Hizkuntza handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,87 KB

Diglosia:Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun-egoera.
Hizkuntza edo aldaera horiek funtzio desberdinetarako erabiltzen dira: bata, funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, hedabideak), eta bestea, informaletarako (familia, lagunartea).

Hizkuntza‑normalizazioa:Minorizatuta dagoen hizkuntza bat egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua.

Hizkuntza txikia:
Hiztun gutxi dituen hizkuntza. Hiztun kopuru handi batera iristen ez den hizkuntza.

Hizkuntza funtzionala:Eremu eta funtzio formal nahiz informaletan erabiltzen den hizkuntza.

Hizkuntza handia:Hiztun asko dituen hizkuntza.

Ama‑hizkuntza:Lehen hizkuntza, haurrak etxean gurasoengandik ikasitako lehen hizkuntza. Haurtzaroan lehenbizi ikasitako hizkuntza, gero erabiltzen jarraitzen dena.

Hizkuntza‑transmisioa:Komunitate bateko hiztunek seme-alabei euren hizkuntza irakastea, horren bitartez historia bat, antolaketa sozial bat eta kultura baten jarraipena ziurtatzeko.

Hiztun‑komunitatea:Lehen hizkuntza bera duten edo hizkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa.




Softwarelibrea:Iturburu-kodearekin batera banatzen den softwarea, askatasun osoz kopiatu, aldatu eta birbanatu daitekeena, betiere, bere izaera askea mantenduz. Software librea ez da beti doakoa, nahiz eta askotan horrela izan, eta baditu egile-eskubideak.

Wikipedia:Eduki askeko entziklopedia, lankidetzaz editatua, eleaniztuna, Interneten argitaratua, eta Wikimedia Fundazioa irabazi gabeko erakundeak sostengatua.

Twiter:Gizarte-sare eta microblogging zerbitzua, erabiltzaileei, gehienez, 140 karaktereko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena.

Facebook:Harremanetarako sare sozial ezagunenetako eta erabilienetako bat.

Internet (sarea):Mundu guztiko milioika ordenagailu lotzen dituen sare informatikoa.

Umap:Twitterren erabiltzaileek egiten duten euskarazko jarduna neurtzeko web-zerbitzua.

Ikusgarritasuna:Hizkuntza batek edo erabiltzaile baten jardunak sarean lortzen duen oihartzuna edo nabarmentzea.

Erabiltzaileaktibo:Interneten, zerbitzuren batean jarduera duen erabiltzailea: saioa hasi, argitaratu, nabigatu… egiten duena.

.Eus domeinua:Euskararekin edo euskal kulturarekin zerikusia duten webguneak biltzen dituen domeinu nagusia. (Batetik, webgunearen edukien zati bat euskaraz egon behar du, nahiz eta beste hizkuntza batzuetan ere egon daitekeen. Bestetik, euskarazko edukirik ez dagoen kasuetan, euskal kulturarekin loturiko edukiak izan behar dute.)

Nabigazio‑datu:Erabiltzaile bakoitzak Interneten nabigatzean, txiokatzean uzten duen arrastoa. (Datu horiek oso-oso baliagarriak dira estatistikak ateratzeko, hizkuntza batek sarean duen erabilera neurtzeko eta erabiltzaileen portaerez gehiago jakiteko.)

IKT:Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak izenaren laburdura. Izenak dioen moduan, informazioaren gizarte honetako teknologiei aipu egiteko erabiltzen den laburdura.

Txio:Twitter sarean argitaratzen diren mezu laburrak. Aditza: txiokatu.

Interneteko domeinuak:Interneteko webgune baten helbidea erraz gogoratzeko izena.

Entradas relacionadas: