Hirugarren gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,46 KB

 

Lehenengo Karlistaldia


Fernando VII.A hil zenean , haren alargunak , Maria Kristinak hartu zuen erreginordetza eta liberal moderatuek hartu zuten boterea. Liberalen esku geratu zen , administrazioa , Gortea , armada… Absolutismoaren aldekoek , Karlos , Espainiako errege aldarrikatu zuten Talavera de la Reinan. Espainiako leku askotan Karlosen aldeko jazarraldiak geratu ziren. Europako potentziak banatu egin ziren: Erresuma tradizionalistek , Prusiak , Austriak , eta Errusiak , Karlos onartu zuten. Erresuma liberalek , Ingalaterrak , Frantziak eta Portugalek , Isabel.

Euskal Herrian arazo dinastikoa (Borboitarren etxean) zen , Foruen iraupena arriskuan zegoen eta. Gipuzkoak , Lege Zaharren eta Karlosen aldeko partidak antolatzen hasi ziren. Azkenean , Diputazioa Karlosen alde jarri zen . Nafarroak , Diputazioak , Karlos V.A onartu zuten errege moduan.

1833ko abenduan , soldadu karlistek eta euskal diputazioek Tomas Zumalakarregi Euskal Herriko armada karlistaren buruzagi aukeratu zuten. Alderdi Karlistak Euskal Herriko nekazariak ,artisauak , eliztarrak eta orokorrean sektore hiritarrak bildu ziren. Gehienak liberalak ziren , baina gutxiengo bat karlista zen.

Armada Karlistako boluntario gehienak euskaldunak ziren. Ofizialak , militar profesionalak ziren. Zumalakarregik garaipen inportante batzuk lortu zituen , Donostia , Bilbo , Gasteiz eta Iruñea tropa liberalen esku geratu ziren.

Bilbori eraso egitea erabaki zuten. Zumalakarregi zauritu egin zuten eta egun gutxiren buruan hik egin zen. Ordutik aurrera gerrak jarraitu zuen. Karlistek bi espedizio prestatu zituzten: Gomez jeneralarena , Andaluziara ,eta don Karlosena Madrilera.

Gerra honek 7 urte iraun zuen Euskal Herrian. Armada liberaleko soldaduak soldatapekoak ziren ,eta askotan , armada dirurik gabe zegoenean , soldaduek alde egiten zuten. Armada Karlista mantentzea oso garestia zen. Armada liberalak populazio zibila ere bortizki tratatu zuen: Andoain , Arantzazu… erre egin zituzten.

Euskal Herriko operazio militar gehienak Bergarako Besarkadan bukatu ziren. Espartero jeneral liberala eta Maroto jeneral karlista Bergaran elkartu ziren , “besarkada” famatu batean eta hitzarmen bat adostu zuten:

  • Esparterok Euskal Foruak defendatzeko konpromisoa hartu zuen.

  • Armada karlistako karguak armada liberalean integratuko ziren.

  • Soldadu karlistek Isabel II.A erregina eta 1837ko Konstituzioa onartuko zituzten.

1839ko legea etorri zen , Euskal Foruak aldatzen zituena. Haren eraginez , euskal probintzietako Foruetan honako aldaketa hauek egin ziren:

  • Foru-baimena deuseztatu zen.

  • Euskal Herriaren eta Espainiaren artean zeuden aduanak kostaldera eta Frantziako mugara eraman zituzten.

  • Alkateak konstituzioaren arabera aukeratu ziren eta epaile izateko eskubidea galduko zuen.

  • Guardia Zibila sartuko zen Euskal Herrian.

  • Polizia foralak buruzagi politiko baten kontrolpean geratuko ziren.

  • Probintzietako Batzar Nagusiak deuseztatu egin zituzten.

  • Korrejidorea kendu eta haren ordez buruzagi politikoa jarri zuten.

  • Espainiako Gorteetara diputatuak eta senatariak bidali beharko ziren.

  • Zerbitzu militarraren eta zergen salbuespenak mantendu ziren.

1841ean , Nafarroako diputazio liberal batek bere kasa negoziatu zuen Madrilgo gobernuarekin. Foruetan honako aldaketa hauek egitea onartu zuten:

  • Erresuma izatetik probintzia izatera pasatzea.

  • Soldadutzarako zozketak onartu zituzten.

  • Aduanak Ebrotik Pirinioetara eraman zituzten.

  • Desamortizazioa onartu zuten.

  • Konbenio Ekonomiko delakoa egin zuten Madrilgo agintariekin: diputazioak zergak batuko zituen eta Espainiako gobernuari diru-kopuru bat emango zion urtero , KUPOA.



Entradas relacionadas: