II. Errepublika (1931-1936): Ezkerra, Eskuina eta Euskal Abertzaleak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Ezkerreko Errepublika (1931-1933)

Eliza Katolikoaren eta Errepublikaren arteko Gatazkak

1931ko Konstituzioan, haien arteko gatazkak argi utzi ziren. 1932an, hainbat lege eta dekretu berri onartu zituzten:

  • Jesusen Lagundia desegitea eta bere ondasunak konfiskatzea.
  • Dibortzioa eta ezkontza zibila legeztatzea.

Lege eta erreforma horiek Eliza Katolikoaren aurkakoak zirenez, hainbat katolikok politikan zuzenago parte hartzea erabaki zuten. Gobernu berriak irakaskuntzari eman zion lehentasuna, eta Errepublikak 1931n 7.000 eskola eraiki zituen.

Armada Erreforma

Armada berrantolatu nahi zuen gobernuak, jeneral batzuek ez baitzuten Errepublikaren alde zin egin nahi. 1932ko abuztuan, Errepublikaren aurkako estatu-kolpe saio bat gertatu zen.

Gizarte Gatazkak eta Nekazaritza Erreforma

1929ko Krisiaren eraginez, gatazkak larriagotu ziren, gehienbat meatzaritzako eta siderurgiako esparruetan. Gobernuak lan-legediaren bidez leundu nahi zituen gatazkak (8 orduko lan-aldia, greba eskubidea ematea, etab.).

Nekazaritzan egoera larria zen, nahiz eta gobernuak lege berriak egin. Extremadura eta Andaluziako latifundioetan nekazariak goseak eta esplotatuta bizi ziren. 1932ko Nekazaritza Erreformako Legearen bidez, Espainiako Handikiei lurrak desjabetzeko aukera zegoen. Nekazaritza Erreformako Institutuak (IRA) desjabetutako lurrak jabetzen zituen eta nekazariei uzten zizkien.

Hala ere, desjabetutako lurrek ez zuten aurrekontua bete hainbat faktoreren ondorioz:

  • Lurjabe handiek kontra gogor egiteagatik.
  • Lurraren kalitate txarragatik.
  • Legea konplexua izateagatik.

Gizarte arazoei irtenbiderik aurkitu ezean, langileak gobernuaren aurka inoiz baino bortitzago jarri ziren, grebak eta kale-agerraldiak eginez. 1933ko erdialdera, Espainiako ekonomia egoera larrian zegoen. Azañak gobernuburu kargua utzi zuen, eta irailean Alcalá Zamorak hauteskundeetarako deialdia egin zuen. Eskuineko taldeek gehiengoa lortu zuten.

Eskuineko Errepublika (1933-1936)

Partido Republicano Radical delakoak diputatu gehien lortu zituenez, gobernu berria eratzeko ardura eman zioten Lerrouxi. CEDAk gobernu hori babesten zuen, haien programa gauzatzeko asmoz.

1934an, CEDAko hiru kide gobernuan sartu zirenean, ezkerraren eta eskuinaren arteko gatazkak areagotu ziren. UGT sindikatuak deitutako grebek ez zuten estatu osoan jarraipenik izan. Hala ere, eskualde batzuetan greba gogorrak egon ziren.

1934ko Urriko Iraultza

1934ko urrian, langileek mugimendu iraultzailea garatu zuten, batez ere Asturiasen. Armadak, Francoren agindupean, ankerki zapaldu zuen.

Katalunian, Generalitateko presidenteak "Kataluniako Estatua" aldarrikatu zuen. Espainiako gobernuak gerra-egoera deklaratu zuen, Generalitateko egoitza eta Bartzelonako udaletxea bonbardatzeko agindua eman, eta Kataluniako Autonomia Estatutua indargabetu zuen.

Gobernu Eskuindarraren Erabakiak

  • Nekazaritza Erreforma indargabetzea, desjabetutako lurrak bere jabeei itzularazteko aginduz.
  • 1929ko Krisiaren hondamendiaren ondorioz inguruko ekonomia erabakien porrot erabatekoa.

1936ko urtarrilean, hauteskundeetarako deialdia egin zuten.

Euskal Abertzaleak II. Errepublikan

Primo de Riveraren diktaduraren ondoren, euskal abertzaleak bitan banatu ziren: Aberri eta Comunión Nacional Vasca (CNV) zeritzenak.

1930eko Donostiako Itunean ez zen euskal abertzaleen ordezkari ofizialik izan. Urte horretan, EAJ berregin zuten Bergarako batzarrean.

Bestalde, abertzale talde batek erregimen errepublikar baten alde agertu nahian, alderdi berri bat sortu zuten: Eusko Abertzale Ekintza (EAE). Alderdi ez-konfesionala eta sozialdemokrata zen, eta Errepublika federala lortu nahi zuen. II. Errepublikaren garaian hasi zen, baina ez zuen inoiz Gorteetan diputaturik izan.

Bitartean, Galaiztegik Euskal Herriaren independentziaren aldeko talde kritiko eta erradikal bat gidatzen zuen EAJ barnean; 1934az geroztik talde erradikala izan zen nagusi.

Entradas relacionadas: