Hirugarren gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB

Bigarren Karlistaldia

Gerra honetan , Euskal Herriaren parte-hartzea oso txikia izan zen. Katalunian arrakasta handiagoa izan zen. Gehienbat nekazarien altxamendua izan zen , zentralismoaren eta nahitaezko zerbitzu militarraren aurka. Egoera ekonomikoa nahiko ona izan zen eta Foruak neurri batean errespetatzen ziren. Euskal instituzioak kontrolatzen zituztenak liberal moderatuekin identifikatzen ziren.

Hirugarren Karlistaldia

Foruen aldeko sentimendua oso sakona izan zen. Jose Maria Iparragirre poeta eta musikariaren Gernikako Arbola kantua oso popularra izan zen. 1868ko Iraultzaren ondoren , Gorteetako hauteskundeak egin ziren eta hautagai karlistek aulki guztiak lortu zituzten.
Karlisten presentzia politikoa handia zen Euskal Herrian. Garai hartako gorteek , diputatu karlisten kontrako gorrotoa zeukaten eta apaizen kontrako neurri batzuk hartu zituzten. Gainera , errege italiar bat jarri zuten tronuan:
Amadeo Savoiakoa.  Karlistek pentsatu zuten aukeraona zela altxamendu bat prestatzeko eta Karlos VII. Espainiako errege egiteko. Euskaldunek ere liberalen erasoei aurre egiteko eta Foruak berreskuratzeko egokiena ikusi zuten. Karlisten leloa , “Jainkoa, Aberria , Foruak eta Erregea” zen. Kristau-balioetan oinarritutako erregetza tradizionala nahi zuten.

Karlistek 40.000 soldaduko armada eratu zuten eta ia Euskal Herri guztia konkistatu zuten baina hiriburuak liberalen esku geratu ziren. Estatu federal bat antolatu zuten : buletin ofiziala , moneta propioa , Justizia Epaitegia…

Don Karlosen Gortea Lizarran ezarri zen.

Sektore liberal moderatu batzuk , progresisten “gehiegikeriekin” aztoratuta zeudenak , Don Karlosen bandora pasatu ziren.

Kataluniako mendietan antolatu zen armada karlista oso gogorra izan zen. Aurreko gerran bezala , euskal karlisten helburua Bilbo konkistatzea izan zen , baina ez zuten lortu. Concha jeneral liberalak Bilboko setioa kentzea lortu zuen eta 1875ean liberalak , 120.000 soldaduko armada batekin , karlistei gailentzen hasi zitzaizkien. Katalunian eta Maestrazgoan erabateko garaipenak lortu zituzten. 1876ko otsailean , gerraren azken gertaerak jazo ziren. Liberalek Lizarra hartu zuten eta Nafarroa eta Gipuzkoa guztia. Don Karlosek atzerriko bidea hartu zuen.

1876ko uztailean , Espainiako Gorteek Euskal Foruen azken aztarnak ezabatu zituzten , soldadutza eta zergak pagatzeko obligazioa ezarriz Gipuzkoan , Bizkaian eta Araban.



Entradas relacionadas: