Independentzia gerra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

 
Batzordeak Matxinadak hasi zirenean,eta,Baionako abdikazioen ondorioz, hutsune handia zabaldu zen agintean eta espainiako lurraldea hautsi egin zen. Herritarrik ospetsuenek aginte-erakunde berriak ezarri zituzten: probintzia-batzordeak. Era askotako ideologiak zituzten aristokratek eta elizgizonek, militarrek eta legegizonek osatu zituzten probintzia-batzordeak. Laster sumatu zuten probintzia-banaketa gainditu eta gobernu nazional bakarra ezartzeko premia. Aranjuezen Goreneko Batzorde Zentrala osatu zuten, Floridablancako kondea buru zela. Batzordeak bere egin zuen subiranotasuna eta goreneko gobernu-erakunde bihurtu zen. Frantsesen aurkako borrokan, Batzordeak nahitaez erabaki behar izan zituen neurri iraultzaikeak, kideetako asko joera kontserbadorekoak izan arren.
Gerraren faseak 1808an, herri-matxinadak apaltzeko eta Jose Bonaparteren erregimena ezartzeko helburuz, espainolen ustekabeko erresistentziak hankaz gora jarri zituen hasieran Napoleonen asmoak. Zaragozak aurre egin zien eta, andaluzia hartzeko betebeharra zuenak, Castaños jeneralaren milizia topatu zuen aurrez aurre, eta Bailenen errenditu behar izan zuen. Porrotak ohiartzun handia izan zuen nazioartean, Napoleonen armadak lehorrean jasandako lehen hondamena izan zen. Napoleonek erresistentzia behin eta betiko zapaldu nahi zuen eta. Jeneralik ospetsuenak lagun, enperadorea espainian sartu zen. Frantsesek urrats sendoz egin zuten aurrera, eta, aste gutxiren buruan, J.Bonaparte espiniako hiruburura itzuli zen. Batzorde zentralak mesetatik alde egin behar izan zuen. Gerraren lehen urtea igarota, Britainia Handia ere nahasi zen, Napoleon gelditzeko asmoz. Armada inbaditzailearen aldean espainolak ahulagoak zirenez, borrokan egiteko era berria asmatu zuten, gerrilla. Herritar boluntarioz eta bidelapurrez osaturiko taldeak ziren. Frantsesak hirietan izan ziren nagusi, baina nekazaritza-guneetan gerrillari taldeak ziren jaun eta jabe. Frantsesek ezin izan zuten inoiz amaitu gerrillekin. Gerrak Espainian zenbat eta larriagoak izan, Jose I.a erregeak orduan eta hobeto ikusten zituen bere aldeko frantsetuen ideia bakezaleak, Napoleonon konkista-asmoak baino. 1810Eabm Frantziako inperioa sendotu zen urtean, Ebroren iparraldeko probintziak agintari militarren esku utzi zituzten Frantziara gehitzeko. 1812An, gerrak behin betiko narabidea hartu zuen. Napoleonentzat itzelezko arazo bihurtu zen: Espainian tropen multzo handia eduki behar zuen,baina berak Errusiako frontean behar zituen. Wellington jenerala, Inglaterrako, Portugalko eta espainiako tropen buru, Arapilesen, frantsesei garaitu zitzaien. 1813An, jeneral ingelesak ostera ere jo zuen erasoa eta frantsesek ezin izan zuten gelditu. Madriltik irten eta Gazteizera joan zirnen, tropak oso murriztuak zituztela. Gazteizeko borrokan galdu eta horrenbestes gertatu zitzaien San Martzialeko batailan. Napoleonek, Alemania ere galdu ondoren, hitzarmena egin zuen Fernando VII.arekin: espainiako koroa itzuli zien Valençay-ko itunaren bidez.





Entradas relacionadas: