II. Errepublika Euskal Herrian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,31 KB

Errepublikaren etorrera

Primo de Riberak alderdi nazionalistak debekatu zituen, kontzertu ekonomikoak berrikusi zituen eta bere partiduko partaideak jarri zituen probientzietako diputazioen buruan. Diktablandaren etorrerarekin ideologiak polarizatu ziren, eskuindarrak sistema kanobista berritzearen eta berrezartzearen alde zeuden, EAJ-k berriz etnizismoaren eta katolizismoaren alde eta sortu berria zen ANV berriz laikotasunaren eta liberalismoaren alde. Aldi berean sortu ziren langile mugimenduak eta alderdiak ere errepublikazaleekin batera Donostiako Ituna sinatu zutenak monarkiaren gainbehera eragiteko. 1931eko apirilaren 12an Gasteizen eta Irunan karlista eta monarkikoek irabazi zuten hauteskundeetan eta beraz errepikatu izan behar ziren eta gutxigatik irabazi zuten errepublikazaleek. EH-n eskuina zen Errepublikaren aurkakoa katolikoa eta zentralista, erdiko alderdiak hala nola EAJ-jk autonomiaren aldekoa eta klerikalista eta ezkerreko alderdiak Errepublikaren aldekoak zentralistak eta gizartearen berrikuntzaren aldekoak. Ideología karlista nagusitu zen guztiz Araban eta Nafarroan, Bizkaian berriz EAJ eta Gipuzkoa EAJ, karlistak eta langile mugimenduek kontrolatu zuten. Errepublikaren politika oso erasokorra izan zenez katolizismoarekin EAJ-ak gobernuaren kontra jarri zen baita karlistak ere noski.

Entradas relacionadas: