historia 11 eta 12

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,66 KB

 

11.Gaia Autarkia: depresio ekonomikoa eta miseria



Euskal industria matxinatuen esku geratu zen, Agirrek ez baitzuen bete  (industria siderurgikoa) suntsitzeko espainiar gobernuak bidalitako agindua. Gerra osteko urteak oso gogorrak izan ziren ekonomikoki, eta merkatu beltza nagusitu zen. 1950. Hamarkadan, egonkortze planarekin batera, liberalizazioa eta industriaren hazkundea iritsi ziren.

Oposizioa: erbesteko Eusko Jaurlaritza



Zaila izan zen Frankoren aurka egingo zuen erakunde politiko edo sindikal bat eratzea. Frankistek Bilbo hartu zutenean E. Jaurlaritza Kataluinara joan zen eta ondoren, Frantziara. Egoera ekonomikoa txarra izateaz gain, II. Mundu Gerra hasita zegoenez zaila izan zen talde politikoak antolatzea. 1941ean Agirrek EEBBetara ihes egitea lortu zuen, eta hainbat gobernu ordezkari joan ziren Amerikara. Euskal arazoa mundura zabaltzeko hainbat ekimen egin zituzten: Euzko Deya egunkaria Paris eta Londresen, Gernika filma, Euzkadi futbol taldea… II. Mundu Gerran Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzak ireki zituen Londres eta New Yorken eta AEBrekin ondo konpondu zen nazismoaren aurkako borrokan, horregatik, itxaropena sortu zen gerra amaitzean aliatuek Francoren erregimena suntsituko zutenaren inguruan. Tarte honetan, Baionako Ituna sinatu zen, honez gain, Frantzian Gernika batailoia osatu zuten, eta nazien aurkako borroketan parte hartu zuten, besteak beste Pariseko liberazioan, 1944ko abuztuan. 1947an erregimen Frankistaren aurkako lehen greba orokorra antolatu zen. Errepresio gogorra izan zen eta 4.000 lagun atxilotu zituzten. Frankismoaren aurka egindako manifestaziorik gogorrena izan zen, baina  ez zuen ondorio handirik izan.Gerra Hotza hasi zenean potentzia kapitalistek Frankoren gobernua onartu zuten, bere jarrera antikomunista zelako eta euskaldunak frustrazioz bete ziren. Frankismoaren nazioarteko onarpenak  barne oposizioarekin amaitu zuen.


GARAPEN EKONOMIKOA: DESARROLLISMOA (1960-1975): Ekonomia aldaketak: industrializazio aro berria. Bizkaian eta Gipuzkoan, industrializazioa gertatu izanaren arrazoiak eskulan asko eta merkea, finantzazio egokia, teknologiaren inportazioa eta euskal esportazioen hazkundea. Industria asko hedatu zen: siderurgia, metalurgia, ontzigintza.... Hala ere,  lehiakortasun txikia, energiaren kontsumo izugarria, kutsadura handia… zeuden Araba eta Nafarroak industrializazioa bertako erakunde publikoen bultzadagatik gauzatu zen, eta herrialde arazoa hiriburuen makrozefalia izan zen. Arrasaten Mugimendu Kooperatibista gertatu zen: lehena ULGOR izan zen, 1956an berogailu eta sukaldeak egiteko, gero Danobat… Horrela enpresak elkartu ziren eta Mondragon Kooperatiba Taldea sortu zen. Gaur egun Euskal Herri osoan hedatu da mugimendu kooperatibista eta kontinente guztietan ditu enpresak. GIZARTE ALDAKETA ETA OPOSIZIO BERRIA: Hiru talde sortu ziren: Langile mugimendua: Langile-mugimendu berria industriagune nagusietan hazi eta sendotu zen, (Comisiones Obreras,) sindikatuaren inguruan. Sindikatu hori ideologia komunistakoa zen, baina irekita zegoen sektore eta ideologia guztietara. Gatazka ugari gertatu ziren eta Gatazka hauek argi utzi zuten langile mugimendua gai zela enpresari eta erregimenari aurre egiteko bere antolakuntzarekin eta gainera, geroz eta  talde gehiagok erakusten zieten langileei euren babesa. Euskal langileak izan ziren erregimen frankistaren aurkako borroka handiena egin zutenak. Euskal langilegoaren mugimenduak aurrera jarraitu zuen, Franco hil ostean ere. Adibiderik argiena dugu 1976an Gasteizeko langileek burutu zituzten protesta eta mobilizazio jardunaldiak, martxoaren 3ko sarraskiarekin bukatu zena, poliziak eliza barruan babestu ziren manifestariak kezko potoekin atera eta tirokatu zituenean, bost hildako eta 150 zauritu baino gehiago eraginez.


Euskal kleroaren belaunaldi berria: euskal elizak ere, 1960. Hamarkadatik aurrera jarrera militante eta nazionalista hartu zuen. Elizak eragin handia izan zuen bi erakunderen sorreran: Juventudes Obreras Catolicas eta Hermandad de obreros de Accion Catolica (HOAC). Vatikanoaren II. Kontzilioaren inguruan eliza katolikora berritasunak heldu ziren eta orduan areagotu ziren apaiz euskaldunen artean nazionalkatolizismoaren eta kontserbadurismoaren aurkako jarrerak. 339 euskal apaizek euskal lurren zapalkuntza salatzeko idazkiak egin zituzten. Mugimendu berriak: ETAren sorrera: EAJren eraginkortasun ezaren aurrean 1950.Eko hamarkadan euskal gazte nazionalista batzuek EKIN sortu zuten, talde honetatik ETA sortu zen (1959). Hauek azken finean Euskal Herriaren askatasuna nahi zuten eta garai hartan munduan zeuden beste askapen mugimendu batzuekin identifikatzen ziren: Kuba, Aljeria, Vietnam…  ETA-ren kritika nagusia egoeraren aurrean Eusko Jaurlaritzak eta EAJk ezer ez egitea zen . ETA ez zen soilik Frankoren aurkako erakunde bat, estatu espainiarrak inposatu nahi zuen lurraldetasunaren ereduaren aurkakoa ere bai. 1967an indarkeria erabiltzea erabaki zuten. Hasieran, Espainiako banderak erre zituzten eta ETAko buruzagi asko kondenatu zituzten euren jarreragatik.  Ondoren, erradikalago bihurtu ziren eta ekintza armatuak hasi ziren, sinbolo eta erakunde frankisten aurkako lehergailuekin. Lehenengo atentatua 1968an izan zen. Ekintza berriek errepresioaren hazkundea ekarri zuten eta horrela gatazka orokortu egin zen.


DIKTADURAREN KRISIA EUSKAL HERRIAN:1969-1975 bitartean frankismoaren aurkako oposizioa nabarmen hazi zen.  1970ean Burgosko prozesuan 16 ETA kide epaitu zituzten eta seiri heriotza zigorra ezarri. Hauxe izan zen diktaduran zehar mobilizazio gehien sortu zituen gertaera. Epaiketari esker ETAk izugarrizko ospea lortu zuen, 1968ko belaunaldiko gazte asko erakarriz. Ondoren Carrero Blancoren atentatua gertatu zen baina hazten ari den edozein erakunde bezala barne arazo handiak sortu ziren antolatzeko orduan, eta ETA militarra eta ETA politiko militarra  bereizi ziren.. KULTURA BERPIZKUNDEA: 1960. Hamarkadan euskara eta Euskaltzaindiaren suspertze prozesua hasi zen, euskara batuaren lehen oinarriak ezarriz. Lehenbiziko ikastolak ere orduan sortu zituzten eta 1970erako  jada 12.000 ikasle zituzten. Gainera, artearen eta kulturaren esparru guztietan izan ziren artista euskaldun garrantzitsuak. Gazteleraz i Gabriel Celaya eta Blas Otero nabarmendu ziren, eta euskal literaraturari dagokionez Gabriel Aresti izan zen berrikuntza prozesuaren protagonista nagusia. Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida eskultoreek nazioarteko ospea lortu zuten, eta kantagintzan zenbait autore azaldu ziren: Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Ez Dok Amairu taldea. Talde honek euskal kantugintzaren esparrua suspertu zuen, Europa mailan berritzen ari zen panorama kulturalarekin sintonian.


12. GaiA.- TRANTSIZIO POLITIKOA


Diktaduratik erregimen demokratikora igarotzeko prozesu politikoa da, era baketsuan eta frankismoarekiko erabateko hausturarik gabe.

1.-“Kontinuismoaren” ezina

Aurrez erabakita zegoen moduan, Franco hil zenean Juan Carlos Borboikoa errege bihurtu zen Gorte frankisten aurrean, erregealdia diktaduraren legeriapean hasi zen etorkizunarekiko zalantzak sorraraziz. Gero, Arias Navarroren 2. Gobernua osatu zen. Garaiko politikarien artean hiru joera zeuden *Oposizio politikoa: erregimen frankista desegitea eskatzen zutenak, behin behineko gobernu bat osatuz sistema demokratikoa ezartzeko. *Erreformaren aldekoak:(Suarez) erregimen diktatoriala demokratizatzeko trantsizioaren aldekoak ziren. *Bunkerra:(Arias Navarro) frankismo gordinaren ondorengoak, edozein erreformen aurka zeudenak.

2.-Goitik hasitako erreformatik oposizioarekin negoziatzera:

Suárezek, Gobernuaren Lehendakaritzara iritsi bezain pronto, indar frankistekin erregimenaren aldaketa adostu zuen eta Erreforma Politikorako Legea gorte frankistek onartu zuten eta erreferendum bidez herriak berretsi zuen. Aldeko botoa gehiengoa izan arren, oposizioak eta euskal abertzaleek abstentzioa eskatu zuten eta bunkerrekoek ezezko botoa.

3.-1977ko hauteskundeak:

Gorte konstituziogiletarako hauteskunde deialdia egin zen eta ospatu baino lehen, PCE legeztatua izan zen (Atochako atentatuaren ondorioz) eta parte hartzeko aukera izan zuen. Suarezek bere proiektua aurrera eramatea lortu zuen alderdi eta talde garrantzitsuenekin negoziatuz horrela bunkerrekoek eta hausturaren aldeko ezkerrekoek ez zuten euren proiektuak gauzatzeko aukerarik izan. Gainera PSOE eta PCEek erakutsitako moderazioa oso lagungarria izan zen. Suarez hauteskundeetara bere programarekin aurkeztu zen UCD koalizioarekin.
4.-Konstituzioa onartu arte bizi izan zen egoera:*
Estatuko lurraldeen etorkizuneko antolakuntza. Zentralismo frankistaren ondoren, autodeterminazio eta estatu federalaren eskaerak hasi ziren Kataluniako eta Euskal Herriko abertzale, sozialista eta komunisten aldetik.


*Krisi ekonomikoa eta Moncloako Itunak. Petrolioaren prezio igoerarekin batera nazioarteko krisi ekonomikoa hasi zen eta Espainia trantsizio politikoan harrapatu zuen eta 10 urteetan zeha luzatu zen. Europarekin alderatuz, espainiar egitura ekonomikoa atzeratua zen eta teknologikoki nahiz finantzieroki kanpo interesen menpekoa zen. Krisi urte hauetan langabezia eta inflazioak goraka egin zuten etengabe, esportazioetatik eta turismotik zetozen dibisak murriztu ziren eta kanpo inbertsioak asko jaitsi ziren. 1977an egoerari aurre egiteko, gobernuak, patronalak, sindikatuek eta alderdi politikoek Monkloako Ituna sinatu zuten. Gizarte eta lan esparruko akordio zabala zen, trantsizio politikoa arriskuan ez jartzeko. Gobernuak, inflazioa kontrolatzeko, neurriak hartuko zituen: gastuak murriztu, aurrekontuak kontrolatu, lan merkatua malgutu eta soldatak izoztu. Ondorioak berehala ikusi ziren eta inflazioak behera egin zuen, baina gizarte mailako kostua handia izan zen → langabezia gora eta ekonomiaren hazkundea moteldu zen.  

5.- 1978ko Konstituzioa

1977ko hauteskundeetatik sortutako Parlamentuak batzorde bat osatu zuen proiektua prestatzeko, EAJ kanpoan gelditu zelarik. Berehala hasi ziren konstituzioa idazten eta 1978ko abenduaren 6ko erreferendumaren ondoren onartu egin zen. Testua bi zatitan bereizten da: dogmatikoa: oinarrizko printzipioak definitzen duena eta organikoa zeinetan hiru gai antolatzen dira: eskubideak, instituzioak eta lurralde antolamendua. -Eskubideei dagokionez demokrazia politikoa, sufragio unibertsala, eta norbanakoen eskubide eta askatasun onarpen zabala adierazten da. -Lau ziren oinarrizko instituzioak: -Monarkia, estatuaren buruzagia; -Parlamentua → legeak egin eta gobernuaren lana kontrolatu. -Gobernua → Parlamentuak aukeratutako politika zuzendu eta gauzatu; eta -Auzitegi Konstituzionala, Konstituzioa betearazteaz arduratzen zena. -Estatuaren lurralde antolaketan “nazio” kontzeptua Espainiarentzat gordetzen da, baina Estatu espainolaren barnean “nazionalitate eta erregioen” izaera onartzen da autonomia-estatu kontzeptuaren barnean, horrela lurralde guztiek autogobernura heltzeko aukera izango zuten: bakoitzaren legebiltzarra hautatu, zeuzkaten konpetentziak garatzeko legeak egin, aurrekontuak onartu edo lehendakaria izendatu.


6.- UCD-ren desegitea


Kontituziak zion moduan, 1979ko martxoan hauteskunde orokorrak egin ziren eta berriro UCD garaile irten zen, baina gehiengo absoluturik gabe. Alderdiaren bigarren gobernu hau ahulduz joan zen krisi ekonomikoak eragindako gizarte gatazkak eta indarkeri politikoaren ondorioz. Bestalde, alderdi barnean tirabirak hasi ziren eta azkenean Suárez dimisioa aurkeztu zuen 1981an. Armadako sektore batzuk, egoeraz baliatu ziren, Suarezen ondorengoa izango zen Calvo Soteloren inbestidurako saioan estatu-kolpe bat burutzeko (demokraziaren ahulezia eta bunkerrekoen iraupena argi geratu zen). Tejero teniente koronelak Diputatuen Kongresua okupatu zuen. Saiakera porrot izan arren, hurrengo hilabeteetako Calvo Soteloren politika baldintzatu zuen (LOAPA, OTAN). Eta gainera bere gobernuari ezinezkoa egin zitzaion aurretik zetozen arazoei aurre egitea eta dimititu egin zuen. Horrela, Gorteak desegin ziren eta 1982ko urrirako hauteskundeen deialdia egin zen.

B.- PSOE GOBERNUAN

Aldaketan oinarritutako kanpainari esker PSOEk garaipena lortu zuen botoen %48a eskuratuz. Felipe Gonzalezek zuzenduriko lehen gobernu sozialista osatu zen, bere helburu nagusiak krisi ekonomikoari aurre egitea, ezegonkortasun soziala baretzea eta nazioarteko isolamenduari amaiera ematea zirelarik. 1.-Kanpo Politika. NATO erakundean jarraitzea: Calvo Soteloren gobernuak NATO erakunde militarrean sartzea erabaki zuen 1981ean. PSOEk hasieran NATOtik irten beharra defendatzen zuen eta herritar gehienak ere ideia horren aldekoak ziren. Baina PSOE agintera iritsi zenean iritzia aldatu zuen eta erreferenduma erakundean jarraitzearen aldekoa izan zen.


Europako Ekonomia Erkidegora biltzea



Negoziazio ugariren ondoren, 1986an Espainia EEEn sartzeko Atxikimendu Ituna sinatu zuen. 1991an Maastrichteko Ituna sinatu zen, EEE erakunde ekonomikoa izatetik Europar Batasuna izeneko erakunde ekonomiko-politikoa izatera pasatuz. 2.- Barne Politika Ekonomia eta lan-gizarte mailako politika: krisiaren eraginez 1976 eta 1985 urteen bitartean 800.000 lanpostu inguru galdu ziren industria sektorean. Horregatik garai honetako gobernuko politika ekonomikoaren ardatzak industria sarearen eraberritzea, komunikabide sarea modernizatzea, enpleguen sustapena... Izan ziren. Gobernu sozialistak egindako birmoldaketa honek eragin zuzena izan zuen siderurgian, ontzigintzan, ehungintzan automozioan... Birmoldaketako helburu gehienak 86rako lortu ziren, orokorrean hazkundea eman zen, enpresen produkzio ekipamendua eta finantza egoera sendotu ziren, baina era berean, lantegietako enpleguak murriztu ziren.

C.- TRANTSIZIOA EUSKAL HERRIAN

Trantsizioak ezaugarri bereziak izan zituen Euskal Herrian, gizarte mugimenduek izandako indarraren ondorioz alderdi politiko aktiboak azaldu ziren. Gainera, Franko hil ondorengo gatazken kopurua ugaria izan zen eta lurraldean ezarritako politika errepresiboak ikaragarri baldintzatu zuen trantsizioa. 1976an euskal alkateen mugimendua hasi zen gorpuzten, foruetan oinarritutako autonomia lortzeko. Honekin batera, alderdi politikoen legeztatzea, euskararen suspertzea eta euskal lurraldetasuna ere aldarrikatu zituzten. Suarezek erreformetarako erreferendumean ez zuen aldeko harrera izan, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Gizarte mugimenduek gaitasun handia zutela erakutsi zuten, garrantzitsua izan zen amnistiaren aldeko borroka, preso politiko askoren etxera itzulera lortuz. Hala ere, ez ziren errepresiotik libratu, poliziak egindako erasoak gogorrak izan baitziren. (Gasteiz, 1976ko martxoan). Lemoizko zentral nuklearraren inguruan garatutako ekologisten mugimendua ere bazegoen.


1.-Gernikako Estatutoa (1979)
. Euskadiko Autonomia Erkidegorako estatutua 1979ko urriaren 25ean erreferendumean onartu zen, baina abstentzioa handia izan zen. Agerikoa zen arazo politiko larri bat konpondu gabe gelditzen zela. Estatutua sistema parlamentarioan oinarritzen da, lehendakariak sufragio unibertsalez hautatutako Legebiltzarreko diputatuen babesa eskuratu behar du. Denera 75 diputatu daude, 25 lurralde bakoitzeko. Foralitate historikoan oinarritzen zen eta Kontzertu Ekonomikoak eguneratzen dira, hauen arabera lurralde bakoitzean Aldundia da zergak ezarri eta biltzen dituena, gehiena Aldundiak kudeatzen du eta zati bat Eusko Jaurlaritzako Hazienda Sailera bidaltzen da. Zati honetatikk Gobernu Zentralari “kupoa” eman behar dio. Horretaz gain, Hezkuntza konpetentziak edo polizia propioa izateko aukera ere biltzen ditu Estatutuak. Erkidegoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoek osatzen dute, guztiek gobernu erakunde komunetan parte hartzeaz gain – Legebiltzarra, Jaurlaritza, ...- bakoitzak bere organo propioak ditu, Batzar Nagusiak eta Aldundiak, konpetentzia handiak dituztenak, gehien bat hazienda arloan. Estatutua onartu ondoren (1980) egin ziren lehen autonomia hauteskundeetan EAJk garaipen handia lortu zuen, HB gero eta PSOE hirugarrena. Carlos Garaikoetxea demokraziako lehen lehendakaria hautatu zuten. Urte horietako krisi ekonomikoak ondorio latzak jasan zituen Euskal Herriko gizarteak. Kalterik handiena burdin industriak jasan zuen langabeziaren gorakada ekarriz, protesta ugarirekin batera. 1975tik 1983rarteko aldaketa garrantzitsuenetariko bat demografia mailaren hazkundearen beherakada izan zen. Honek ere jaiotza tasak negatiboak izatea ekarri zuen.
2.-Lurralde Historikoen Legea (1983)
. Lurralde batzuen (Katalunia eta Euskal Herria) autonomi prozesua oso azkarregi zihoala ikustean, 1981ean gobernuburu zen Calvo Sotelok LOAPA legea atera zuen, autonomia estatutuen garapena geldiarazten zuena. Baina antikonstituzionala zela eta, ez zen aurrera atera. Bai ordea Lurralde Historikoen Legea, Eusko Jaurlaritza, bere barruko lurralde eta Espainiako gobernuaren arteko erlazioak finkatzen zituena eta eztabaida latzak sortu zituen bi iritzi desberdinen bereizketa ekarriz: Carlos Garaikoetxearena, botere nagusia Eusko Jaurlaritzan ezartzea eskatzen zuena; eta Xabier Arzallusena, Aldundien boterea Eusko Jaurlaritzarena baino handiagoa izatea nahi zuena. Arzallusen iritzia nagusitu zen eta 1982an Garaikoetxeak dimititu egin zuen EA ezkerraldekoagoa den alderdia sortuz. Hurrengo urteetan Espainia eta Euskal Herria Europan integrazio totala lortu zuten, 1999an beste lurralde askorekin batera beraien moneta euroa izatera aldatuz. Garapen ekonomiko handia gertatu zen urte horietan 2007rarte, noiz krisi handi eta latz bat hasi zen. 2012an ETA talde terroristak egin zuen Bake Ituna, betirako biolentziarekin amaitzeko asmoz.

Entradas relacionadas: