorioz, eskualdeen arteko DESOREKAK areagotu ziren.