Historialari

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,82 KB

 

2.GAIA: ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA FINKAPENA (1834-1874)

MARIA CRISTINAREN ERREGEORDETZA (1833-1840)

Absolutismotik liberalismora aldatu zen garai hontan, eta karlisten eta liberalen arteko gerra gauzatu zen.

Urriak 4ko Manifestuan, administrazio erreformak finkatu zituen absolutismo ilustratuaren planteamenduak jarraituz, hauen artean Javier de Burgos-ek egindako probintzia banaketa.

1834ko Errege Estatutoa sistema parlamentario erabat kontserbadorea ezartzen zuen. Gorteak bi ganbaratan zatitu ziren, biztanleriaren %0.12ak baino parte hartzen ez zuelarik. Martinez de la Rosa izan zen eragilea: ez zuen onartzen subironatasun nazionala; erregeak, eskumen garrantzitsuak zituen.

Liberalen bi alderdi zeuden:

MODERATUAK                                                   AURRERAKOIAK                                 

-Koroaren eta Gorteen artean                    -Subiranotasun nazionala defendatzen dute.

 elkarbanatutako subiranotasuna               -Ganbara bakarreko sistemaren aldekoak.

defendatzen dute.                                      –Unibertsala izatera iritis gabeko sufragio

-Gorteen ordezkariak bi ganbara                zabalago baten aldekoak.

izango dira: goi eta behe ganbara.             –Prentsa, elkarte eta bilera askatasuna.

-Zentsu-sufragioaren aldekoak.                  Konfesionaltasun eza.

-Jabego pribatua defendatzen dute.

-Konfesionaltasuna.

ESPAINIAKO DESAMORTIZAZIOA

Gizarteko ezinegona aprobetxatuz, aurrerakoaiek neurri erradikalagoak eskatzeko altxamenduak bultzatu zituzten. Iparraldea gerra egoeran bici zen eta hirieran altxamenduak zeuden. Liberalismoa gero eta erradikalagoa ageri zen eta 1835ean erreginak, Juan Alvarez Mendizábal progresista izendatu behar izan zuen gobernuburu. Honek desamortizazio-programa hasi zuen, baina moderatuen presio gogorraren aurrean, dimititu egin zuen urtebetera eta kontserbadoreek artu zuten gobernuaren ardura. Aurrerakoiek 1836ko uztailean hasi zuten altxamenduak eta La Granjako sarjentuen matxinada izan zen garrantzitzuena. Erreginak 1812ko konstituzioa berrezarri behar izan zuen. Mendizábal jarri zen Haziendan.

1837KO KONSTITUZIOA

La Granjako altxamendu militarra gauzatu zen 1812ko konstituzioa aldarrikatuz. Bitartean beste bat egin zen. 1837ko konstituzioak subiranotasun nazionala onartzen zuen baina erreginari legeak indargabetzeko ahalmena ematen zion; Errege estatukoa baino sufragio mugatu zabalago bat.

1837ko auteskundeak moderatuak irabazi ondoren, erreformismo aurrerakoaiak ezarritako aldaketa hauek ezabatzen saiatu ziren. Hala ere, 1840ko udalen legea izan zen gobernu moderatuaren eta erreginaordearen gainbehera bultzatu zuena. Aurrerakoiak altxamendu iraultzaile berri bat bultzatu zuten. Honen aurrean Maria Cristinak erregeordetza eta Estatua utzi egin behar izan zituen. Bere ordez, Esparterok Erato zuen gobernu berria.

ISABEL II.AREN ERREGINALDIA (1843-1868) BILAKAERA POLITIKOA

 

Bere erreginaldian, Estatu liberala, centralista eta moderatua finkatu zuen.

Gobernu liberal moderatuak izan ziren, bi urteko salbuespenekin. Isabel II.aren garaian, intriga politikoak etengabe gertatu ziren.

 

HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

Gobernu moderatua ezarri zuen, ondorengo ekimenetan oinarrituta:

-1845eko konstituzioa: konstituzio moderatua. Subiranotasuna erregea eta gorteen esku; bi ganbaraz osaturiko Gorteak; sufragio zentsitario oso murriztua, biztanleriaren %1ak zuen boto eskubidea; eta estatu konfesionala.

-Ogasun Erreforma: Alejando MOMek egin zuen erreforma zuzeneko zergak ezarriz.

-Udalen Legea: 2000 biztanletatik gorako herrietan eta probintzia hiriburu guztietan, gobernuak ezartzen zituen alkate guztiak.

-1844an Guardia Zibila sortu zen.

Gobernuaren aurkako opozizioa karlisten aldetik izan zen, Bigarren Karlistada (1846-1849) Katalunian ezagutu zen. Matxinadak gogor erreprimituak izan ziren.

 

Entradas relacionadas: