Horazio

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,8 KB

 

POESIA LIRIKOA

Poesia lirikoaren ezaugarri nagusiena polimetria, musikalitatea eta sentimendu pertsonalez adierazpena da. Ez da irakurtzeko sortua, errrezitatzeko baizik.

KATULO (k.A 84-54)

Katulo neoteorikoen buruzagi bezala ezagutzen da. Atzean utzi nahi uzten poesia epikoa eta egitura txikidun eraketa landuak sortu zituzten.

Bere korpusa 116 liburuz osatua dago eta hiru gai bereizten dira:

  1. 1-60.Poemara Poema liriko laburrak,metrika eta gai desberdinekin osatuta

  2. 61-68. Poemara: Poema luzeagoak.Mitologiari buruzko epopeia laburra, ezkotza ereserkia…

  3. 69-116.Poemara: Gaia antzekoa izan arren metrika landuagoa eta berdintsuagoa.

Inspirazioa greziarrengandik jaso zuen. Landutako gaiak: poesia erotikoa, naturaren deskribapena… Sentimentalismoa, hiztegiaren hautaketa zehatza eta metriken erabilera dira ezaugarrietako batzuk.

HORAZIO (k.A 65-8)

Venusian jaio zen. Liberto baten semea zen. Brutoren ejertzitora erroldatu zen eta Filiposeko gerran parte hartu zuen. Virgilio ezagutu zuen eta Mezenas aurkeztu zion, hauek biak lagun onak bihurtuz. Literaturari eskaini zion bizitza.

EPODOAK

Filiposeko batailak idatzi zituen, poesia satirikoaren eta lirikoaren artean dago. 17 poema labur ditu tonu bortitzean idatzita. Poema bat dago landako bizitzak dakartzan onurak goraipatuz (Beatus Illes)

ODAK (carmina)

Lau liburuz osatutako lan lirikoa da. Gai eta metrika greziarra erabiltzen du eta gai asko.

OVIDIO (k.A 43-k.O 17)

Publio Ovidio Nason Sulmonan jaio zen. Filosofia eta erretorika ikasketak egin ondoren kargu administratiboak bete zituen ez poztasun handiz. Augusto enperadorearen agindu batekin bere karrera literarioa gailurrera igo zen. Itsaso beltzeko kostaldera joan zen eta bertan, bere obrarik onenak idatzi zituen. Amores, alegiazko hiru liburu, idatzi zituen, maitasunari eskainiak.

Tristia eta Epistulae ex ponto idatzi zituen eta bertan Erromari eginiko agurra bidaia eta bizitako baldintza gogorrak kontatzen ditu. Garai barrokoari zabaltzen dizkio ateak nahiz eta garai klasikoan kokatu. Sakontasuna falta zaie bere obrei, adibidez maitasun poemetan ez ditu bere sentimenduak adierazten, imajinatu egiten ditu.


Entradas relacionadas: