Ilargiaz gaindiko mundua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB

Grezia: kosmosari buruzko ikuskera

Bi ikuskera kontrajarri:

  • Azalpen kualitatiboa: Platon,Aristoteles

  • Azalpen kuantitatiboa:Atomistak,Epikuro

A. Errealitateari buruz

Errealitatea osotasun ordenatu bat da, Ikuspegi organizista eta teologikoa. Ez da ezer alferrik egiten. Atomistak, ikuspegi mekanizistaren aldekoak, jatorriak baldintzatu gauzen garapena

B. Izakiei buruz

Animalien eta landareen espezieak bezain betierekoak eta aldaezinak dira naturaren elementu bizigabeak. Platonen Ideien teoriak eraginda, Aristoteles iritzi horren aldekoa zen. Anaximandro, berriz, garatu gabeko eboluzionismoarean aldeko agertu zen.

C. Matematikari buruz

Pitagorasen eraginaren ondorioz, matematikaren erabilera erabat espekulatiboa eta espirituala zen

D. Unibertsoari buruzkoa

Interpretazioa antropozentrikoa hedatuta dago. Horren ondorioz, honako hau sinisten zuten:

-Lurra laua da. Pitagorikoek izan ezik, Lurra esfera formakoa zela defendatzen baitzuten.

-Geozentrismoa. Lur planeta unibertsoaren erdigunetzat hartzen zuten. Baina Aristarko Samosekoak jada eman zuen aditzera sistema heliozentrikoa.

-Bi mundu guztiz desberdinak daude: Ilargiaz gaindiko mundua eta ilargipeko mundua.


Entradas relacionadas: