Ibilgetu ukiezina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 37,69 KB

10. ENPRESAREN KONTABILITATEAREN EGOERA ORRIAK

10.1 INFORMAZIOA ENPRESAN

Kontabilitatea deritzo enpresaren ondarea eta enpresaren informazio ekonomikoa erregistratzeko arauak eta oinarri zientifikoak aztertzen dituen ekonomia-zientziari.


10.2 ENPRESAREN ONDAREA

Enpresaren ondarea enpresa batek dituen ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da, behar bezala balioztatua ondasun, eskubideen eta betebeharren xedearen

arabera.

Aktiboak enpresaren egitura ekonomikoa adierazten du; hau da, inbertsioen guztizkoa edo funtsen erabilera.

Ondare garbiak eta pasiboak enpresaren egitura finantziarioa adierazten dute, hau da, enpresak dituen finantziazio-baliabideen (baliabide propioak gehi enpresatik kanpoko beste batzuekiko zorrak) jatorria.


  1. ONDARE MULTZOAK

Ondare-multzoek ondareko osagai homogeneoak adierazten dituzte, elementuok antolatzeko oinarrizko irizpidearen arabera.

Ondare-multzoak enpresan irauten duten denboraren arabera ere sailka daitezke. Irizpide horri jarraiki aktiboaren osagaiak bi talde hauetan sailkatzen dira: Aktibo ez-korrontea eta aktibo korrontea.

B) ONDARE ELEMENTUAK

Ondare-elementuak enpresaren ondarea osatzen duten ondasunak, eskubideak eta betebeharrak dira, eta ondare-multzotan sailkatzen dira. Egoera-balantzea edo inbentarioa kontabilitatzeko egoera-orri bat da, enpresak une jakin batean dituen ondare-elementuak ondare-multzotan egoki antolatuta jasotzen dituena. Antolaketa hori ez da ausazkoa pasiboko finantziazio-iturriak aktiboko inbertsioekin lotzeko helburua baitu.

10.3 KONTABILITATE PLAN OROKORRA

Kontabilitate plan orokorra enpresek kontabilitatea nola eraman behar duten arautu eta azaltzen duen araua da. Ekonomia-gertaera guztiak eta egiten diren eragiketa guztiak nola jaso behar diren adierazten du, ematen den informazioa homogeneoa, alderagarria eta fidagarria izan dadin.

10.4 ANALISI FINANTZIARIOA

  1. MANIOBRA FUNTSA

Ondare garbiko eta pasibo ez-korronteko funtsez finantzatuko aktibo korrontearen zatia. Errotazio funtsa, kapital korrontea edo honeko kapitala ere esaten zaio.

Maniobra-funtsa positiboa bada, enpresak marjina operatiboa du: aktibo korrontearekin kitatu ahal du epe laburreko galdagai osoa eta oraindik marjina hori geratuko zaio. Maniobra-funtsa negatiboa izateak adierazten du epe luzeko inbertsioen zati bat epe laburreko galdagarriarekin finantziatzen ari garela eta horren ondorioz, enpresak arazoa izango lituzke zorrak ordaintzeko eta ordainketa-enendurako egoera gertatzeko arrisku handia egongo litzateke.


Altxortegi-ratioa: zordun komertziala+eskudirua/pasibo korr. (0’8-1’2)

Likidezia-ratioa: aktibo korr./pasibo korr. (1’5-1’8)

Berme-ratioa:
aktiboa/pasiboa(1’7-2)

Erabilgarritasun-ratioa: Eskudirua/pasibo korr.(0’3-0’4)

Zorpetze-ratioa: Pasiboa/Ondare garb. Eta pasiboa(0’2-0’8)

Zorra egitura - ratioa: Pasibo korr./pasiboa(0’2-0’5)

Ibilgetu-ratioa: Akt. Ez korr./ pasib. Ez korr. + Ond. Garb. (0’8-1)

Autonomia-ratioa: Ondare garb./pasiboa (0’8-1’5)

Maniobra funtsa: Aktibo korr. - Pasibo korr.


AKTIBOA

AKTIBO EZ-KORRONTEA

Ibilgetu ukiezina

Aplikazio informatikoak

Ibilgetu materiala

Lurrak eta ondasun naturalak

Eraikuntzak

Makineria

Altzariak (muebles)

Informazioa prozesatzeko ekipamenduak

Garraio-elementuak

(-) Ibilgetu Materialaren Amortizazio Metatua

AKTIBO KORRONTEA

Izakinak

Salgaiak

Lehengaiak (materias primas)

Produktu bukatuak

Zordun komertzialak eta

kobratzeko bestelako kontuak

Bezeroak (fakturak kobratzeko)

Bezeroak, kobratzeko merkataritza-efekt.

Zordunak

Lansarien aurrerakinak (ganadores)

Ogasun publikoa, zordun.

Eskudirua eta bestelako aktibo

likido baliokideak

Bankuak eta kreditu erakundeak, k/k

Euroak

Kutxa, euroak

Aktiboa guztira


ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

ONDARE GARBIA

Fondo propioak

Kapital soziala (bazkideen ekarpenak)

Erreserbak

Ekitaldiko emaitza (irabaziak, galaraziak(-))

PASIBO EZ-KORRONTEA

E/luz zorrak

Kreditu-erakundeekiko epe luzeko zorrak

Epe luzeko ibilgailu-hornitzaileak

Epe luzera ordaintzeko efektuak

PASIBOA KORRONTEA

E/lab zorrak

Kreditu-erakundeekiko epe laburreko zorrak (bankuak)

Epe laburreko ibilgetu-hornitzaileak

Hartzekodun komertzialak eta ordaintzeko

bestelako kontuak

Hornitzaileak (fakturak)

Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efekt. (letrak)

Ordaintzeko dauden lansariak

Ogasun publikoa, hartzekodun

Gizarte segurantzako organismoak, hartzekodun


Entradas relacionadas: