Hondakin geldoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB

 
  1. Hondakin- uraren arazketa


Hondakin-uretako kutsatzaileen kontzentrazio-maila onargarrietara jaistea da helburua, era horretara, ura ingurunera isurtzean, ez luke poluziorik sortuko edo berriz erabili ahal izango litzateke.

Orain dela urte batzuk, hondakin-
Uren isuriaren ondorioak ibai-errekek berek zuzentzen zituzten, beren burua arazteko duten ahalmenari esker. Gaur egun, berriz, muga hori gainditu da eta ezinbestekoa da isuri guzti-guztiak araztea, bi arrazoi nagusirengatik: alde batetik, hondakin asko pilatzen ari delako, eta bestetik, osagai ez-
biodegradagarriak agertu direlako.

Hondakin-uren arazketa era honetara egiten da, oro har:

a) Aurretratamendua: araztegiaren funtzionamendurako kaltegarriak izan daitezkeen gaiak (plastikoak, beirak…) eta ezpurutasunak (harea, koipeak edo harriak…)
kentzen zaizkio urari. Aurretratamenduan metodo mekanikoak erabiltzen dira:

  • Burdin sareen eta beheen laguntzaz, material handienak kentzen dira.

b) Lehen tratamendua: aurretratamenduan kendu ez diren solido esekiak bereiztea da urrats horren xedea. Ura tanga zirkular handietan biltzen da eta dekantazio primarioa deritzen prozesua egiten da: ura baino dentsitate handiagoa duten partikulak hondoratu egiten dira grabitatearen eraginez. Ondorioz, jalkinak tangetako arraste-mekanismoen bidez kanporatu eta lohien lerrora bidaltzen da.

c) Bigarren tratamendua: mikroorganismoen (bakterioak eta protozooak) bidezko prozesu biologikoez baliatuta, kutsatzaile organiko biodegradagarriak (materia organikoa) kentzen dira. Bi fasetan gauzatzen da.

d) Hirugarren tratamendua: uraren kalitatea hobetzeko ibaira edo itsasora itzuli aurretik eta eutrofizazioa saihesteko, uretan geratu diren konposatu organikoak eta disolbaturiko gatzak (N, P) kentzea da tratamendu horren helburua. Prozedura garestia denez, oso araztegi gutxitan erabiltzen da.

e) Desinfekzioa: arazketarekin amaitzeko, batzuetan ura desinfektatzeko metodoak erabiltzen dira, klorazioa edo ozonizazioa bereziki.



Entradas relacionadas: