Ideiak eta sinesteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,38 KB

 


5.
Ideiak eta sinesteak: Gizakiak pentsatzen du baina ez gauzak zer diren jakiteko baizik eta bizitzan zeri eutsi jakiteko. Ideiak: Bururatzen zaizkigun pentsamenduak dira. Kontzienteak dira. Ideia guk sortzen dugu. Ideia guztiak nire bizitzan azaltzen dira nire bizitzaren edukiak dira. Bizitzarekiko 2. Mailako errealitateak. Bizitzaren zerbitzurako sorturikoak. Baina arrisku bat gerta daiteke: ideiei garrantzi gehiago ematea bizitzari berari baino; bizitzaren gainean jartzea… eta ideia batzuen defentsagatik hurkoaren bizitza akabatzea. Mugimendu totalitario guztiek komunean duten ezaugarrietariko bat hau litzateke: Ideiak bizitzaren gainean ipintzea...
Sinesteak ideia mota bereziak.  Inkonstzienteak. Lur tinkoa. Ziurtasuna ematen digute. Gugan daude eta gure bizitzaren funtsa osatzen dute. Gu gaude haietan. Egina aurkitzen dugun aurretiko zerbait. Sineste guztiak hasieran gizaki talde batera zabaldu diren ideiak izan dira eta gero horien ondorengoei transmititu zaizkie. Ideiak gure arrazoibidearen xede dira eta sinesmenak gure suposizioenak. Guk ditugu mendean gure ideiak, baina gure sinesmenen mende gaude gu beti. Sinestean dugun fedea galtzen badugu, zalantza sortzen da. Sinesmenak kolokan daudenean ideiak sortzen ditu gizakiak. XX. Mendeko pentsamoldearen oinarriak: 8. Hurbilketa orokorra XX. Mendeko filosofoei: Beste gizaki bat ulertu nahi denean, hark dituen ideiak arakatzen saiatzen gara lehenengo eta behin. “Ideia” adiera anitzekoa  eta ez zaiolako beti gogamen-objektu berari zentzu berean atxikitzen; aitzitik, oso gauza heterogeneoak adieraz ditzake. Ideiak eraikitzen ditugun pentsakizunak dira, eta haien kontzientzia dugu. Eztabaidatzen ditugu. Sineskerak ideien mota berezi bezala dira Ortegaren ustez. Sineskeretan murgildurik bizi gara, gure errealitatea dira, eta hala hartzen ditugu zalantzatan jarri gabe. Ideien eta sineskeren arteko bereizketaren bidez, bizitza eta arrazoia, edo benetako bizitza eta adimen-bizitza ere banatzen ditu elkarrengandik. Sineskerak gure bizitza dira, emandakoa. Ideiak arrazoimenaren berdintsuak dira, bizitza den errealitateaz gogoetatzeko erabiltzen ditugunak. Filosofoek zalantzaren birusa inokulatu dute gizakiengan, eta hori eginda, gizakiak sineskeretan zeudela ohartzen da eta ideiak hasi dira erabiltzen
































Entradas relacionadas: