Ilusio fisiologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

IKUSMEN-PERTZEPZIOA ETA BEHAKETA

-Ikusmen-pertzepzioa sentzazio bat da, honen bidez, ingurunean dauden zenbait forma eta kolore erregistratzen ditu gizakiak.

-Behatzea formei eta irudiei arretaz begiratzea da, eta forma eta irudien ezaugarriak eta esanaha aztertzea.

-Behaketa motak:

*Analtikoa: objektu bat osatzen duten elementu guztien forma identifikatzean eta ezagutzean datza.

*Funtzionala: objektu baten elementuen esanahia, funtzioa eta ekintza ulertzeko egiten da.


PERTZEPZIOAREN PRINTZIPIOAK ETA IKUS-EFEKTUAK

-Pertzepzioaren printzipioak ikusmen-pertzepzioari buruzko baieztapen egiaztatuak dira. Erabilgarriak dira eta irudi bat egitean zer ikus-efektu sor daitezkeen jakiteko.

-Ikus-efektu nagusiak:

*Hurbiltasuna:Elkarrengandik gertu dauden formak irudi bakarra balira bezala ikusten dira.

*Antzekotasuna: elkarren antza duten formak irudi bakarra balira bezala hautematen ditugu.

*Jarraitasuna: Noranzko berean dauden formak irudi jakin batean antolatzeko joera dugu.

*Kontrastea: forma bat gainerakoetatik nabarmentzen da, kolorez, konfigurazioz, tamainaz eta posizioz desberdina delako.

*Homogeneotasuna: Eszena batean forma guztiak berdinak edo antzekoak badira, multzo gisa ikusten ditugu.


ILUSIO OPTIKOAK

-Ilusio optikoak: errealitate fisikoan ezin dira irudi horiek topatu, baina, grafikoki, zehatz-mehatz egin ditzakegu, agertzen eta desagertzen diren ameskerien modura.

-Motak:

*Ezinezko irudiak: oinarrizko irudiak modu konplexuan konbinatzean sortzen dira.

*Irudi zinetikoak: mugimendu-sentsazio sortzen dute.





Entradas relacionadas: