Historia testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,99 KB

 

Harrera estetikoa testu literarioen aurrean irakurleak duen erantzuna aztertzen duen teoria literario bat da. Irakurleak testua nola hartzen duen arduratzen da. Teoriko nagusia H.R.Jauus dugu eta Iser moduan 60.Hamarkadaren bukaeran hasi zen idazten eta 80. Hamarkadararte eragin handia izan zuen Europako eremu askotan.

60.Hamarkaren bukaeran paradigma aldaketa egon zen, idazlanetik irakurlera

Ez zegoen egituraren interesik , baizik eta produkzioaren eta sortzearen prozesua zen garrantzitsuena. Gainera testuaren eta irakurlearen arteko erlazioaren azterketak garrantzia izango dute.  Oinarri filosofiko bezala, Husserl, Heiddegger eta Gadamer  nabarmentzen dira.

Bestetik harrera estetikoaren oinarria fenomenologia da, brote filosofiko bat, alegia. Husserlen fenomenologia subjetiboak diren azterketa deskriptiboa egiten du eta esperientzia materialaren bidez arazoak konpontzea eta gauzetara zuzentzea du helburu, gauzak berak oso garrantzitsuak direlako.

Harrera estetikoa eta irakurketa prozesu kognitiboa
Konstantzako eskolatik garatu ziren.

1968.Urtean ISERren” testuen egitura apelatiboa” testuan , fenomenologian oinarrituta irakurletaren teoria bat egiten du, Ingardenen influentzian oinarrituta.

Harrera estetikoaren funtsezko hiru aspektuak hauek dira(Jaussek emandako diskurtsoan): testuaren eta obraren arteko erlazioa, Ingurukimen horizontea eta literaturak duen funtzio soziala.

Teoria honek irakurle historikoaren ildoa jarraitzen du. Era berean, Jausserrek irakurlearen ikuspegitik eraikitzen du literaturaren istorioa eta testuen interpretazio inmanentearen aurka dago. Esan beharra dago literatuta interpretatzen ez zela beharrezkoa, baizik eta irakurle historikoa da ezinbestekoena.

Ingurikimen horizonte Jaussen teoria bat da. Irakurleak kasu honetan testuaren aurrean aurreiritzi batzuk ditu, eta iritzi horiek irakurlearen testuinguru soziokulturalaren araberakoak dira. Teoria honek irakurleak bere igurikimen horizontea izango duela esaten du, horizonte horiek homogeneoak izan ez arren. Bestetik, literatura lanek ezin dute esanahi bakarra izan eta Jaussen ustez testu batek bergauzatze ugari izan ditzake.

Beraz, Jaussek 2 igurikimen horizonte planteatu zituen:

  • Intraliterarioa (efektua): testuak irakurlearengan eratzen duen efektua

  • Extraliterarioa(harrera): baldintza soziokulturalaren arabera irakurleak dituen aurreiritziak dira.

Horizonte fusioa irakurlearen igurikimenak testuaren igurikimenak nahasten direnean gertatzen da. Bi tendentzia gerta daitezke: batetik, DISTANTZIA, ez asetzea, zapuztea, hau da, testua baliagarria ez dela pentsatzea eta IDENTIFIKAZIOA (igurikimenak gainditzean horizontea zabalduko da berritasunari lekua emateko).

DISTANTZIA ESTETIKOA: irakurlearen igurikimenen eta testuan agertzen direnen arteko aldea da, bien arteko tentsioa alegia. Bi horizonteak elkartzean, testua ulertzeko aukera izatera ailegatuko gara.

  • Ulermena neurtzeko, galdera-erantzunen arteko dialektika erabiliko da

  • Interpretatzaileak hautematen ditu testuaren galderak.

EFEKTUA: testuak irakurlearengan eragiten duen inpresioa da.


IRAKURKETA PROZESU KOGNITIBOA

Irakurketaren esperientzia ez da zerotik hasten eta hau kontuan hartuz, Iserrek bi ildo planteatu zituen (desautomatizazio teoriatik abiatuta). Batetik, Pragako estrukturalismotik hainbat ideia atera zituen, Mukarowskirenak zirenak eta beste alde batetik, Gadamerren literatura soziolinguistikotik.

Mukarowski zein Gadamer aitzindariak dira eta ekarpen handia egin dutela aipatu beharra dago. Mukarowskik literatura eta historia uztartzea beharrezkoa zela zioen. Horregatik, arau estetiko eta sozialek esanahi zehatz bat edukiko dute testuaren esanahiaren egituran.

Formalistek zein estrukturalistek faktore historikoak baztertu zituzten, baina Mukarowskik aldiz kontuan hartzen ditu eta horren bereizketa bat egiten du:

  • Artefaktua- idazlana artefaktu moduan aipatzea.

  • Obj.Estetikoa-artefaktua obj.Estetikora eraldatu daiteke, interpretazioaren arabera.Hau da aldaketa sozial eta kulturalen arabera izango dira harrera estilistikoen aldaketak.

Entradas relacionadas: