Ideiak eta sinesteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 41,7 KB

  • ARRAZIOBITALISMOA: Arrazionalismoa eta Bitalismoaren arteko sintesia. Bizitza errealitate errotikoa da eta arrazoimena ezinbesteko tresna da bizitza zer den ulertzeko. Arrazionalismoa eta enpirismoaren mugak gainditzen ditu. Arrazionalismoaren akatsa nia gauzetatik independientea dela ustea da. Enpirismoaren akatsa gauzak niarengandik independienteak direla ustea da. Bizitza nia eta gauzen arteko koerlazioa da.

  • BIZITZA: Errealitate errotikoa, funtsezkoa, oinarrizkoa.  Nire bizitza ez diren beste errealitate guztiak errealak dira bertan sustraituak direlako, eta beraz, errealitate sekundarioak dira. Beste edozein errealitate nire bizitzaren bizipena da.  Filosofiaren abiapuntua eta aztergaia. Bizitza zerbait egiten egotea da, nahita nahiez. Egiten duguna (zeregina) eta gertatzen (gertaera) zaiguna. Bizitza proiektua da etorkizuna irekita dagoelako. Niaren bizitza beti ematen da zirkunstantzi zehatz batean kokatuta, hau da , gure inguruan dauden gauzetaz inguraturik. Historia.

  • EGIA: Perspektibismoari jarraiki, egiak bezainbeste ikuspegi onartu beharrean aurkitzen gara.

  • IDEIAK: Sortzen ditugun irudimenezko munduak dira. Burutapenak sinonimoak dira: bururatzen zaizkigun pentsamendu konstzienteak, alegia. Irudimenak sortuak. Ez dira errealitatea, errealitatearen planoak baizik. Errealitatean norabidea ez galtzeko erabiltzen ditugunak.

  • SINESTEAK EDO SINESKERAK:Bi zentzutan: Metaforikoki: Lur sendoa; Filosofikoki: Errealitate bera. Gure mundua eta gure izaera. Ez dugu zalantzan jartzen.

  • SUSTRAIZKO ERREALITATEA=ERABATEKO ERREALITATEA=ERREALITATE ERRADIKALA: Norberaren bizitza. Bizi-jardun hau denborazkoa, historikoa, etengabeko aritze hutsean datza.

  • ZALANTZA: Kolokan ipintzen dira tradiziozko sineskerak eta ziurtasun berriak bilatu behar. Likidoa.

  • ZIRKUNSTANTZIA:Ni ez beste guztia, giza bizitzan. Niaren inguruan dagoen guztia: historikoa, fisikoa, ekonomikoa, politikoa… Bizi izatea zirkunstantzi batean egotea da. Niaren ingurunea edo mundua, niaren bizitza baldintzatzen duena.  

ALDEKO ARGUDIOAK

AURKAKO ARGUDIOAK

(EZ dago sinesteen aurka).
Ideiak eduki egiten dira; sinesteetan egon egiten da.

-
Sinesteak
= gure errealitate=inkontzienteak; Ideiak= burutapenak=teoriak=kontzienteki sortuak

-Gure portaera, intelektuala barne, sineste sistema baten menpe dago

-Ideiak poesiaren senide= irudimenaren produktu: egia zientifikoa bera, fantastikoaren kasu partikularra bestetik ez da

SINESTEAK

- Sinesteen “gainean” hasten gara pentsatzen. Gure subkontzientean daude (horregatik ezin diogu kontra egin); ez dira dudan jartzen, egiaztatutzat eman (zientzia) edota gizarteak hala inposatu egin dituelako, absolututzat hartzen ditugu.(Platonen atxilotuek itzalak sinesten zituzten bezalaxe).

- Adingabe intelektuala (Kant)= sinestean murgildurik dagoena.

- Gure bizitzan hainbat gauzekin ”kontatzen” dugu, txiki txikitatik erakusten dizkigute, horrela direla, inkontzienteki bada ere (Hil eta jaio egiten garela, errealitate hau segurua dela, matematikak zehatzak direla...; Sineste erlijiosoak…) Eguneroko sineste mordoxka: (bihar esnatu egingo naiz, eguzkia aterako da, telebista egongo da edo KALEA..)

- Sinesteek segurtasuna ematen digute. (Hil ondorengo bizitzan sinestean segurtasuna ematen du, lasaitasuna)

-Sinesteak, norbanakoaren zirkunstantziarekin erabat lotuak daude, horregatik definitzen dute “gure” errealitatea. Gure edukiontzia dira. Halako zirkunstantzia, halako sineste (perspektibismoarekin lotu daiteke) Errealitateari forma ematen diote; uste inkontziente horiek gure bizitza baldintzatzen dute.

-Ortegaren filosofiaren paper kritikoa
.(sineste arrazista, sexista eta diskriminatzailekin bukatu beharko genuke)

- Belaunaldi berekoek komunean dituzten sinesteak.

IDEIAK (2. Mailako errealitatea)

-Ideiak poesiaren senide dira, irudimenaren jokoak, ez dago ezer ederragorik, estetikoagorik: irudimenezko munduak sortu ditzakegu.

-ORTEGArentzat, giza esentzia ez dago definitzerik, zirkunstantzia partikular eta irudimenaren produktua baita.

- Ideiak, aurreiritziak gainditzen, eta mediokridadetik aldentzen laguntzen digute. Horrek gure izaera landu, eta eboluzionatzen lagunduko digu.

- Sineste okerrak ditugula, edo hauen oinarria baliogabetua geratzen denean, Nia zalantza itsaso batean erortzen da. Ideiak, eboluzionatzeko ezinbestekoak

IDEIAK ETA SINESTEAK. ERLAZIOA

- Zirkunstantziek eta bere sinesteek askatasuna mugatzen digute. Sinesmenak kuestionatzen hastean izutzen gara, desberdinak izateak beldurra ematen digu, eta masa gizaki izatea nahiago izaten dugu, erosotasunagatik, korrontea jarraitzen duten arrainek bezala.

- KANTEK zioen bezala, tutore arrotzek inposatutako gurdibidetik irtetean dago gakoa= arrazoiaren erabilera (ideiak sortzean, Ortegaren kasuan).

-Gizakiak jarrera kritikoa hartu behar du, ezin dugu itsu-itsuan inposatu digutenari jarraitu, artaldeari ignorantziagatik jarraitzen dioten masa gisa. Sinesteak kuestionatzea iristen ez dena, ignorantzian bizi da.

-Erlijioaren inposaketen eta dominazioaren aurrean hainbat salaketa: KANT. Sapere aude; MARXen “erlijioa herriaren opioa da”; NIETZSCHEren “Jainkoa hil da, supergizakia jaio da” …

- Historian, sinesteak zalantzan jartzean eztabaida sozial handiak sortu izan dira.(Galileok Elizari aurka egin eta teoria heliozentrikoa defendatu zuenean. Darwinen eboluzionismoa…)

SINESTEAK

- Ez dira txarrak, zalantza egiteko aukera ematen diguten bitartean.

- Sineste guztiak ez dira inkontzienteak
. Batzuetan, hausnarketa bat dago, eta erabaki bat. Guk aukeratzen dugu sinetsi edo ez.

- Gaur egun, gehiengoak sineste erlijiosoak zalantzan jartzen ditu.

- Askotan zirkunstantziarekin errotuta ditugun sinesmenak erosotasunaren fruitu dira.

- Badira zalantzan jarri beharko ez liratekeen sinesteak, legetzat hartu beharko liratekeenak: berdintasuna, gaizkiaren kontzeptua, hezkuntza...Sineste bati buruzko sinestea (hausnarketaren emaitza dena) ideia bihurtu da jada.

- Sineste batzuen “efecto boomerang”: homosexualitatea ona da (grekoentzat)-homosexualitatea txarra da - homosexualitatea onartu behar den errealitate bat da (gaur).

- Erlijioa sinesmen kontziente bihurtu da. SAN TOMASek adib., arrazoia fedearen zerbitzuan jartzen du. Honela, erlijioa, sinesmen kontziente bihurtu da.

- MARXen ustez, sinesteak EZ dira bizitzaren oinarria, ekonomia baizik. Sinesteak, tresna zapaltzaileak dira. Gainera, sinesteak zapaltzaileen nahien arabera aldatzen dira.

-PLATON: sinesmena edo ustea= pistis. Ezagutza faltsua, iritzia, egiatik urrun, egiaren erreflexu inperfektua, zentzuen bidezko ezagutzaren emaitza.


IDEIAK

- Ideiak dira gure errealitatea determinatzen dutenak(sinesteak baino gehiago), geureak direlako, eta definitu egiten gaituztelako.

- PLATONen ideiak absolutuak dira, arrazionalak, unibertsalki ulergarriak (Ortegaren perspektibatik haruntzago). PLATONentzat gure esentzia ideietan aurkitu behar da. Ideiak ezagutzea, gogoratzea.

-DESCARTESentzat ideiak dira absolutu eta perfektu: ez ditugu geuk sortu, hor daude: adimenaren bidez ezagutu ahal ditugu.

- SOKRATES: ideiak erditu egiten ditugu (ez sortu), kanporatu (ezagutu zure burua). Maieutika

- Ideia matematikoetan ez dago perspektibismoaz hitz egiterik, ez daukatelako zer ikusirik zirkunstantziekin.

- Ideiak badute nolabaiteko eragina gure bizitzan(horiek eztabaidatzen etab denbora pasatzen dugu), ez dira soilik sinesteak.

- MARXentzat ideiak (ideologiak) klase zapaltzaileak bere mesederako sortu ditu. Beraz kontuz horiekin.Marxek zaku berean sartzen ditu ideiak eta sinesteak.

IDEIAK ETA SINESTEAK. ERLAZIOA

-Ideiak gure baitan ditugu; sinesteek ordea, sarritan, funtzio sozial bat betetzen dute, zapaltzaileek inposatzen dizkigute nolabait (MARX).

- Ideiak sinesmenentzako arriskutsuak dira, hauek kolokan, zalantzan jartzen dituzte, desmontatu egiten dira sinesteak. Honela ikusiz, ideiek lehenengo mailako lekua hartzen dute.

- Giza bizitza askoek ideiak eta sinesteak ez dituzte bereizten, honek kalte handiak eragiten dituelarik; eta are okerragoa da sinestea eta egia nahastea. (Arabiarren konkistak eta kristauen Gurutzada Santuak;ideia aniztasunaren zapalkuntza; ideien inposaketa; sinestea=dogma=egia)

-Ideiak eta sinesteak bereiztea ez da erraza, senideak dira.

                                                                       JAKINTZA, ZIENTZIA ERLATIBOA DA. PERSPEKTIBISMOA

-Ezagutza definitzeko, garaiko sinesteetatik abiatzen gara. “Errealitatea”rekin kontrastatzean (froga enpirikoak etab) teoria deitu diezaiokegu, eta denborarekin, teoria horrek irmotasuna eta hedadura hartzean sineste bihur daiteke.

- Ez dago egia absoluturik, ezta zientzian ere. Historian atzera begiratuz, egia zientifikoak nola gezurtatu diren, eta paradigma zientifiko berriak nola ezarri diren ikusi besterik ez dago.

- Erlatibismoa. Eszeptizismoa. Sofistak.

- Jakintza guztiak subjektiboak dira, horrek ez du esan nahi errealitate bat bestearena baina hobeagoa denik, ezberdina baizik.

- Egia bakarra utopia da. Mentalitate heterogeneoz ezin daiteke irudi homogeneo bat atera.


- Platon, Sokrates eta abar. Egia bat da eta aurki dezakegu.

- Nahiz eta jakintza subjektiboa izan, zenbait kasutan objetibotasuna beharrezkoa da. Adib: justizia, epaile edo gobernarien kasuan objetiboki aritzea ezinbestekoa da. Bi gune ezberdinen arteko puntu bat bilatzea.


                                                       ARRAZIONALISMOARI (INTELEKTUALISMOARI) KRITIKA

Intelektualismoak dio; kontzienteena da gure bizitzako eraginkorrena: Ortegarentzat , hau ez da hala; inkontzienteena da eraginkorrena.Horrek ez du esan nahi ideiak ez direla garrantzitsuak, alderantziz!

- Agian, abiapuntua, errealitate erradikal gisa, giza bizitza da: hausnarketa oro gure bizi kondiziotik egiten dugu.

- Arrazionalismoak arrazoian du fedea (edo sinestea); beraz hortik ateratako ondorioak ezin dira absolututzat jo.

- Bizitzak, arrazoiaren beharra du

-Oker daude arrazionalistak egia unibertsal bat dagoela eta dedukzioz hori ezagutzera iritsi gaitezkela diotenean. Perspektibismoak erakutsi digunez, egia maiuskulaz, proiektu utopikoa da.

-Egia absoluturik ez. Metodo induktiboak (zientzia gehienen oinarri) hutsuneak ditu, ez da perfektua. Gogoan izan POPPERren faltsazionismoa.

-Pertsona bakoitzaren errealitatea bakoitzaren ideietan dago (Esperientzia traumatiko eta larriek nola pentsarazten diguten, nola ideia berriak sortzen ditugun, eta biziari aurre egiteko forma berriak asmatzen ditugun)

- NIETZSCHEren bitalismoaren eragina Ortegaren arraziobitalismoan. Bizitza da lehenengoa. NIETZSCHEK, SCHOPENHAUERREK, gizakion sormena, irudimena balore positibotzat hartzen dute (irrazionalismoa)

- Etxeko atetik irtetean kalea topatuko ez bagenu, orduan konturatuko ginateke sineste horren balioaz eta erabateko eraginaz.

-FREUD eta psikoanalisia. Gizakiarengan inkontzienteak duen eragina azpimarratzen du (sineste, tabu, errepresio, zentsura…)

- Ezin da arrazoia esklabizatu, (ezta bizitzaren zerbitzura jarri: arrazoiak independiente izan nahi du.

- Arrazionalismo berriak, Descartesen arrazionalismoa arkaikoa gainditu du. Arrazoia, bere mugaz jabetzeko gai da.

- Zientzia da gure mundua eta bertako fenomenoak ezagutzeko erarik egokiena.

-KANT: zientzia, fenomenoen ezagutza da. Arrazoiari esker egiten dugun zerbait.

- DESCARTESek zioen bezala, arrazoia egiara dedukzioz iristeko gai da. Egia matematikoen ebidentzia eztabaidaezina da

- PLATON, SOCRATES, DESCARTES: egia unibertsala ezagugarria da; jarrera optimistagoa ezbairik gabe (giza ahalmenei dagokionez)

-COMTE positibista: gertakarien zientifikotasuna, hauen atzean dauden ideia zientifikoen defentsa (eta aurreiritzi metafisikoenganako mespretxua)

-Zientziak botere handiagoa du sinesteekin alderatuz gero (eta zientzia bera ez al da sineste bat?)

NIA

Zirkunstantziarekin lotuta

HISTORIA

  • Belaunaldiak (15 urtekoak), oinordekoak gara …

MASAK ETA ELITEA

- Platon

NIA

  • Descartes. Lehenengo ebidentzia, baina badago nahiz eta mundua ez egon.

HISTORIA

  • Marx. Klaseen arteko borroka, historiaren motorra.

  • MASAK ETA ELITEA


  • Marx, demokraziak...


  • Marx, demokraziak...

Entradas relacionadas: