Hirugarren gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,44 KB

 

2. LEHEN KARLISTALDIA (1833-1839)

Fernando VII.A hil zenean hildako erregearen anaia Karlos V.aren aldekoek altxamendu armatua hasi zuten, gerra zibil luze baten hasiera izan zen, Karlos V.Aren aldekoen eta Fernando VII.Aren alaba Isabel II.Aren tronua legezkoa zela aldarrikatzen zutenen artean.


 2 .1. Karlistak eta Isabeldarrak

Karlistak: Eliza zen, egituratzen zuen erakunde nagusia. Liberalismoaren aurka eta zentralizazio politikoaren oso kontra. Antzinako foruei eustearen alde egiten zuten, eta Euskadin, Nafarroan eta Katalunian izan zuten indarra karlistek, Aragoi eta Valentzian ere.

Karlismoaren alde zeuden kleroko kide ugari eta behe-nobleziako lur-jabe txiki gehienak. Indarra nekazariak gehiengoa ziren, landa eremuetan. Nekazaritzako asko pobretutako lur- jabe txikiak, porrot egindako artisauak eta maizterrak izaten ziren.

Isabeldarrak: Goi-nobleziako zati baten eta funtzionarioen babesa izan zuten, eta Elizako sektore batena ere.  Burgesek eta herritar xeheek haren kausaren aldeko konpromisoa har zezaten, erreginaordeak liberalen eskakizunak onartu zituen.   

2.2.Gerraren ezaugarriak

Ez zen ondorengotza gatazka hutsa izan, Maria Kristinak liberalen laguntza eskatzerakoan liberalismoaren eta absolutismoaren arteko gerra bilakatu zen . Nazioarteko laguntza: Potentzia absolutistak karlismoaren alde jarri ziren baina laguntza morala emanez. Liberalek potentzia liberalen laguntza materiala izan zuten.

2.3.Gerraren bilakaera

Lehen Gerra Karlista Euskal Herrian bilakatu zen. Gerrillen eta ustekabeko erasoen taktika erabili zuten karlistek Zumalakarregik ejertzitoa osatu arte, gerrilla hauek nekazarietako laguntza izan zuten.

1- 1833tik 1835era:  Altxamendu karlistek huts egin zuten, baina 1833ko azaroan Zumalakarregi armadako koronel eta liber ospetsuak eta 30.000 boluntarioz osatuko armada eratu zuen. Ejertzito liberalak erreakzio motela izan zuen eta Zumalakarregik lurraldea ondo ezagutzen zuen ejertzito bat osatzeko astia izan zuen.

Euskal probintziak eta Nafarroako lurralde gehienak karlisten esku geratu ziren, baina ezin zituzten hiriburuak hartu. Karlos V.Ak errege gisa sentitu zen Lizarran gortea ezarri eta gobernua osatu zuten. Gorte karlistaren helburu nagusia euskal hiriburuak hartzea zen eta Bilboko setioari ekin zioten. Setioak porrot egin zuen 1835ean Esparterok hesia hautsi zuen eta Zumalakarregi hil egin zen .

2- 1835etik 1837ra: Bilbo hartzean porrot egin zuten. 1837an Madrilera hurbildu zen Karlosek gidaturiko espedizioa, baina porrot egin zuten eta ez zuten hiria hartu. Karlismoak agerian utzi zuen ezin zuela boterea armaz eskuratu.

3- 1837tik 1839ra: Etsipena nagusitu karlisten artean, gerra irabaztea ezinezkoa zela ikusita. Jarrera desberdinak eta tirabirak nabarmendu ziren karlisten artean. Apostolikoak, Karlosen eskubide dinastikoak mantendu nahi zituzten eta gerra jarraitzearen aldekoak ziren. Transazionistak, akordioak sinatzekoaren aldekoak ziren.

4- Gerraren bukaera. Muñagorriren proiektua “Bakea eta foruak” bultzatu zuen. Gerrak bi bandoen artean desgastea sortu zuen. Maroto jeneralak, karlisten buruzagi militarra zena, negoziatzen hasi zen Espartero jeneral liberalekin. Marotoren proposamena hau izan zen:

-Ezkontza Don Carlosen eta Isabel II.Aren artean.

-Foruak mantentzea.

-Militar karlistei ejertzito liberalean sartzeko aukera ematea.

Gobernu liberalek ez zuen lehenengo puntua onartu, eta proposamenaren aurka errege karlista, nafarrak eta arabarrak agertu ziren.  Lizarran fusilatu zituen aurkakoak ziren militar gorenak, eta oposizioa baztertu ondoren Bergarako Hitzarmena sinatu zuten 1839an.

-Karlistek Isabel II.A erreginatzat onartu zuten.

-Foruak berresten ziren. Esparterok gobernuaren bitartez Gorteei foruak berrestea ala aldatzea gomendatzeko konpromisua bakarrik hartzen zuen.

-Hitzarmena onartu militar karlistek, ejertzito liberalean sartzeko aukera izango zuten.

Bergarako Hitzarmenak gerrari bukaera eman zion.

Entradas relacionadas: