Historia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,94 KB

 
LEHEN BORBOIAK ETA ILUSTRAZIOA: Zentralizazio politikoa (Nueva Planta motako Dekretuak...)a)Zentralizazio politikoaren hasieraFelipe V.aren erregealditik, Borboi espainiarrek beste gobernu eredu bat eraikitzeari ekin zioten: askoz ere zentralizatuagoa, Frantziakoaren modukoa. Hala, neurri erreformisten bidez, errege boterea izugarri indartu zuten.Nueva Planta motako Dekretuak eta lehen erakunde erreformakNueva Planta motako Dekretuak Aragoin eta Valentzian aplikatu zituzten 1707.urtean, Mallorcan 1715.urtean eta Katalunian 1716. Eredu juridiko, politiko eta administrativo gaztelarra ezarri zuten; erresumetako berezitasunak eta Habsburgotarrek aurreko mendeetan izandako itunaren aldeko jarrerak bertan behera utzi zituzten. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak baino ez zuten lortu beren Foru erakundeei eustea. Euskal lurraldeek osorik mantendu zituzten beren autogobernurako arauak, eta baita lurralde horietako Foruen ezaugarri nagusi ziren pribilegioak eta askatasunak ere. Salbuetsitako probintziak deitu zieten Arabari, Gipuzkoari eta Bizkaiari.Kontseiluen sistema deuseztatu zuten. Estatu edo Despatxu idazkaritzak sortu zituzten. 1713an, lege salikoa ezarri zuten, emakumeak tronuaren ondorengotzatik bazterturik uzten zituena.Lehen matxinada Felipe V.ak egindako erreformen artean, 1717koa dugu: barneko muga zergak kostako portuetara eraman zituen, Penintsulako merkatua hobeto txerta zedin. Horrek kalte nabarmena egin zion Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako lurrek ordura arte izandako zerga salbuespen handiari. Neurri horren aurka altxatu ziren eta beren haserrea erakutsi zieten errege ordezkariei eta tokiko boterea kontrolatzen zuten lur-jabeei. Azkenean, Felipe V.ak, berriz ere, Araba barnealdera eraman behar izan zituen muga zergak.Caracasko Errege Konpainia GipuzkoarraFelipe V.ak merkataritza konpainia pribilegiatuen sorrera sustatu zuen; Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrarena. Donostiako lurretako merkatari eta jabe boteretsuek. Konpainia horrek Venezuelarekin produktu trukeak egiten zituen esklusibotasunez, batez ere, kakaoarena.b) Fernando VI.aren erreforma egitasmoakFelipe V.ak hasitako erreformek seme Fernando VI.aren erregealdian izan zuten jarraipena, bere ministro Ensenadako markesari esker. Herrialdea modernizatzeko, Karlos III.aren erreformismo ilustratua iragarri zuten.c) Lehen Borboien kanpo politikaFrantziarekin zuen Familia Hitzarmenen bidezko adiskidetasuna, Utrechteko Ituna.

  FERNANDO VII.AREN HIRURTEKO LIBERALA ESPAINIAN ETA EUSKAL HERRIAN--Hirurteko liberalaEspainian, iraultza liberala nagusitu zen berriro ere, 1820 eta 1823 urteen artean. Riegoren eta Quirogaren matxinada militarra iberiar penintsulako beste hainbat tokitara zabaldu zen eta 1820ko martxoan, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa zin egin behar izan zuen, eta Cadizko Gorteen legedia berrezartzea onartu.a) Konstituzionalismo liberalaGorteak bildu zirenean, zenbait joera nabarmendu ziren liberalen artean:-Asaldatuenek iraultza erradikala nahi zuten, herritarren parte-hartzea sustatu sufragio unibertsalaren bidez eta erregeari zeregin betearazlea soilik eman nahi zioten.-Moderatuenak, erregeak erreformetan eskuhartze handiagoa izatearen aldeko ziren, haren zeregin betearazlea zabaldu eta sufragio mugatua nahi zuten.Moderatuek zuten gobernuan indar gehien, baina asaldatuek aginte paralelo bat antolatu zuten armadan.Gobernu moderatuak Cadizko legeak aplikatzen hasi ziren, bertan behera utzi zituzten jaunen erregimena, maiorazkoak, Inkisizioa eta Jesusen Lagundia. Hamarrenak ere murriztu egin ziren eta elizaren ondasunak salgai jarri zituzten. Bestalde, inprimatzeko askatasuna aitortu zuten, Foruak indargabetu ziren eta hezkuntza legea erregulatu egin zen.b) Kontrairaultza indartzeaPolitika liberalek, erabateko oposizioa sortu zuten klero, noble lur-jabe eta herritar batzuengan, ez baitzuten ikusten liberalek egoera ekonomiko larriari denbora laburrean irtenbiderik emango ziotenik. Fernando VII.ak laguntza eskatu zion Aliantza Santuari.1820 eta 1823.urteen artean, Espainian, iraultza liberala -Hirurteko liberala- nagusitu zen berriro ere Riegoren eta Quirogaren matxinada militarraren ondorioz. 1820ko martxoan, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa zin egin behar izan zuen, eta Cadizeko Gorteen legedia onartu. Euskal Herrian, liberalismoa indarrean jarri zen, berriro ere bertan behera geldtiu zen Foru erregimena, eta konstituzio erregimena ezarri zen berriro.a)Foruen abolizioa Hirurteko liberaleanHego Euskal Herrian, erregimen liberalak Probintziako Aldundiak eratu zituen, Foru aldundien ordez, agintari berak izan ziren. Hauteskunde iruzurrak egon ziren. Muga zergak kostaldera eraman ziren. Kanpotik zetozen produktuak garestitu ziren. Probintzien Gobernu Ekonomikorako Legea ezarri zen Euskal Herrian, Aldundien zereginak eta agintari politikoenak bereizi ziren.b)Erreakzio kontraliberalaHego Euskal Herrian, erregimen liberalaren kontrako oposizioa antolatu zen, Foru tradizioaren zuzeneko etsaitzat baitzuten erregimen hura; Foruen bidez autogobernua gauzatzeko, Monarkia absolutistaren beharra zegoela zabaldu zen. Liberalismoaren kontrakoen propagandak Foruak indargabetzeak ekarritako kalteak salatu zituen: kontsumoko produktuak asko garestitu izana, muga zergak kostaldera eramatearen ondorioz.

Entradas relacionadas: