Hirugarren gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,6 KB

 

3.4 Bigarren Gerra karlista(19-20): Isabelen erregealdia amaitzearekin batera, karlismoa indarberritu egin zen. Ez baitzegoen beste erregegairik eta gainera monarkiko asko karlismora pasatu baitziren. Bi joera kontrajarri bereizten hasi ziren: hauteskundeetan eta parlamentuan parte hartzea eta antiparlamentarioak. Azken horiek izan ziren karlismoa nagusitu zirenak.Hirugarren Gerra Karlista 1872.Urtean hasi zen Karlos VII.Ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean.Sueten labur bat sinatu zen Zornotzan. Serrano jeneralak amnistia emateko konpromisoa hartu zuen EH karlistek armak uzten bazituzten. Handik gutxira, karlistek gerrari ekin zioten. Hainat gauz saboteatu zituzten.
Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Gorteek Errepublika aldarrikatu zuten eta horrek Karlos VII.Aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zien. Errepublikarrek galdu egin zuten Jurramendiko guduan. Karlistek ezin izan zituzten hiriburuak hartu eta horiek iraultzaileen mende jarraitu zuten: 1874an 125 egunez Bilbori eraso ondoren, karlistek atzera egin behar izan zuten.Kontserbadore askok utzi egin zioten Karlos VII.Aren alde egiteari. Lizarra erori ondoren, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta Karlos VII.Ak Frantziara ihes egin behar izan zuen. Canovase gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen. 1867ko Uztailaren 21ko Legearen bidez eta EH historian etapa berri bati eman zitzaion hasiera.
3.5 Karlistaden Ondorioak; Karlismoa foruak babesten zuen bizimodu tradizional batekin identifikatu zen. Nekazari, artisau eta jabe txikiek, karlista izanik liberalismoak ezartzen zuen ordena kapitalistatik eta horrek ekarri zuen desamortizazio diru ekonomia eta librekanbismotik babesturik egongo zirela. Gatazkek tinkotu egin zituzten jarrera antiliberal eta oso tradizionalistak euskal eliza. Elizak liberalen kontrako gurutzada predikatzeari ekin zion. Politikoki foruen egokitzapen eta azkenik abolizioa etorri zen gerra karlistaren ondorio gisa. Demografikoki sekulako triskantza izan zelako baliabide ekonomiko ikaragarriak xahutu zirelako eta ekonomiaren garapena asko moteldu zelako.


4.Foruak eta Gerra Karlistak; Foruei dagokienez, Lehen Gerra Karlistaren amaiera 1839ko Bergarako Hitzarmenarekin amaitu zen. Bertan Esparterok gobernu liberalari foruak errespetatzea eskatzeko konpromisoa hartu zuen, bian horiek aldatzeko aukerarekin . Hala, gorteek 1839ko Urriaren 25eko Legea eman zuten, zeinak euskal foruak berresten zituen, baina monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe, eta Gobernuak foruetan haien interesa aldarrikatzen duen nahitaezko aldaketa proposatuko diela Gorteei, Konstituzioaren interesa orokorrarekin bat egiteko.1839ko legea ez zuten berdin interpretatu paktistek eta ez paktistek, eta foruzale paktistek legeak foruak berresten zituela iritzi ziotenez gero, gobernu zentralarekin negoziatzen jarraitu zuten. Nafarroan paktistak nagusitu ziren eta beste hiru probintzien luzamenduez aspertuta, gobernu zentralarekin negoziatzera joan zien beraiek bakarrik. Negoziazio horretatik 1841eka Abuztuaren 16ko Hitzartutako Legea sortu zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru lurraldeek beren jarrerak bateratzea eta harremanak estutzea erabaki zuten. Egiten zituzten ordezkaritza bilerak Madrilgo negoziazioei aurre egiteko. Gobernu zentralak bere kontura hartu zituen erabakiak.Euskal lurretan izandako matxinada moderatu txiki batez baliaturik, Esparterok l841eko Urriaren 29ko Dekretua atera zuen Gasteizen gorteetan eztabaidatu gabe eta euskal probintziei kontsultak egin gabe. Foru baimena indargabetu zuen, aduanak barnealdetik kostaldera eta Pirinioetara eraman zituen, lehen auzialdiko epaitegiak ezarri zituen eta garrantzi gutxiagoko beste aldaketa batzuk eragin zituen,protesta handiak egin ziren.Moderatuak gobernatu zutenean galduta zeuden foruetako hainbat eskumen indarrean jarri zituzten berriz ere. Progresistek agindu zutenean, aldundiak aldundi edo diputazio probintzial izatera pasa ziren eta batzar nagusiak kendu egin zituzten Espartero erori ostean, moderatuak igo ziren agintera eta nahiko erraz iritsi ziren euskal ordezkariekin akordio batera. 1844ko Uztailaren 4ko Dekretuaren bidez batzar nagusiak eta foru aldundiak itzuli ziren eta botere handiagoa eman zitzaien. Hiru lurralde hauetan foru sistemak egoera bitxia bizi izan zuela esan daiteke, gobernu zentralaren foruak aldatzeko mehatxua egon arren, autonomia zabal bat bizi izan baitzuten Bigarren Gerra Karlistan karlistek gerra galdu izanak egoera hori aldatu egin zuen, jada Errestaurazioaren garaian eman zen 1876ko Uztailaren 21eko Legeak foruak formalki abolitu baitzituen. Badirudi asmo nagusia ez zela hiru probintzien autonomia administratiboa kentzea, baizik eta autonomia hori beste printzipio batzuetan oinarritzea. Ez ziren inongo adostasunetara iritsi, ez paktistak gehiengoa zirelako eta ez zeudelako inolako aldaketarik egitearen alde. Ondorioz, batzar nagusiak kendu zituen eta hori euskaldun gehienek bere-beretzat zeukaten foru erregimenaren desagerpenaren seinaletzat jo zen. Hori marko ekonomiko eta administratibo berri bati lortu zen; Kontzertu Ekonomikoa. Aldundiak arduratuko, ziren zerga bilketaz eta estatu zentraleko ogasunari kupo bat eman beharko zioten. Foruen abolizioa gertatu bazen ere Kontzertu Ekonomikoak Espainiako gainerako probintziek ez zeukaten administrazio autonomia eta foruen ahalmen batzuk mantentzeko aukera eman zuen.

Entradas relacionadas: