Historialari

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,73 KB

 

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)

1.DOKUMENTUA IDENTIFIKATU

Testu juridikoa da. Publikoa. Mendizabalek egindako testu bat da, beraz historikoa da. Fernando VII.a hiltzean 1833an, Maria Cristina izan zen erreginaorde,

bere alaba Isabel ez zuelako gobernatzeko adinik. Liberal moderatuekin elkartzen da, beraien laguntza behar duelako absolutisten kontra egiteko. Absolutistak

altxatu egiten dira, eta gerra karlista hasten da. Espainiaren gizartean ezinegon handia zegoen, eta aurrerakoiek neurri erradikalagoak eskatzeko altxamenduak bultzatu zituzten. Liberalismoa gero eta erradikalagoa ageri zen eta erreginak Mendizábal izendatu behar izan zuen gobernuburu. Honek, desamortizazio prosezua hasi zuen.

2.IDEIAK

     2.1.IDEIA NAGUSIAK

Nire ustez honek dira ideia nagusiak.

Dekretua: nazioaren jabe bihurtu diren ondasunak saltzea.

Arrazoiak:

1.Ekonomikoak:

      -Zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura.

      -Industriako eta zirkulazio kanaletako oztopoak kentzea.

      -Hildako abertzaletasuna berpiztea.

2.Sozialak:

      -Zorion publikoaren iturri oparoa.

      -Aberria zabaltzea eta lotura berri eta sendoak sortzea.

      -Jabe familia oparoa sortzeko.

     2.2.IDEIEN AZALPENA

-Eastatua zorretan dago eta gerra baten aurrean dago, dirua behar du.

-Merkatutik kanpo dauden lurrak elizarenak dira, ezin dute saldu, hildako aberastasuna da. Hori galera publiko bat da.

-Hasierako liberalen helburua, zoriona zabaltzea zen.

-Pentsatzen zen lurrak saltzean, nekazariek parte bat erosiko zutela, eta esker onekoak izango zirela, eta emandako erregimen politikoari lagunduko ziotela.



BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855-06-06)

1.TESTUA IDENTIFIKATU

Testu hau juridikoa da. Publikoa, espainiar guztiei bideratua dago. Biurte progresistako gobernuak idatzitako artikuluak dira, beraz, historikoa da.

1854-1856 gobernu progresista bat izan zen indarrean Espainian, gobernu honek era askotako neurri ekonomiko asko aplikatu zituen, eta hau izan zen

horietako bat. Penintsulako orografía oztopo haundi bat zen, trenbiderik gabe, ezingo zen industriarik Garate. Progresistek trenbideen eraikuntza azkartuko zuen erau batzuk egin zituen.

2.IDEIAK

     2.1.IDEIA NAGUSIAK

1.Gobernua eraikuntza egiaztatu emakida lortu duten konpainiei. (4/6 art)

2.Funts publikoen lagutza jaso daiteke obra jakin batzuetarako, eta kapitalaren zati bat eta interesak bermatuz. (8art)

3.Atzerriko kapitalak edo maileguak estatuaren babespean geratuko dira. (19 art)

4.Enpresei ondorengo eskubideak onartu: lan publikoak, baliabideak, ordainketak zerbitzuengaitik. (20 art)

5.Trenbideen zabalera metro eta 80 zentimetrokoa izango da. (30 art)

     2.2.IDEIEN AZALPENA

-Lehen eta bigarren ideietan, estatuaren bermea ikusten da. Garantia bat da.

-Estatua benetan konprometitzen da.

-Enpresei erreztasunak ematen zaizkie eraikuntzan sartzeko.

-Trenbideak eduki behar zituzten neurriak. Defentsa kontuagaitik.

Entradas relacionadas: