Hiri hierarkia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,12 KB

 
Sistemaren tontorrean Bilboko metropoli-ingurua (Bilbo Handia) dago gutxi gora behera 870.000 biztanlerekin. EAEko pilaketa demografiko handiena da. Funtzio espezializatuak ditu industrian, merkataritzan eta negozioetan eta bere eragin eremua autonomia erkidego osora zabaltzen da. Nazioarteko lotura aipagarriak ere baditu aireportua eta portua direla eta.Sistema honetan, bigarren mailan, Donostia eta bere metropoli-ingurua (Donostialdea) eta Gasteiz hiria daude. Donostialdeak, 320.000 biztanle biltzen ditu gutxi gora behera eta funtzio dibertsifikatuagoak agertzen ditu (industria, turismoa, merkataritza, kultura). Nazioarteko loturak ditu mugatik hurbil dagoelako. Gasteizek 230.000 biztanle biltzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da bertan daudelako Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarraren egoitzak. Beraz, funtzio nagusia administratiboa izango da. Hala ere, industria eta merkataritza funtzioak ere baditu. Nazioarteko harremanak produktuen garraiorako den aireportuarekin lotuta daude.Eragineremuari dagokionez, hiriburu bakoitzak bere probintzian eragingo du. Hala ere, badaude mugako gune batzuk eragin gurutzatua dutela: Arabako iparraldea Bilboko metropoli-inguruaren eraginpean egongo da; Arabar Errioxa funtzionalki Logroñoko hiri-
Inguruaren eraginpean agertuko da. Beste alde batetik, hiriburu batzuk probintziaz kanpoko eragina dute. Gasteizeko eragin eremua Miranda de Ebro eta Trebinoraino zabaltzen da. Bilbok eragina izango du Kantabriako ekialdean eta Burgoseko mendebaldean. Donostiako eragina Baionaraino helduko da.
Aipatu den moduan, EAEko biztanle guneen artean banaketa oso desorekatua dago. Mapan ikusten da kostaldea eta barnealdearen artean urbanizazio eta dispertsio gradu oso desberdinak daudela. Kostaldea izango da biztanle gune kontzentrazio handiena duena. Honela, lurraldean bi azpisistema sortzen direla ikusten da: kostakoa Bizkaia eta Gipuzkoak osatuta eta barnekoa, Arabak osatua.Kostako azpisistemak dentsitate handia du, oso urbanizatua dago eta bi polo agertzen dira, Bilbo eta Donostia. Bi puntu hauen artean continuum bat osatzen da Baionaraino luzatzen dena. Bizkaian, Bilboko metropoli-inguruan udalerri asko biltzen dira eta dentsitate handiko eremua sortzen du. Bertan, gune batzuk tamaina handikoak dira. Gune honetan, Bilbok xurgatu egiten ditu funtzio garrantzitsuenak eta ondorioz ez dago hiri ertain aipagarririk. Gipuzkoan orekatuagoa dago sistema eta hiri ertainen banaketa homogeneoagoa da. Donostiak industria funtzioekin lotutako hiri ertainak ditu inguruan. Udalerri hauek iparralde-hegoalde norabidea duten haranetan kokatzen dira: Deba harana, Urola harana, Oria harana. Donostialdea ekialderantz hazten da Irun-Hondarribia-Hendaia konurbazioarekin lotura egiteraino.Barnealdeko azpisistema Gasteiz inguruan antolatzen da. Eredu makrozefaliko argia osatzen du Gasteizek bereganatzen baititu funtzio guztiak. Mapan ikusten denez hiri trinkoa osatzen du metropolirik osatu gabe (inguru huts baten erdian kokatuta). Probintziako biztanleriaren %75 biltzen du. Hiri kontsideratu ezin diren nukleoak daude bere inguruan. Araba iparraldean biztanle nukleo garrantzitsu bezala Laudio (10-25 mila biztanle) eta Amurrio (5-10 mila biztanle) daude, baina funtzionalki, Bilboko metropoliaren menpekotasuna dute.
Hiri-sistema honek dituen harremanei dagokienez, garrantzitsuak dira estatu mailan lotura egiten delako kantabriar erlaitza, Nafarroa eta Errioxarekin eta Europa mailan, posizio geografiko estrategikoa duelako ardatz atlantikoa eta mediterraneoaren artean eta Paris-Madril-Lisboa ardatzean.
Etorkizunari begira, Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra moldatu egin beharko da EAEko hiri-sistema doitzeko gaur eguneko egoera sozio-ekonomiko berriari aurre egiteko. Bide honetatik Bilboko berreskurapenari ekin zitzaion oso emaitza positiboekin. Bilboko berrikuntza hau bihurtu da motorea oso hiri garrantzitsua delako sisteman tamainaz, funtzioz eta eraginez. Europa mailan Bilbok bere gune zentrala berreskuratzera bideratuta dago. Hiru hiriburuek duten kokapen estrategikoa aprobetxatu beharko da Europako espazio dinamikoekin loturak bultzatzeko. HESP indartzea ere bilatzen da hiriburuen arteko harremanak sendotuz komunikazio azpiegitura egokien bidez Europako erreferentziazko sistema bat izateko.



Entradas relacionadas: