Ijezketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,22 KB

 

ITXURAGABETXE PLASTIKOA

-BEROAN EGINDAKO ITXURAGABETZEA: Berkristalizazio-tenperaturaren gainetik egiten da, beraz, prozesuan ez da plastikotasunik galtzen.

-HOTZEAN EGINDAKO ITXURAGABETZEA: Berkristalizazio-tenperaturaren azpitik egiten da, beraz, prozesua laztasuna hartzen du


IJEZKETA:Bi arrabolen artean pasaratzen da, bera, zilindroen formaren arabera itxuragabetzen da. Ijezketa-prozesuan zilindro pareak kateatu eta ijezketa-
Tresnak sortzen dira. Hainbat aplikazio dituzte.

TREFILAKETA:Materiala gero eta estuagoa den zulo batetik igarotzean itxuragabetzen da, zulo horri ilara deritzo. Hariak lortzeko erabiltzen da.

ESTANPAZIOA: Estanpazio prozesuek estanpa izeneko bi moldeen artean jotzean metalaren forma hartzen du, horretarako, prentsa bat erabiltzen da. Erremintak, automobiletako piezak fabrikatzeko… erabiltzen dira, baina, kostu handia dute.

ESTRUSIOA: Masa plastiko bat presionatu eta edukiontzi batetik irtetzen da,zulo baten bidez, ondorioz, sortutako profilak zuloaren forma eukiko dute.

ENBUTIZIOA:Puntzoiak sakatu eta itxuragabetzen da. Zapaltzaileak txapari eusten dio zimurdurak ez egoteko, makina-erreminta prentsa da puntzoi zapaltzaileekin. Automobilen karrozerietan eta edari ontzietan erabiltzen dira.

TOLESTEA:Puntzoi eta matrizearekin materiala ertz batean zehar tolestu daiteke, adibidez, profilak egiteko asko erabiltzen da.

URTZEA:Material urtuari forma ematen datza. Barrunbea fabrikatu eta molde izena ematen zaio, aukeraturiko materiala urtu egiten da piezarako. Urtutako materiala moldera isurtzen da eta bilakaturiko forma egonkortu egingo da solidotuz, azkenean, moldetik pieza atera eta garbitzen da, beraren ezaugarriak egiaztatzeko.


1 METODOA: Barrunbea material solido batean egiten da. Forma oso konplexuak lor daitezke. Metalezko moldeetan egindako galdaketek erabiltzen dute metodo hori. Prozedura azkarra da, erraz automatizatzeko modukoa, akabera onak eta dimentsio zehatzak dituenak, horrek aukera ematen du lodiera meheak lortzeko.

2 METODOA: Moldea material pikortsu baten gainean egiten da,ereduaren inguruan ere egiten da, gero eredu hori kendu ahal izateko moduan. Gehienetan 2 molde erabiltzen dira, lotura-puntutik banatzean eredua barrutik ateratzeko aukera ematen dute. Metodo hori harean egindako moldekatzean erabiltzen da

3 METODOA:Moldea material pikortsu baten gainean egiten da,ereduaren inguruan. Metodo horrek forma oso konplexuak lortzeko aukera ematen du. Metodo klasiko bat argizari galduzko moldekatzea da, eredua argizarian egin eta hodien bidez sorta handietan lotzen dira, moldea euskarrituta egiten da. Barrunbea askatzeko, eredua urtu egin behar da eta moldea erabiltzeko prest geratzen da.

Entradas relacionadas: