Ideologia alienazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,42 KB

 

5.G: GENERO SISTEMA eta TEO.FEMIN Genero sistemen analisia estrategikoa da g.Langintzarako gizarteak egituratzeko oinarrizko printzipioaz ari delako. Jaiotzen garen momentutik sozializazio prozesu bereizgarri batean murgilduta gaude. Sozializazio bereizgarriaren bitartez, haien sexuaren arabera  rol ezberdinak esleitzen zaizkie. Genero rolak pertsona batek bere sexuaren arabera bete behar dituen funtzio eta betebeharrak dira. Genero rol hauek pertsonek gizartera egiten dituzten ekarpenak, garatzen dituzten ekintza zehatzak eta gaitasun eta jarrerak arautzen dituzte. Feminismoa sistema patriarkala hau sustatzen dituzten ideologia eta estrategiak erakutsi eta salatzen duen mugimendua da. Sistema patriarkalean bizi diren emakumeek jasaten duten ezberdintasun eta bazterketa egoeraz informazio teoriko ugari ekoiztu du feminismoak XX.Mendetik. Aukera berdintasunaren helburua gizon eta emakumeek gizartearen esparru guztietan berdinak izn ditzaten. Berdintasun formala edo legala  garatzea ekarri du. Oraindik ibilbide luzea geratzen da gure gizartean berdintasun erreala lortzeko. 1980. Hamarkadaren hasieran “generoaren antropologia” sortu zen. Honen aztergaia ez zen emakumea ezta emakumeak ere, honi interesatuko  zaiona gizon eta emakumeen arteko erlazioak dira. // Genero sistemak: Antropologia feministak gizartearen analisiari eta gizon eta emakumeen berdintasunari egindako ekarpenik garrantzitsuena genero sistema kontzeptua izan da dudarik gabe. Genero sistema gizartea antolatzeko edo egituratzeko egiturazko faktorea da. Sexuaren araberako lan banaketa: Sexuari dagozkion oinarrizko dikotomiari, arra vs emea, bestelako dikotomia sozialak atxikitzen zaizkie: mask. Vs fem., puliko vs pribatua… Sexuaren araberako lan banaketak  azken binomio horretan oinarritzen da. Sexu bakoitzari lanarekin lotutako rolak eta zereginak esleitzen zaizkio askotan, beste sexuari sexuari betetzea debekatzen zaizkionak (Amoros). Gertatzen diren arazoak: erantzunkidetasuna (emakumearen lana gutxiezten da ekonomikoki txarrago), segregazioa edo diskriminazio bertikala (goi karguak iristera x), “ edo diskriminazio horizontala (sexuaren araberako lan banaketaren ondorioa), soldata diskriminazioa
. // Berdintasunerako Politika Publikoak. Oinarrizko printzipioak eta egitura instituzionala. Parlamentarioetan sortzen dira eta esku hartze helburu zehatz bat lortzeko ematen diren erabakiak dira.


6.G: ETNIZITATEA eta MIGRAZIOA: Integrazio ereduak: 1.Asimiliazioa: kultur eta talde sozial ezberdinen arteko kontaktua dela eta, teorikoki proposatu zen lehen integrazio eredua izan zen. A, talde hegemonikoaren erreakzioa da, kultur nahasketaren ondorioz gizarte hegemonia galtzeko beldurrari erantzun bat. Etorkinak gizarte hartzailearekiko bizi duen egokitzapen prozesua da.
Gizarte hartzaile horren kultura eta ohiturak bereganatu behar ditu.
2.Melting-Pot: 1940. Hamarkadan eta kasu honetan AEBn ere, asimilazioak zekartzan mugak eta arazoak ikusirik beste integrazio eredu batera abiatu zen gizartea, melting pota. Eredu honen arabera, gizartearen kide guztiak fusionatu egin behar ziren. Fusio honen ondorioz gizarte berri bat sortuko litzateke, ezaugarri kultural eta arrazazko batuaren eta nahastearen ondorioz eratutakoa. 3.Multikulturalitatea: gizarte baten barruan, kultura eta nortasun etniko anitzak elkarrekin bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du. Modu honetan, gizarte modernoak kultura anitzen baturaz eginak egongo lirateke. Talde kohesioa sustatzea dakar. Kultura bakoitzak, testuinguru anitz honetan, bere nortasuna mantentzeko aukera dauka eta era berean, kultu kide guztien arteko elkarbizitza posible izango da. 4.Interkulturalitatea: Multikulturalitateak inplikatzen dituen mugak gainditzeko intentzioarekin interkulturalitatearen eredua sortzen da. Honen arabera, gizartea kulturen batura edo mosaiko baten modura ulertzen ditu baina beraien arteko elkar harremana bultzatu gabe. Beraz, jatorri kultural guztien errespetuaz gain, kulturalki ezberdinak diren subjektu eta erakundeen arteko elkarrekintza edo interakzioa aldarrikatzen du eta helburu honetarako aproposak diren estrategiak bultzatzen ditu.


7.G: ONDORIOAK. ANTRO.GL. Antropologiak izaera guztiz praktikoa duen gizarte langintzari edozein giza egitatetan esku hartzeko beharrezkoa den aurretiko ezagutza teorikoa eskaintzen diola esan dezakegu. Conrad Phillip Kottak-en hitzetan gizataldeen nahiz komunitateen ezaugarri kulturalen aniztasuna modu holistiko, sistematiko eta konparatibo batean aztertzen duen gizarte zientzia da. Antropo 3 motatako ekarpenak GLri: 1)Teorikoa: Antropo. Aplikatuak, gizarte langintzak esku hartu behar duen errealitate horretaz beharrezkoa duen aurretiko ezagutza errealista eta sakona eskaintzen dio. Laburbilduz, gizarte antropologiak errealitate sozialak eskaintzen duen ezagutza holistiko eta transkulturalari esker, gizarte langilea gai izan daiteke edozein arazo sozial aztertzen eta horren gainean esku-hartze bat diseinatzen, planifikatzen eta aurrera eramaten. 2)Metodologiak: Egin dizkion ekarpen metodologikoak ezagutzara heltzeko erabiltzen duen metodo antropologikoaren abantailetan dago. Ekarpen garrantzitsuena lehenengo fase etnografikoan dago. Laburbilduz, metodo antrop. G.Langileari bere lana burutzeko beharrezkoa duen informazioa tokian bertan jasotzea ahalbidetzen dio eta honek inplikatzen du g.Langileak bere esku hartzea hasi baino lehenago aztergai duen komunitatearekin harremanetan jartzen dela lehen eskuko informazio baliogarria lortzeko. Honek, azkenengo puntuarekin elkarlotzen du. 3)Etikoak: Ekarpen etikorik nagusiena giza aniztasuna antzematen, ulertzen eta errespetatzen jakitea da. Honi esker, gure praktika profesionalean edozein “zentrismo” mota ekiditen saia gaitezke. Laburbilduz, ekarpen etiko nagusia antropologiari esker g.Langileak lanean ari denean aurreiritziak alde batera uzten ikasten duela da. Konfiantza, errespetua, pazientzia, etab. Dira g.Langileak landu behar dituen bestelako gaitasunak eta guzti hauek, metodo antropologikoaren garapenari esker ere bereganatu daitezke.


Entradas relacionadas: