Hiri hierarkia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,87 KB

 

EUSKAL HERRIKO HIRI-SISTEMA:

Euskal Herriko hiri-
Sistemaren egungo antolamenduaren arrazoiak azaltzerakoan, aldagai historiko eta geografikoen araberako konfigurazioa seinalatu beharko litzateke. Desberdintasun nagusiak gertaera historikoei zor zaizkie, izan ere, kostako industrializazio-prozesuarekin batera, baldintzatu egin dute lurraldearen hirigintza-fenomenoa.

XIX. Mendean eratuta zegoen jadanik hiri-sare bat, biztanleri kontzentrazio handikoa eta produkzio-betekizun garrantzitsuekin.

Iparra-hegoa bikoiztasuna areagotuz zihoan: Bizkaia, Gipuzkoa, eta Lapurdi garatzen hasi ziren ekonomia eta hirien aldetik; Arabak, Nafarroak eta Ipar Euskal Herriaren barrualdeak, berriz, bizimodu tradizionalei atxikita jarraitu zuten, eta ez ziren aldatu XX. Mendearen erdialdea arte.

Xx mendeko 70eko hamarkadatik aurrera, ordea, kostako hiri-garapena geldotu eta espero zena baino motelago bilakatu zen.

1Euskal Herriko udalerrien maila-tamaina banaketa kontuan hartzen badugu, ezaugarri garrantzitsuena erregulartasuna litzateke. Bilbo biztanle gehieneko hiria da, eta ondoren Gasteiz, Iruñea eta Donostia datoz 200.000 biztanle ingururekin. Esan behar da, bestalde, 20.000 biztanletik gorako udalerri gehienak Bilbo, Donostia, Iruña, Gasteiz aldeetako hiri-aglomerazioen parte direla (hurrenez hurren: milioi bat biztanle, 300.000 biztanle baino gehiago, 250.000 biztanle  baino gehiago, 210.000 biztanle inguru), edo Miarritzek, Angletek eta Bionak (BAB) eratutako aglomerazioaren parte (ia 140.0000 biztanle).Itsasorako isurialdeari dagokion maila-tamainaren eta isurialde mediterraneoari dagokionaren banaketaren arteko kontrastea bistakoa da: itsasorakoak asentamenduen bi herenak eta biztanleen hiru laurdenak bitzen ditu, banaketa erregularra du; mediterraneoa, aitzitik, askoz gutxiago populatua dago, bi hiriburuen eta beste herrien artean. 2Hiri-hierarkiari eta eraginpeko eremuei dagokienez , esan behar da Euskal Herriko hirigune gehienak hiriburuen eraginpean daudela, salbu eta lurraldeen ertzetan daudenak.Oro har, azpimarratu behar da lurralde osoa ez dagoela hiri-sistema berean integratuta, desberdintasuna nabarmena dela kostaren eta barrualdearen artean.3Hortaz, itsasbazterrean daude hiru hiri-aglomerazio handienak, Bilbo, Donostia eta Baiona, beste gune txikiago baina ugari batzuekin batera. Hauek portu-, industri eta zerbitzu-betekizunak dituzte, turismo-zerbitzuak XX. Mendearen azken urteetan.1Bizkaian, biztanleriaren %85 Bilboko aglomerazioan kontzentratzen da; beste %5, sarea eratzen duten beste hiriguneetan: Ondarroa, Bermeo, Gernika, Mungia, Durango eta Zornotza. Bizkaiko hego eta mendebaldeko eskualdeek nekazaritza-ezaugarri asko dituzte oraindik ere, eta oso biztanle-dentsitate baxua dute.2Gipuzkoaren kasuan,hiri-dentsitatea kostan bezain altua da barrualdean, eta nabarmentzekoak dira Oria ibarra (Lasarte, Andoain, Tolosa, Beasain), Urola ibarra (Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga) eta Deba ibarra (Oñati, Arrasate, Bergara, Elgoibar). Gipuzkoako hiri-sakabanaketa banaka hasitako enpresa-ekimen zabal eta tokian tokikoaren ondorio da. Banalerroaren hegoaldean, hiriburuak estrategikoki kokatuta daude bide natural nagusiak elkartzen diren puntuetan eta mendialdeak lautadarekin bat egiten duen aldean. Arabako hiriburua polarizazio-gune handiagoa da Iruñea baino.3Nafarroako hirigintza- eta industrializazio-prozesua XX. Mendeko 50ko hamarkadatik aurrera hasi zen, 1964ko Industri Garapenerako Planak industriguneak sorrarazi eta sustatu zituenean. Iruñea, Bera, Tafalla, Lodosa, Tutera, Doneztebe, Martzilla, Altsasu-Olatzagutia-Urdiain, Atallo-Betelu eta Etxarri-Aranaz Nafarroako hiri-sarea osatuz joan ziren, oreka espazioa ezarriz.4Araban, hazkundea 60ko hamarkadatik aurrera gertatzen da, industri jarduera asko bizkortzen denez, batez ere hiriburuan kontzentratua.5Ipar Euskal Herriaren barrualdean hirigune txiki asko dira, zenbait espezializazio funtzional dituztenak, baina integratuko dituen hiri-sarerik gabe. Gero eta sartuago daude kostako azpisisteman, harreman estuak dituzte Biarnorekin.




Entradas relacionadas: