Indar fisikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB

 

ARIKETA FISIKOA: ariketa fisikoa eta onurak zuzenki erlazionatu: bihotzerako bunbaketa handitu,bihotzaren erritmoa eta presio arteriala jaitsi, odoleko laktatoa gutxitu,etab.

Ariketa fisikoa eta ongizate orokorra:

maiz eginiko ariketa fisikoak bizi kalitatea hobetu: gantzak gutxitu, energia gehitu, giharren egoera hobetu, umore hobea.

Ariketa fisikoa eta ongizate psikologikoa

: ariketa fisik. Gure bizitzako arazoak era baikorragoan ikusten lagunduko digu: arazo fobikoak, konfidantza baxua, agresibitate maila altua. Jende askok bere gorputza gurtu egiten du telebistan ikusten duenarekin.

Gorputza zaintzerako orduan gauza asko izan behar dira kontuan

: higienea, arropa aldaketa.

Osasunaren kalterako ohiturak:

tabako eta alkolaren kontsumoa. Alkolak oroimen falta,arreta txarra, logurea, hesteen arean mina etab.

Erretzaile pasiboek kea arnastean

: minbia sortzaileak, substantzia narritagarriak, metalak etab.

Zer da INDARRA?


Indarra, muskuluek erresistentzi bat gainditzeko duten ahalmena bezala defini daiteke, pesak mugitu edo barruko eta kanpoko oztopoak, bere kontrakzio muskularraren bitartez

.Isometrika diogunean muskuluen luzera mantendu dela esan nahi dugu.
Konzentrika muskuluen luzera gutxitzen denean deritzo.
Exzentrika ordea muskuluen luzera totalera iristen direnean. Giza muskuluek gehienetan era kontzentrikoan egiten dute lan. Baina, gizakiaren aktibitate eragilean nagusitzen dena lan auxotonikoa da:hau da, tentsio muskularra eta honen luzera bat batean.

Indar maximoa

Ahalmen neuromuskularra da (nerbioenak eta muskuluenak) borondatez kontrakzio maximo bat gauzatzean datza.Hau da, kontrakzio jakin batean pertsona batek egin dezakeen indar maximoa. Indar explosiboa
Indar maximo egiteko ahalmena da, baina bat batekoan, hau da, ahalik eta denbora gutxienean. Eztanda baten antzekoa da salto baten antzera.
Indar azkarra, indar potentziala edo arinaAhalmen neuromuskular batean datza, baina ez bakarra baizik eta kontrakzio handiak ugari eta ahalik eta azkarren.

Indar erresistentziala

Muskuluen behin eta berriz uzkurtzeko gaitasunari deritzo edo nekatu gabe kontrakzio maximoak mantentzeari baita ere esaten zaio.

Zertan datza indar gehiago edukitzea?


muskua handitu, orokorrean gizonek emakumeek baino indar gehiago. Entrenamendurako metodoa:Bide funtsezkoena eta orokorrena eskurik gabeko ariketak edo autokarga dira, hau da, gure gorputz beraren pisua karga moduan erabiltzea. Oso erabilia den autokarga ariketa bat multisaltoak dira, hau da, modalitate ezberdineko saltoak praktikatzea. Era honetan, behe gorputz adarraren, hanken, indarra lantzeko bereziki. Pliometria ere oso metodo egokia da, saltoen bidez, uzkurtu behar den muskuluaren aurreko luzapenaz baliatzen da. Gure gorputza erabili beharrean, ariketak binaka egin ditzakegu, bikote kidearen gorputzaren pisuarekin ariketa ezberdinak burutuz. Indarra hobetzeko gainkargak erabili ditzakegu, tresna edo gailu txikiak bezala, adibidez, baloi medizinala, orkatilakoak eta lastatutako gerrikoak, gomak, pesak etab. Zirkuituak, egin beharreko errepikapenak edo geldiune bakoitzean

igaro behar den denbora definiturik edukita, ohiko tresna praktikoak eta

motibatzaileak dira, bereziki erresistentzia indarra hobetzeko. Erabili ditzakegun beste metodo batzuk honako hauek izan daitezke: lan sometrikoa, elektroestimulazioa, isozinetika (aparatu bereziekin), etab.

MINDFULNESS

: atentzio osoa jartzeko teknika.

Ezaugarriak:

autolaguntza terapien artean azken aurrerapena, ez ditu zehazki meditazioko jarraibideak jarraitzen, arreta defizita eta estresaren aurka jokatu.

Helburua:

informazio gehiegi duen burua lasaitzea eta egiten denaren atentzio osoa jartzea.

Nola lortu

: Arnasketa lasai eta kontrolatu baten bidez; eta gidatutako ariketen bidez gure bururako lasaitasuna lortuta heltzen da,pentsamendu eta kezkei gure gan eraginik egitea utzi gabe.

Meditaziorako pausuak:

Bizkar zuzenarekin baina komodo eseri. Arnasketan kontzentratu.Pentsamenduak albo batera utzi eta 2. Pausora itzuli.Iraunkorra izatea ez utzi.Erregulartasunez praktikatu.

Argudio zientifikoa:

neuroplastizidadea,Garunaren

trebaketak etekin zehatz eta frogagarri batzuk ematen dituela iradokitzen du.

Nahaspasaren ariketa:

mahats bat jatean datza, haren zapore eta usainean erreparatuz.


Entradas relacionadas: