Hola

Enviado por Chuletator online y clasificado en Español

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,62 KB

 

Aita Onaindia Suspertzaile: Santi Onaindia karmeldarrak Gure poesiaren historian oinarrizko gertatu diren bi argitalpen gauzatu zituen: Milla euskal olerki eder antologia eta OLERTI izeneko poesia aldizkaria. Lehenari egin zen garaian egina Izateko, lan erraldoia izan zela aitortu behar da. Ordura arte kaleraturiko Poesia bildumarik osatuena genuen, ezinbesteko lanabesa gure literaturaren Ezagupiderako. (50.Hamarkadan). Bigarrerak, OLERTI aldizkariak, 1960ko hamarkadan, plataforma ederra eskaini zien adin Guztietako poetei. Joan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga eta Gabriel Aresti, Zaharren artean.
Mikel Lasa eta Joxe Azurmendi, gazteen artean. 


Iparraldeko Bi poeta
: Iratzeder beneditarra antzerki Laburrak eta prosazko lanak idatzi baldin bazituen ere, poesiarako joera Nagusitu zitzaion. Poema liburu mordoxka atondu zuen: Gehienen bilduma den Biziaren olerkia. Beraz, lan oparoa, erraza, erabiltzen zituen neurriak bezala: Era askotakoak, arinak, luzeak, prosa poetikoz batzuetan. Aski hurbil zegoen Gerra aurreko olerkariengandik. Euskal Herriko elizetara abesten diren salmoen Euskarazko bertsioak. Guztiz alderantzikoa da Jon Miranderen Poemagintza. Orhoituz eta Poemak Mirande euskaldun berria dugu, hiritarra, Parisen jaio eta bizi izana, paganoa eta antikristaua. Euskal Herriaren Nortasuna defendatzeko, indarkeriaren alde agertu zen.



Batzuek pentsatzeko eran Faxismoaren ukitua ikusten diote. Metrikan baino areago gaietan eta hizkeran Daude alderik nabarmenenak. Zenbait poemari darien erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak Ziren orduko literaturzale apurrentzat. Miranderen iritziz, erlijio kristauak Borondatea ahuldu egin digu, eta antzinako  Jentilen kulturara itzuli behar dugu euskaldunok. 


Hegoaldeko Beste bi poeta: Oiartzunen jaio zen Joan Mari Lekuona 1927an, eta hantxe hil zen 2005ean. Manuel Lekuona idazle Eta ikertzailearen iloba zen, eta osabarengandik jaso zuen, nonbait, ahozko Literaturarako eta poesiarako grina, muga beroak deitutako poema bildumak. Lizardi eta Orixeren itzalpen mamitua eraginpean. Poesiari ematen dion norabide Berria, gizonaren eta oinarrizko materiaren lokarriaren bila abiatuta. Bigarren liburua, Ilargiaren eskolan. Materia Bereganatzeko beste ekinaldi bat, oraingoan gorputz atalen misterioak argitu Guran. Azkeneko obran, Mimodramak eta Ikonoak hizkera trinko eta aberatsean gure jatorrizko oinarri eta sustraiak Antzeman nahian ari zaigu osabaren agiria. Bitoriano Gandiagak, jaiotzez Mendatakoa(Bizkaia)izan arren, ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan.


Lurrarekin zeukan loturak, ia haurtzarotik zapaldu zuen Arantzazuk, sorrarazi Zion lehen poema liburua: Elorri. Bigarren fruitua ekarri zuen: Hiru Gizon Bakarka. Herri izan nahi eta ezin duen Euskal Herriaren egoera korapilatsua Adierazten digu poema horretan Gandiagak. Uda batez Madrilen kaleratu zuen: Bertan Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazleari hango zurrunbiloak Iradokitzen dizkion sentimendu kontrajarriak azaltzen dira. Hiritzar Liluragarriak baina, era berean, gupidagabeak gizaki arruntari egiten dion Erasana bistaratzen zaigu.


Gabriel Aresti eta “Uhin Berriko” poeta batzuk: (Ezaugarriak): Gabriel Aresti, bilbotarrak Zubigintza moduko batean ziharduen aurreko belaunaldiaren eta idazle gazteagoen Artean. Euskaldun berria genuen, hiritarra, sekularra, seminariotik pasatu Gabea, gizon irakurria, garaiko literaturan jantzia. Gorabehera politikoak hurbiletik Jarraitzen zituen, beraren obran garbi asko nabari daitekeenez. Ez zen isilik Egotekoa, polemikak harrotzea maite zuen eta, horregatik, ez zitzaion areriorik Falta izan bizi izan zen artean. (Obra): Bere obrarik egituratuena eta biribilena kaleratu zuen, Maldan behera. Batuaren Aitzindari izango zen hizkera berri batean taxututa, arnasa handiko poema Sinbolista dugu. Interpretatzeko zailtasunak zituelako; Nietszcheren eragina. Harri eta Herri, ostera, urte gutxiren buruan agortu zen; gauza harrigarria poema Liburua izanik. Estilo zuzenagoa zerabilen, jakina, herritarragoa, eguneroko Arazoetatik hurbilago zegoena; lehenbiziko best-seller. Euskal Harria eta Harrizko Herri Hau.


Gazte pilatxoa abiatu zen poesiaren bidetik, Arestiren Bultzadaz animaturik. Idazterako orduan ez zioten guztiek bilbotarraren Estiloari jarraitu, baina zenbait kasutan eragin aski zuzena nabari da. Xabier Leteren(oiartzungoa) obra: Egunetik egunera orduen gurpilean. Bigarren poema Liburua, Joxe Azurmendi zegamarrak Hitz berdeak liburua. Joxean Artze “Hartzabal” usurbildarra Isturitzetik Tolosan barru bere lehen liburuarekin. Forma aldetik euskaraz argitaratu den Obrarik bitxiena izango dugu, seguraski. Harrezkero bide luzea egin du, Esperimentalismoari uko egin gabe: Laino guztien azpitik, eta Sasi guztien Gainetik. Hitzen eta hotsen arteko jolasa bilatzea gustatzen zaio Hartzabali, Kontrako gauza eta egoerekin jokatzea. Gaur egungo poetak: Mikel Lasa, Ibon Sarasola eta Arantxa Urretabizkaia.

Entradas relacionadas: