ht

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,48 KB

 

LAN-GATAZKAK

Lan-harremanarekin zerikusia duen gairen batean enpresaburuaren eta Langileen artean dagoen desadostasunaren ondorioz sortutako lan-
Normaltasunaren haustura da.

Lan-gatazkak konpontzeko bide baketsuak: Lan-gatazka bat sortzean, enpresaburuak eta langileak adostasunera Iristen saiatu behar dute (negoziazio zuzena) Lan-zuzenbideak Gatazkak konpontzeko bitarteko baketsuak arautzen ditu, negoziazio Bidez adostasuna lortzea ezinezkoa izan denean baliatzeko:

Adiskidetza: Adiskidetzaile baten bidez saiatzen dira konponbidea bilatzen. Haren zeregina da ikuspegiak hurbiltzea, baina interbideak eman gabe

Bitartekotza: bitartekoek aldeei laguntzen die, eta irtenbideak proposatzen Ditu, baina ez dira lotesleak; hots, betebeharrekoak

Arbitrajea: arbitro batek eskuartzen du, problema ebazteko epai bat emanez (arbitrajeko laudoa). Laudoa nahitaez bete behar dute Aldeek.

Lan gatazkak konpontzeko bide ez-baketsuak: Lan-zuzenbideak gatazkak konpontzeko bitarteko ez-baketsuak ere arautzen Ditu; hau da, presio egiteko neurriak. Hala, langileak greba eskubidea Gauza dezake, eta enpresaburuak ugazaben itxiera (cierre patronal)

Greba: Konstituzioaren 28.Artikuluan aitortutako oinarrizko eskubidea da. Haren helburua da langileen interesak eta eskubideak Defendatzea, lan jarduera geldituz. Lan-harremanak indarrean jarraitzen Du, baina enpresaburuaren oinarrizko betebeharrak (soldata ordaintzea)eta Langilearenak (lan egitea) eten egiten dira.

Enpresaburuari dagokio frogatzea greba egitean eskubide-abusurik egon den; Esaterako, enpresari kalte larria eragin bazaio. Langileen ordezkariek enpresaburuari Eta lan-agintaritzari eman behar diote greba- deialdiaren berri, idatziz, hasi baino 5 egun lehenago (zerbitzu Publikoei eragiten badie, 10 egun lehenago)

Oinarrizko zerbitzuetan greba egiten bada (adibidez, osasun-zerbitzuetan), Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezar ditzake, nahitaez Bete beharrekoak. Zerbitzu horiek egiteko izendatutako langileek ezin dute Ezezkorik eman; hala eginez gero, kaleratzeko arrazoia izan daiteke

Ugazabaren itxiera: enpresaburuaren ekimenez, lanaren etendura kolektiboa Eta lantokiaren aldi baterako itxiera da. Salbuespenezko neurria da.

Enpresaburuak ugazabaren itxiera adostu Dezake kasu hauetan:

● greba

● indarkeria pertsonengan eta ondasunetan kalte- larria eragiteko arriskua

● lantokiaren legez kontrako okupazioa

● langileak lanera ez etortzeko edo lan-irregulartasunak sortzeko arriskua

● ohiko ekoizpen-prozesua modu larrian oztopatzea dakarrena.

Ugazabaren itxierak grebak eragiten dituen ondorio berak ditu.

Negoziazioa: Negoziazioa helburu bat lortzeko modu bat da, Hura lortzea norberaren mende soilik ez dagoenean erabiltzen dena; hots, Beharrezkoa denean beste pertsona batzuekin harremana.

Negozioa arrakastatsua izateko, ezaugarri hauek izan behar ditu:

Komunikazio ona: aldeen arteko elkarrizketa funtsezko alderdia da

Malgutasuna: aldeek prest egon behar dute, hasierako jarrera batzuetan Amore emateko

Zintzotasunez joketzea: zuzentasunez eta asmo onez jokatzea.

Arrazoibidez jokatzea: ezinezkoa den proposamenik ez egitea.

Adostasunaren beharraz jabetzea: konponbiderik okerrena adostasunik eza Dela ohartzea.

Negoziazio kolektiboa: langileek eta langileen ordezkariek enpresaburuekin Eta enpresaburuen elkarteekin hitzarmen Kolektiboa nolakoa izango den erabakitzeko egiten duten negoziazioa da.

Hitzarmen kolektiboa: Negoziazio kolektiboaren Ondorioa hitzarmen kolektiboa da. Hitzarmen kolektiboa enpresa bateko, Enpresa talde bateko edo sektore bateko enpresa baten eta langileen arteko Akordio baten ondorioz sortzen den araua da, eta lan-harremanak arautzen Ditu.

Aplikazio eremuak:

● Enpresa-eremua edo lantoki-eremua: kasu honetan, hitzarmen kolektiboa Enpresa edo lantoki zehatz batean baino ez da Aplikatzen.

● Geografia-eremua: hitzarmen kolektiboa aplika daitekeen lekuari dagokio: Nazio-eremua, autonomia-erkidegoko eremua, Probintzia-arteko eremua…

● Jarduera-eremua: eremu hori lan-sektore zehatz bati dagokio: adibidez, Metalaren hitzarmena

● Pertsona-eremua: aplikatu ahal zaien langileei dagokie: kategoria zehatz Bateko langileei (lantegi-buruei)

● Denbora-eremua: hitzarmenaren iraupenari dagokio. Argi geratu behar da Hitzarmen bat amaitzeko salatu egin behar dela; Bestela, urtez urte luzatuko da lan-hitzarmena.


ENPRESEN SAILKAPENA. ZEREN ARABERA SAILKATU DAITEZKE?


NEURRIAREN arabera:


- MIKROENPRESAK

- ENPRESA TXIKIAK

- ENPRESA ERTAINAK

- ENPRESA HANDIAK

JARDUERAREN arabera (sektorea):


- LEHEN SEKTOREA (naturaren baliabideak)

- BIGARREN SEKTOREA (natura eraldatu, industria)

- HIRUGARREN SEKTOREA (zerbitzuak, saldu eraldatu gabe...)

EREMU GEOGRAFIKOAREN arabera:


- TOKIKOAK (HERRI/HIRIKOAK)

- ESKUALDEKOAK

- NAZIONALAK

- NAZIOARTEKOAK

- MULTINAZIONALAK (FILIALAK)

ETEKINEN HELBURUAREN arabera:


- IRABAZI-ASMOA DUTENAK (ANIMO DE LUCRO)

- IRABAZI-ASMOA EZ DUTENAK (SIN ANIMO DE LUCRO)

KAPITALAREN JABETZAREN arabera:


            - PRIBATUAK (partikularrenak)

- PUBLIKOAK (estatuarenak, erakunde publikoenak)

- MISTOA (estatuak eta partikularrek konpartituta)

FORMA JURIDIKOAREN arabera (ZENBAT “JABE” DITU):


- BANAKAKOAK (nortasun Fisikoa)

- SOZIETATEA EDO BAZKIDEEN ENPRESA*

Entradas relacionadas: