Hiri estatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,73 KB

 

HIRI IRAULTZA K.A. 3700-3100

-Mesopotamiako tenplu eta jauregia:

Erakunde hauek, Mesopotamia beheran, hiri-iraultza prozesuan oso garrantzitsuak, eraikuntza handiak ziren. Bi elementu horiek izaera bikoitza: Alde batetik, arkitektura-konplexu handiak eta bestetik, gizartearen elementu antolatzaileak. Hasieran bi elementu horiek ez ziren bereizten, poliki elementu bakoitzak bere izaera propioa definituko zuen; tenplua, “jainkoaren etxea” kultu gunea eta jauregia, erregearen egoitza. Hala ere, antz handia zuten, hainbat funtzio berdin zituztelako: administrazio ekintzak burutu, bietan soberakinak metatu eta gune birbanatzaileak ziren. -
Idazkera kuneiformea
:Idazkera sistema garatu zen neurrian sistema logosilabikoa agertu zen. Sistema horrek zeinu kontzeptualak eta silabikoak erabiltzen zituen, idazkera kuneiformea agerraraziz. Idazkera kuneiformea, falka-formako karaktere edo irudiz osatuta zegoen, kanabera-zati batekin buztin hezean idazten zena.

ALDI PROTODINASTIKOA K.A. 2900-2350 -Ensia:Antzinako Sumerreko hiri-estatuetako erregeak erabilitako titulu bat zen, jauregian bizi zena. Erregeak funtzio politikoak (agintari gorentzat ubideak zaindu beharra), militarrak (Herria bere  etsaiengandik babestu eta ejerzitoa zuzendu)eta erlijiosoak zituen (jainkoaren administraria denez, tenpluak zaindu behar ditu). -Enlil: Sumertarren jainko gorena, gutxienez politik arloan. Erregeak izendatzen zituen. Apezgoak errepresentatzen zituen Enlilen erantzunak. Bere tenplua Nipurren zegoen.-Erregeren zerrenda: Mesopotamian, aldi protodinastikoko garaian. Mende horietako historia mesopotamiarra Errege Zerrenda izeneko testuaren bidez ezagutzen dugu. Dokumentu horretan hiri desberdinetako dinastiak aipatzen dira, une desberdinetan nagusitasuna zuen dinastia zehaztuz. Zerrenda horrek eskaintzen dituen datuak mota desberdinetako beste iturriekin osatu daitezke garai horretako historiaren ardatz nagusiak ezagutzeko. Zerrenda horrek erregetza jatorri jainkotiarra duela adierazten du, dinastia mitikoa batzuk aipatzen baititu. -Lugalzagessi: Mesopotamia bera osoa, kainpaina batzuei esker, menperatu zuen erregea, bere erregealdia k.A 2340-2316 atean izan zen. Lugalzagesi-rekin eredu inperialista sortu zen, baina ez zen inperialismo politikoa, ekonomikoa baizik, bere helburua komunikazio-sarearen kontrol hertsia izatea baitzen, horrela Sumerrek behar zituen lehengai guztiak arazorik gabe iritsiko ziren. Eredu horrek hiri-estatuaren eremua zabal gainditzen zuen. Eredu inperialista hori lehendabizi Lugalzagessik planteatu zuen, baina ez zen bakarra izan, Sargonek bereganatu baitzuen.

UR III K.A. 2112-2004 -

Eren

Mesopotamian, Ur hiriko III. Dinastia garaian, k.A 2112-k.A 2004 artean, pertsona batzuk estatus juridikorik gabekoak, “eren” zirelakoak, libre eta esklaboak nahasten. Jauregi edo tenpluetarako lan egiten zuten, lan ezberdinetan: nekazaritzan, garraioetan, gudako zerbitzuetan etab. Gizon horiek shagin edo ensi baten menpean zeuden eta ezin ziren beste leku batera joan bere baimenik gabe.-shagin: Mesopotamian, Ur hiriko III.Dinastia garaian, k.A 2112-k.A 2004 artean,inperioa probintzietan antolatua zegoen eta probintzia bakoitzean boterea bi pertsonen eskuetan zegoen, ensi eta shagin-en eskuetan hain zuzen ere. Lehenengoa agintari zibil inportanteena zen, bigarrena, berriz, agintari militar gorena, baina askotan elkarrekin lan. Botere zibil edo militarraren arteko diferentziak ez ziren handiak. Esan bezala, askotan bi mota hauetako funtzionarioek elkarrekin lan egiten zuten. Kargu horiek, gehienetan, aberasbideak besterik ez ziren. Hori zela eta, teorian, diruaren truke edonork lor bazitzakeen ere praktikan famili gutxi batzuen esku gelditu ziren, funtzionario-oligarkia sortuz

Entradas relacionadas: