Indar kontzerbakorrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,72 KB
Totalitarismo faxistak
Fascismo hitzak latineko fasces tik(batasuna)dator. Mugimendu horiek ezaugarri jakin batzuk partekazen zituzten. Faxismoa Italian hasi zen 1922an. Europa osora zabaldu zen.
FAKTOREAK
Faxismoak lehen mundu gerra ondoren zabaldu ziren, eta Gerra Handiko helburu nazionalistak eta militaristak izan zituzten.
IDEOLOGIA
Faxismoek ez zuten ideia sail egituraturik, ekintza hausnarketaren aurrekoa izaten baitzen mugimendu politiko hauetan. Baina denek partekatu zituzten printzipio komun batzuk:
nazionalismo erradikala eta horrekin lotutako arrazakeria, politika inperialista
.
Faxistek borondateari eta instintuari ematen zioten lehentasuna, arrazoiaren gainetik. Horregatik uko egiten zieten Ilustrazioari, liberalismoari eta sozialismoari.
Faxismoak gizakiak eta nazioak desberdinak zirelako ideiatik abiatzen ziren. Hoberenek gidatu behar zituzten gizartea eta mundua, horrek justifikatzen baitzuen liderraren eta elitearen garrantzia. Printzipio maskulinoa (matxismoa) azpimarratzen zuten, eta gaztediaren goraipamena.
HELBURU POLITIKOA ETA GOBERNU METODOAK
Faxismoak estatu totalitarioak sortu nahi izan zituzten, gizabanakoen interesen eta sinesmenen gainetik.
Proiektu handi hura alderdi bakar batek gidatzen zuen, eta alderdi hura eliteek osatzen zuten, batasun lotura estuekin. Alderdi faxistek hierarkia zorrotza zuten, baita haur eta gaztedi sailak ere, etorkizuneko agintariak doktrinatzeko balio izaten zutenak.
Ekonomia estatuak gidatzen zuen, ekimen pribatua mantendu zen arren. Gizon-emakumeen betekizunak ondo zedarritzen zuen ordena sozial bat aldarrikatzen zuten.
Alemania nazia
Hogeiko hamarkadan, oso garrantzi gutxi zuen alderdi naziak, baina Depresio Handiak alderdia suspertu zuen. 1932ko uztaileko hauteskundeetan 230 aulki lortu zituen, emaitza horrekin Reichstageko lehen indar politiko bihurtuz.
Hindenbug presidenteak ez zuen Hitler kantziler gisa onartu.
Egoera ekonomikoak okerrera egin zuen, eta areagotu zen milizia nazien jarduera.
Azaroko hauteskundeetan 196 aulkira jaitsi ziren, eta komunistek gora egin zuten. Familia handien presioagatik, Hindenburgek Hitler kantziler izendatzera behartuta ikusi zuen bere burua.
1933ko urtarrilaren 30ean
Hitler, kantzilerra
Koalizioko gobernu baten buru zelarik, Hitlerrek bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak ikaratzeko. Reichstageko sutea gertatu zen, egoera politikoa nahasiz.
Naziek garaipen handia lortu zuten hauteskundeetan. Gehiengoa parlamentuan.
-Federalismoa deuseztu egin zen.
-Apirilean Gestapoa (polizia sekretua) fundatu zen.
-1934ko ekainaren 30a Labana Luzeen Gauea izan zen.