Hiri egitura alde zaharra zabalgunea eta periferia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 45,97 KB
BILBOKO PLANOAREN IRUZKINA1. Kokapen geografikoa eta sorrera
Lehenik eta behin Bilbo Hiriak badu erlaziorik ingurugiroarekin. Lehen bilgunea portu bat zen eta portua mareen eraginagatik sortu zen leku horretan, hara ailegatzen baitziren itsasontziak ibaian gora. Lehen hiri horretan ez dago planifikaziorik eta izenak esaten du zatirik inportanteena ibaiko ezkerraldean zegoela, Bilbo Zaharra deitzen dena. Erromatar inperioaren azken aldian edo Erdi Aroko lehen mendeetan garatuko zen lehen portu hori bi ertzeetan, kai batzuen inguruan (Martzaa, Askao, Bilbao)
, are gehiago hara ailegatzen baitziren bi bide nagusiren adarrak, Balmaseda-Bilbo eta Urduña-Bilbo. Beraz, ibai portu eta bide gurutze bezala jaio zen Bilbo hiria./Oro har, gaur egunean Bilboko planoan zenbait zonalde bereizten dira. Zonalde hauek hiri batzuen gainjarpena eskaintzen dute, plano orokorra aurreko plano batzuen gehiketa baita. Beraz hurrengo hiriak islatzen dira espazioan: hiri zaharra; erdi arotik aro modernara bitartekoa; industrializazio hiria, XIX mendeko azken laurdenetik XX. Mendeko lehen erdikora bitartekoa; eta hiri modernoa, XX. Mendeko erdialdeaz geroztik egindakoa./2. HIRI ZAHARRA, Erdi Arotik Aro Modernora bitarteko hiria.
1300. Urtean aldaketa erabakiorra izan zen eta planoan agerian islatzen da geroxeago Zazpi kaleak deituko zen bilbea. Laua zen zonaldean planifikatu zen hiri berria baina aldi berean ibaiaren meandroan eta horrek eragina izango zuen hirian:
uholdeak behin eta berriz errepikatuko ziren. Lehen hiria hiru kalekoa zen baina XV. Mendean zazpi kaleak eratuko ziren Goienkaletik (Somera) Barrenkale Barrena kalera bitartean.
Hiria erabat planifikatua da, kale nagusiak paraleloak dira eta besteak gurutzatzen dira perpendikularrean.
Harresiak babesten zuen bilbe itxia eta gotorleku batek zubia eta bilbearen eta ibaiaren artean aire zabaleko merkatua egiteko hutsunea zegoen. Zubira Bizkaiko bi biderik garrantzitsuenak heltzen ziren: Balmasedatik eta Urduñatik. Barnealdean partzelario gotikoren bidez eraiki ziren etxebizitzak eta dendak zirenak, gaur egunean ere begiztatzen direnak. Lanbide batekin erlazionatuko ziren kaleak: Dendariena, Harategia. Etxebizitzak egurrezkoak eta adreiluzkoak ziren; harrizko eraikin bakarrak, elizak (Santiago katedrala eta San Anton)./Aro modernoan osatuko zen meandroa modu planifikatuan kale nagusiak paraleloak baitira (Bidebarrieta eta Posta, kasu). Bestalde, aldaketak sortuko ziren barnealdean: tartekatuko ziren jauregi batzuk (Burtsa Zaharrekoa, Arana), partzela gotiko batzuk gehituz, Azkenik, XIX. Mendean plaza monumentala gehitu zen, Plaza Barria (aurrekoa Zaharra izanik). Alboan Atxuriko Ospitalea egingo zen./2. INDUSTRIA HIRIA, XIX-XX. Mendeetako hiria (1873-1950).
XIX. Mendeko azken laurdenean lege berriak aprobetxatuz inguruko bi udalerri (Begoña eta Abando lehenik, eta 30eko hamarkadan Deustu)
Hartu zituen hiriak eta ondorioz beste hiri berri bat sortuko zen. Hiri horretan bi zonalde bereizten dira: hiri burgesa eta langileen hiria./2.1 Hiri burgesa: Zabalguneak.
Burgesiaren hiria hiru zabalgunetan ikusten da:
Campo Volantin/Huriko Ortuak kaleen artekoa; Bailen eta S. Francisco kaleen artekoa; eta Abandokoa
Bilbe itxia erakusten duten hiru zabalguneak antolatuak dira eta era klasikoan antolatzen dira:
kale zabalak eta perpendikularrean gurutzatuak, laukidun orubeak sortuz.
Baina XIX. Mendeko ikutua kokatzen da: Diego López de Haro kale nagusiarekin (Etik-Mra hedatutakoa) gainerakoak perpendikularrean gurutzatzen badira ere, ixa eratzen duten bi kale gainjartzen dira, Elkano eta Ertzilla.
/Zonalde hauetan burgesentzako etxebizitzak kokatzen dira, baina Bailengoan familien pilatzea gertatuko da; eta goi burgesiaren jauregiak ere bai (V.
Chavarriren eta R.
De la Sotarena Abandokoan, hau da Ibaigane;
Olabarrirena C. Volantinekoan). Etxebizitzak bilbe itxikoak dira, orubeak erabat betez eta estiloa historizista edo aurreko zenbait estiloren arteko nahasketa./Eginkizun berezi batzuk garatu ziren Zabalgune berrian Kale Nagusian barrena, goi administrazioa, horren sinboloa Bizkaiko Diputazioa izanik; funtzio finantzarioa, hor kokatu baitziren banketxerik inportanteenak (Banco de Bilbao, Banco de Vizcaya, CAM, CAV)
Eta burtsa eraikina. Horiekin CBD (“Central Business District”) zonalde bati dagokion papera eratu zen erdialdean./Eremu horri parke publikoa handia gehitzen zaio (C. Iturrizar parkea) eta ez oso urruti ospitale berria (Basurtu)
. Eta horren barruan heziketa zerbitzuak tartekatzen dira, behe mailakoak, eskola publikoak (Cervantes, Tivoli,…), aurreko zonaldera ere hedatutakoak; hezkuntza ertaina, Unamuno institutua; eta unibertsitate hezkuntza,
Injenieritza Eskola. Beste eraikin publiko batzuk mugan edo kanpoan jarri ziren:
Bilboko Udaletxea (zaharra bota zuten);
Arriaga antzokia, Zezen Plaza, Santimami futbol zelaia
Zabalgune ertzean, batez ere, ezkerrekoan ibai portuari zegokion funtzioak jarraituko zuen Abandoibarran eta Uribitarten:
Biltegi Frankoa, kaiak, biltegiak; baita industriak ere (Euskalduna ontziola)
. Gainera zenbait lantegi txiki kokatuko ziren Mazarredo kalean bertan./2.2 Langileen auzoak.
Zabalgune horien ertzetan eta zonalde batzuetan urrutiagoan langileentzako etxebizitzak altxatuko ziren, bi modutan, planoan ikus daitezkeen bezala: inolako antolaketarik gabe, batez ere meatzaldean (S. Francisco kalea muga izanik), baita Uribarrin ere; eta modu antolatuan, XX. Mendean sartuta Etxe Merkeen legeak aprobetxatuz. Azken hauetan, eta CAV eta CAM kutxen finantziazioari esker, mendietako magaletan zeuden lur zoru merkeak aprobetxatuz langileentzako eta kasu batzuetan behe burgesiarentzako urbanizazioak egingo ziren familia bakarreko etxebizitzen bidez edo bi familiarentzat; eta azkenik lehen pisuzko eraikinak ere (Dorre Urizar, Gurutze auzoa)
. Guzti horiek geroxeagoko auzoen lehen pausuak izan ziren eta gaur egunean ezkutupean badaude ere ikusgai dira: Zorrotza, Basurtu, Iralabarri (kasu honetan enpresa batekin erlazionatuta), Santutxu (Union Begoñesa)
, Uribarri (La Popular)
, Deustu, Begoña. /Zonalde honen mugan edo hurbil enpresak kokatu ziren:
Santa Ana de Bolueta; F. Echevarria metalurgia. Alboan burdin meategiak ere bazeuden: Miribilla, El Morro. Bi zonaldeak komunikatzeko tranbia elektrikoa erabili zen./3. Hiri modernoa: XX. Mendearen bigarren erdiko INDUSTRiA HIRIA (1950-1980).
Hiri honetan bi aldi dira nagusi: 50eko hamarkadatik 80ko hamarkadara arte, industrializazioaren eta diktaduraren hiria; eta 1975eaz geroztik, zerbitzuen eta demokraziaren hiria./
Diktadurapeko hiria erabat desantolatua da ustelkeria baita nagusi eta auzoak hedatuko dira etxe merkeen inguruan, zerbitzurik gabe, urbanizaziorik gabe eta kaleko alineazioak eta etxeen altuerak errespetatu gabe (Santutxu, Errekaldeberri, Uribarri eta abar). Dena den bi salbuespen daude, Otxarkoaga, auzo antolatua eta bilbe irekikoarekin Artxandako txabolismoarekin amaitzeko; eta San Inazio, bilbe irekikoa ere bai baina zerbitzu gutxirekin (kiroldegia), biak oso kalitate eskasekoak.
Iniziatiba publikoak etxadiren bat bilbe irekiari jarraituz burutu zuen (CAV, orain BBK kutxak, La Sagrada Familia
Deustun). /Ibilgailuen mugimenduek arazoak sortu zituzten hiriko barnealdean: zarata, kutsadura, espaloien murrizketa; are gehiago autobusek tranbia ordezkatzearekin bateraeta inguruko autobidea eginda (Bilbo-Behobia)
.
Alde Zaharrean merkataritza eginkizuna indartu zen nabarmen zonaldea espezializatuz, baita kale nagusian ere azken honetan CBD guneko papera indartuz (enpresen bulegoak)./70eko hamarkadan azkenik planifikatuko zen hiri berria Txurdinaga auzoan etxeorratzekin eta bilbe irekian eta heziketa zerbitzuak tartekatuz, institutuak (baita ondoko auzoei falta zitzaienak, Txurdinaga Behekoa eta Goikoa, besteak beste), kiroldegia.
Bestalde, Zabalguneko ertzean lehen etxeorratzak kokatu ziren (Banco de Vizcaya, gaur BBVA; Albia; Etxezuri). /4. Hiri modernoa: ZERBITZUEN HIRIA, 1980-2010.
Demokraziarekin eta krisialdi ekonomikoaren ondorioz aurreko gabeziak desagertu ziren (urbanizazioa eta zerbitzuak eraman ziren auzoetara)
. Gainera, espazio berriak sortu ziren hiri barruan, enpresak eta ibai portua desagertzearekin batera. Beraz espazio horietan aisialdirako eta kultur zerbitzuak hedatu ziren:
Etxebarria Parkea, Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia, Alondegia
Etxeorratzen bidez etxebizitzak eta bulegoak jarraitu ziren altxatzen Abandoko Zabalgunearen ertzean erantzun bat burutuz (Isozaki Atea, Iberdrola Dorrea)
Eta CBD zonaldea gehituz. Meatzaldeko espazioa ere bete zen bilbe itxia duen auzo berri baten bidez, Miribilla (kirol ekitaldiak egiteko eraikinak kokatuta). /Industria funtzioa eta merkataritza funtzio baten zatia ere (merkataritza gune handiak, BEC)
Bilbo inguruko udalerrietara abiatu ziren eta modu horretan Bilbo metropolia eratu zen: Arrigorriagatik Muskizera bitartean (Santurtziko portua edo Bilboko kanpo portua barne) eta Galdakaotik Getxora, Txorierri harana barne, Loiuko aireportuarekin./Barne trafikoari dagokionez, oinezkoentzako espazioak bultzatu ziren (Zazpi kaleak, Kale Nagusia eta beste zati batzuk), ibilgailuen mugimenduak murriztu ziren (espaloik zabalduz eta oztopoak kokatuz, lur azpiko aparkalekuak eraikiz) eta garraio publikoa bultzatu zen (tranbia eta metroa)
. Gainera kanpotik bigarren autobidea eraiki zen Bilbo hiria inguratzeko modukoa, Txorierriko korridorea, aurreko autobidearekin Arrontegi zubiaren bidez elkartuta. Eta Loiuko aireportu berria autobidearekin eta tunel baten bidez lotu zen azkar hiriarekin. Hortik abiatuta etorkizunerako irizpideak finkatuak izan dira (Zorrotzaurre auzo berria).
ESPAINIAKO HIRI SISTEMA
1.
ESPAINIAKO HIRI-SISTEMAREN EZAUGARRIAK
Hiri-sistemaren osagaiak hauek ditugu: tamaina, eginkizunak, eragin-esparrua eta hiri-hierarkia./1.1 Hirien tamaina.
Espainian tamaina demografiko handiena 500.000 biztanletik gorako hamabost hiri-aglomeraziori dagokie. Horietatik hiru milioi baino gehiago dituzte
Madrileko metropoli-inguruak (sisteman lehen tokia hartzen du) eta Bartzelonako metropoli-inguruak (horren tamaina nazio-sistema baten barruko bigarren aglomerazioari dagokiona baino handiagoa da). Hori dela eta, sistema bipolarra da. Ondoren, 800.000 biztanle gainditzen dituzten bost hiri-aglomerazio daude: Valentzia, Sevilla, Bilbo, Asturiasko hiria eta Málaga; eta beste zortzik 500.000 biztanletik gora dituzte (Zaragoza, Alacant-Elche, Cádizeko badia, Murtzia, Las Palmas Kanaria Handikoa, Granada, Vigo eta Palma). Horien ostean, hiri askok 400.000 eta 150.000 biztanle bitartean dituzte. Izan ere, hiri ertainak oraintsu hazi dira, biztanleriaren eta jarduera ekonomikoen atal bat haietara deszentralizatu delako. Neurriaren araberako hirien lurralde-banaketari dagokionez, Iberiar penintsularen barrualdean hiri-aglomeraziorik handiena dago, Madril inguruan hiri-aglomerazio nagusiak daude, periferian kokatuta, eta barruko espazioa gutxi urbanizatuta dago, eta hiri ertainak eta txikiak dira nagusi./1.2 Hirien eginkizunak.
Hirien eginkizunak hiriek kanporantz egindako jarduera sozioekonomikoak dira, ez hiriaren barruko zerbitzura bideratuak. Eginkizun nagusiaren arabera, hiriak lehen sektorearekin, bigarren sektorearekin edo hirugarren sektorearekin lotuta egon daitezke, baina hiri handietan zenbait eginkizun garatzen dira aldi berean./a) Lehen sektorearekin lotutako hiriak lehen sektoreko jardueretan espezializatuta daude. Besteak beste, Andaluziako, Mantxako, Murtziako eta Levanteko nekazaritza-hiriak eta meatzaritza-hiriak (Asturiasen) aipatu behar dira./b) Bigarren sektorearekin lotutako hiriak kasu batzuetan industrian espezializatuta daude, hala no la EAEn, Katalunian eta Asturiasen Industria Iraultzan sartutako lehenengo hiriak eta metropoli-inguru handiak osatzen dituzten hiri asko. Beste kasu batzuetan eraikuntzan espezializatuta daude, besteak beste dinamismo ekonomiko, demografiko eta turistiko handiko hiri batzuk (Bartzelona, Málaga)./ e) Hirugarren sektorearekin lotutako hiriak zerbitzuetan espezializatuta daude, eta, gaur egun, jarduera horiek definitzen dute hoberen hiri baten lerruna eta eragina. Zerbitzu horiek enpresarekin, finantzarekin, merkataritzarekin, garraioarekin, administrazioarekin, kulturarekin, osasunarekin, erlijioarekin, turismoarekin eta abarrekin egon daitezke lotuta./
1.3 Hiri-eraginaren esparrua.
Hiriek kanporantz garatutako eginkizunen eraginez, hiriak leku zentralak dira, eta ondasunez eta zerbitzuez hornitzen dute eragin-esparru izeneko inguru handiago edo txikiagoa. Esparru hori handiagoa izango da hiriaren eginkizunak zenbat eta anizkunagoak eta espezializatuagoak izan: naziokoa, eskualdekoa, eskualdez azpikoa edü tokikoa. Hiriaren eragin-esparrua beti ez da berdina, aldaketak izan ditzake aldaketa ekonomikoen eta egon dauden garraiobideen eta komunikabideen arabera./2.
ESPAINIAKO HIRIEN HIERARKIA
Neurri demografikoaren, eginkizunen eta eragin-esparruaren hedaduraren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute. Horretan kategoria hauek bereizten dira:/2.1 Metropoliak.
Hiri-sistemaren hierarkian tontorrean dauden metropoli-inguruak dira. Biztanleria 200.000/250.000 biztanletik gorakoa da; eginkizun dibertsifikatu eta espezializatuenak garatzen dituzte; eta eragin esparru zabala dute./ Nazioko metropoliak
Madrilen eta Bartzelonaren metropoli-inguru handiak dira. Biztanleria hiru milioi biztanletik gorakoa da. Eginkizun dibertsifikatuenak egiten dituzte: zerbitzu oso espezializatuak -finantzak, kudeaketa, berrikuntza, kultura eta aisia-, nazioko enpresen eta multinazionalen bulego ugari eta goi-teknologiako industriak. Eragin-esparrua naziokoa da eta nazioarteko beste metropoli batzuekin harreman estuak ditUzte. Modu horretan, Espainiako hiri-sistema eta Europako eta munduko sistema lotuta daude./Eskualde-metropoliak
Valentzia, Sevilla, Bilbo, Málaga eta Zaragozako metropoli-inguru ertainak dira. Biztanleria 1,5 milioi eta 500.000 biztanle bitartekoa da. Eginkizun dibertsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak dituzte. Eragin-esparrua eskualdekoa eta nazioko metropoliekin lotura estuak dituzte./ Eskualdez azpiko edo eskualdeko bigarren mailako metropoliak metropoli-inguru txikiak dira, hala nola Valladolid, lruñea eta Palma. 250/200.000 eta 50.000 biztanle bitartean dituzte. Eginkizun dibertsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak dituzte (unibertsitatea), baina eragina eskualdez azpikoa edo eskualdekoa da probintzia bakarreko autonomia erkidegoen kasuan./
2.2Hiri ertainak. Gehienak probintziako hiriburuak dira, baina ez dira sartzen aurreko ataletan. 50.000 eta 250.000/200.000 biztanle bitartean dituzte. Eginkizunak ez daude oso dibertsifikatuta eta probintzia esparruko merkataritza-, administrazio- eta gizarte-zerbitzuak garatzen dituzte. Autobusen sare trinkoak hurbileko herriekin komunikatzen ditu./2.3 Hiri txikiak (batzuetan herriak deituak). 10.000 eta 50.000 biztanle bitartean dituzte (iparraldean gutxiago), esaterako Astorga. Eginkizun urriak eta gutxi espezializatuak dituzte, baina nolabaiteko espezializazioa duten ekipamenduak izan ditzakete (bigarren mailako hezkuntza eta lanbide-heziketa). Eskualderako garraio nukleoak dira, eta eragin-esparrua eskualdekoa da./3. HIRIEN ARTEKO HARREMANAK HIRI-SISTEMAN.
Hiri-sistemako hiriek harremanak dituzte elkarrekin. Harreman horiek ekonomia (salgaiak, kapitalak, inbertsioak), pertsona eta beste mota batzuetako fluxuen bidez (politikoak, administratiboak, kulturalak edo informaziokoak) neurtzen dira. Fluxuak norabide bakarrekoak direnean, hiri baten eta beste baten artekoak, aginte-menperatze loturak adierazten dituzte; bi norabidekoak direnean, integrazio-eskumen loturak adierazten dituzte./Espainiako hiri-sisteman, hirien arteko harremanek ezaugarri hauek dituzte: 1) Madridek lotura estuak ditu gainerako metropoliekin; batez ere, Bartzelonarekin; 2) Bartzelonak eragin orokor ahulagoa du, baina Iberiar penintsularen ekialdeko sektorean eta Balearretan handiagoa da; 3) Ipar-ekialdeko koadrantea integrazio handiena duena da, bost metropoli nagusiek harreman estuak dituzte eta (Madril-Bartzelona-Valentzia-Bilbo- Zaragoza); 4) Sistemako gainerako hirien arteko harremanak txikiagoak eta osatugabeak dira. Hirien eta landa-inguruaren edo hurbileko hirien arteko fluxuak dira nagusi. Hirien arteko deskonexio handiena duen ingurua Portugalen ingurukoa da, Galizia kenduta; hego goi-lautadan espazio deskonektatu zabalak daude; Bizkaiko golkoaren inguruan, harremanak mendebalderantz ahuldu egiten dira, eta Andaluziako eta Levanteko metropolien arteko harremanak ez dira oso estuak./
4. HIRIEN SISTEMA: DESKRIBAPENA
Iberiar penintsulako hiri-sistema industriaren alditik heredatuta dago. Erdialdean herrialdeko hiri-aglomerazio handiena dago, Madril, eta, inguruan, batetik hiri-ardatz periferikoak eta bestetik gutxi urbanizatutako barrualdea./4.1 Madril
Espainiako hiri-nukleo nagusia da. Hirugarren sektoreko jarduerak garatzen diru, eta harremanak ditu Espainiako hiri nagusiekin./4.2 Periferiako hiri-ardatzak eraztun erdiaren itxuran antolatzen dira hiriburuaren inguruan:/ Galiziako ardatz atlantikoa kostaldean hedatzen da, Ferrol eta Vigo bitartean, eta barrualderantz (Ourense eta Lugo) luzapenak diru. Merkataritzan espezializaruta dago.Bizkaiko goIkoaren ardatza ardatz ez-jarrairua da, eta Asturiaseko triangelua (Oviedo-Gijón-Avilés), Santander eta euskal triangelua (Bilbo-Donostia-Gasteiz) barruan hartzen ditu, eta barrualderantz adarrak ditu (León, Burgos eta Logroño). Doikuntza-fasean dago, eta industriak hirigintza-faktore gisa nagusitasuna galdu du./Mediterraneoko ardatza Gironatik Cartagenara doa. Ardatz dinamikoena da, industria oso dibertsifikatuta dago, eta zerbitzuek pisu handia dute, batez ere turismoak. Zerbitzuek industria alde batera utzi dute hirigintza-faktore nagusi modura.NEbroren haraneko ardatzak Bizkaiko golkoaren ardatza eta Mediterraneoko ardatza lotzen diru, eta hiri nagusia Zaragoza da. Ardatz dinamikoa da, eta oreka dago industriaren eta zerbitzuen artean./Andaluziako ardatza bikoitza da. Kostaldeko ardatza, Almería eta Huelva bitartean, dinamikoa da, eta merkataritzan, turismoan eta nekazaritza teknifikatuan espezializatuta dago. Guadalquivirren haraneko ardatza, kostalde atlantikoa eta Jaén bitartean, ez da oso dinamikoa, eta hiriak inguruko nekazaritza jarduerekin, tokiko industriarekin eta turismo-jarduerekin daude lotuta./4.3 Iberiar penintsularen barrualdean ez dago hiri ardatz integraturik eta uharteetan (Balearrak eta Kanariak) hiri aipagarrienak hiriburuak ditugu turismo ekintzen inguruan garatuak.
3. EUSKADIKO HIRI-SISTEMAGaur egungo hiri-sistema
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriek modu esanguratsuan daude banatuta espazioan, hierarkizatuta daude hiri bakoitzak betetzen dituen eginkizunen arabera eta harremanetan daude haien artean eta kanpoko beste batzuekin. /1. EUSKAL HIRI-SISTEMA ESPAZIOAN: BANAKETA DESOREKATUA.
Hiriak espazioan nola hedatzen diren kontuan hartuta bi hiri multzo bereiz daitezke: Kostako azpisistema eta barrualdeko azpisistema./1.1 Kostako azpisistemak dentsitate sendoa eta jarraitua eratzen du Bizkaiko isurialdetik barrena Bilboren eta Donostiaren artean
Enkarterritik iparraldera, eta Baionaraino luzatzen da. Beraz azpisistema honetan Bilboko eta Donostiako metropoli inguruak ditugu eta bitarteko haranetatik sare trinkoa osatzen duten hiri txikiak./
- Bizkaian,
Bilbo metropoli inguruak industria-eginkizunak eta eginkizun tertziarioak pilatzen ditu eta beraz, hiri-sistemak desoreka batzuk ditu. Hurbil dauden espazio batzuetan (Enkarterriko iparraldean, Arratia) ez dago eskualde-esparruko eginkizunak gidatzeko behar den besteko neurri funtzionala duen hiri-nukleorik, Bilbok industrializazioaren hasieratik inguru horietan «xurgatze» efektua izan du eta. Gainerako lurraldean, hiriak haranen erdialdean kokatuta daude, Bizkaian hiri-garapena batez ere irisgarritasun handiko ardatzetan kokatu delako. Hiri horiek eginkizun zentralak eta nolabaiteko eragina gauzatzen dituzte populatze sakabanatuko landa-inguruan (Balmaseda, Mungia, Durango, Gernika, Elorrio)./
- Gipuzkoan, sistema orekatuagoa da. Donostiarekin batera neurri ertaineko industria-hirien multzo garrantzitsua dago, lurralde osotik modu homogeneoan hedatuta: Deba, Urola eta Oria ibaien haranen beheko aldeetan (Beasain-Ordizia, Zumarraga-Urretxu, Tolosa, Bergara, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Arrasate). Modu horretan, biztanle-nukleo gehienek laguntza funtzionala ematen duen besteren bat dute alboan./1.2 Barruko azpisistema Gasteizen inguruan antolatzen da. Sistema makrozefalikoa da eta beraz desorekatua, hiriburuak lurraldeko biztanleria osoaren % 75 biltzen baitu. Hiriburutik kanpo Laudio eta Amurrio bakarrik nabarmentzen dira, haran atlantikoetan, eta hiri horien menpekotasun funtzionalak Bilbo metropolirantz zuzentzen dira gehiago. Gainerako lurraldean ez dago hiri aipagarririk. Agurain bakarrik da Arabako Lautadako azpizentro txikia./Horrez gain, Arabako hiri-sistemak ahultasun batzuk ditu: Arabar Errioxa kanpoko esparru funtzional batekin dago erlazionatuta (Logroño), eta ertzeko udalerri batzuk (Erriberakoak) Miranda de Ebrorekin. Horrez gain, lurralde horren erdian Trebiñuko enklabea dugu, planifikatu eta kudeatzeko arazoak sortzen dituena. /2. HIRIEN HIERARKIA.
Hiri-hierarkia dago, biztanleriaren, funtzioen eta eragin-esparruaren arabera egituratuta. Hierarkia horren buru Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra dago hiru hiriburuez osatua. Bilbo metropoli-ingurua eskualde-metropolia da eta sistemaren tontorrean dago; eta Donostiak eta Gasteizek osatzen dute, hierarkiaren bigarren maila izanik, eskualdez azpiko metropoli moduan./Bilboren metropoli-ingurua Euskal Autonomia Erkidegoko pilaketa demografiko handiena da (875 552 biztanle 2008an, Bilbo 252.000 2011an). Zenbait hiri kokatzen dira metropoliaren barruan, Barakaldotik Ugaora bitartean: lehen mailako eginkizunak ditu arlo guztietan; Industria-eginkizunak ditu (Zamudio Teknologia parkea) eta, gero eta gehiago, merkataritza- (Euskalduna Kongresuen Jauregia, BEC, Bilbo Exhibition Center), kultura (Guggenheim Museoa),
Eragin-esparrua autonomia-erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu Bilboko portuko salgaien trafikoaren eta Loiuko bidaiarien aireportuko trafikoaren bidez./Donostia metropoli-inguru baten erdigunea da (Donostialdea) eta metropoliak
321.061 biztanle ditu. Eginkizun dibertsifikatuak, industriakoak (Miramon teknologia Parkea), turistikoak, merkataritzakoak, unibertsitarioak eta kulturalak garatzen ditu. Mugatik hurbil dagoener, nazioarteko lotura aipagarriak ditu./Gasteizen
234.740 biztanle bizi ziren 2008an. Administrazio-eginkizunak ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua eta erakunde desberdinen egoitza den aldetik (Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra), baita industria- (Miñao Teknologia Parkea), hezkuntza (EHUko unibertsitatea) eta merkataritza-eginkizunak ere (Foronda aireportua). Nazioko eta nazioarteko loturei mesede egin die aireportuak salgaien garraioari lo ruta duen eginkizunak./Lurraldeetako metropolien barruan eta azpitik hiri txiki batzuk daude, eskualde mailako administrazio-, industria- edo zerbitzu-eginkizunak gauzatzeko moduko besteko neurri demografikoarekin (20.000-30.000 biztanle)./3. HIRI-SISTEMAREN HARREMANAK.
Handiak dira Euskal Autonomia Erkidegoko hirien artean eta erkidegotik kanpo kokatutako beste azpisistema batzuekin. Espainian garrantzi berezia dute Bizkaiko isurialde osoarekin, Nafarroarekin eta Errioxarekin dauden harremanak. Europan, euskal hiri-sistemaren kokapen geografikoa estrategikoa da hiri-ardatz handien arteko lotura egiteko, hala nola ardatz atlantikoarekin, ardatz kantabriarraren eta kostako ardatz atlantiko-frantziarraren artean kokatuta dagoelako; ardatz mediterraneoarekin Ebroren haranaren bidez; eta Paris-Madril-Lisboa lotzen dituen iparralde-hegoalde ardatzarekin./Bizkaian,
Bilbo Bizkaiko isurialdean eragin handiena duen hiri-ingurua da, eta Madrilen atzetik bigarren tokia du hurbileko eragin-esparruan kokatzen diren hiriburu kopuruari dagokionez (Santander, Donostia, Gasteiz, lruinea eta Logroño)./Gipuzkoan,
Donostiak kokapen estrategikoa du Frantziarekin dauden komunikazioetarako (truke ekonomiko, sozial eta kultural handia du Frantziako Akitaniarekin, batez ere Baionarekin), eta Nafarroarekin (Iruñea) eta Ebroren haranarekin dauden komunikazioetarako. Bestalde, lrunek eskualde-lidergo handia du Nafarroaren iparraldeko udalerrien gain (Bortziriak ibarra)./Araban,
Arabar Errioxaren bidez, Euskadi
Ebroren haranera hurbiltzen da Logroñon zehar./4. Hiri-sistemaren etorkizuneko erronkak.
Autonomia-erkidegoko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroetan planteatutako etorkizuneko erronkak hauek ditugu; 1)
Euskadik Europan duen integrazioa hobetzea, kokapen geografiko estrategikoa aprobetxatuz, arku atlantikoan duen eginkizun zentrala garatuz eta Europako espazio dinamikoenen artean dauden loturak (Europako dortsala eta arku mediterraneoa Ebroren haranean zehar) bultzatuz; 2)
Euskadi osoa eta lurralde historiko bakoitza elkarrekin eta modu orekatuan gidatzea, hiriburuen hurbiltasuna, neurri funtzionala eta kokapen geografikoa kontuan hartuta, hiriko jarduerak eta ekipamenduak modu osagarrian bideratuz; 3) Metropolien arteko hiri ertainak bultzatzea berrikuntza- eta garapen-prozesuak lurralde osora hurbilduz./
7. ESPAINIAKO HIRIGINTZA PROZESUA
7.1 INDUSTRIALIZAZIO AURREKO HIRIA (HIRI ZAHARRA).Alde zaharra sortzetik XIX. Mendera arte urbanizatutako hiria. Azalera txikia, multzo historiko edota artistiko, beste batzuetan Gizadiaren Ondare (Toledo, Mérida, Segovia, Santiago, UNESCOk eginda) izendatu./1. Industria aurreko aldiaren herentzia.
1.1 Alde zaharrak, oro har, ezaugarri batzuk ditu: 1)
Harresiz inguratuta zeuden, defentsarako, zergak kobratzeko eta izurrite garaian isolatzeko; 2)
Planoa irregularra izan ohi zen, kaleak estuez osatuak, denbora aurrera joan ahala antolatzen joan ziren arte; 3)
Hiri-bilbea itxia zen, baina etxebizitza askok patioak, eskortak eta baratzeak zituzten, eta familia bakarreko etxebizitzak eraikin bereziekin nahasten ziren, meskitak, jauregiak, udaletxeak; 4) orubeen erabilera anitza zen eta etxebizitzekin batera lantegiak, dendak, biltegiak eta eraikin publikoak zeuden; 5) Zenbait giza talde bizi ziren espazio hierarkian, erdigunean eraikin publiko nagusiak eta hiriko elitea, aginte politiko eta erlijiosoa zuena, periferian langileak, eta auzo bananduetan gutxiengo etniko eta erlijiosoak (judu-auzoak eta mairu-auzoak). /1.2 Alde zaharren ezaugarriak historian zehar.
1)
Erromatar hiriak plano erregularra du, kanpamendu militarretik eratorria: kaleak dama-joko taularen itxuran eta bi bide nagusi iparraldetik hegoaldera
-cardus
Eta ekialdetik mendebaldera -
Decumanus
. Bien arteko gurutzean foroa zegoen, eta bertan eraikin nagusiak ezartzen ziren (tenploak, basilika) eta dendak. Hiri ertzean aisialdirako eraikin publikoak zeuden (teatroa, anfiteatroa, zirkoa). Erromatar aldiko aztarnak dituzte Zaragoza, León, Mérida, Bartzelona, Valentzia Tarragona, Lugo, Iruinea,.../2)
Erdi Aroan
Espainiako hiri gehienak sortu ziren bi modutan..
Hiri musulmanak nukleo nagusia harresituta zuen, medina, eta bertan eraikin nagusiak ezartzen ziren:
meskita, azoka edo merkatua eta egoísta auzoak. Hortik kanpo errebalak edo langileen auzoak zeuden, eta denborak aurrera egin ahala, horiek ere harresiz inguratzen ziren. Planoa oso irregularra zen, kaleak estuak eta bihurriak ziren, askotan irteerarik gabe (adarbe zeritzenak). Etxeen fatxadak leiho gutxi izaten zuten. Eragin musulmana agerian daude Kordoba, Sevilla, Toledo, Almería eta Murtzia hirietan..
Hiri kristaua ere harresiz inguratuta egoten zen. Erdigunea gaztelua edo eliza izaten zen, eta merkatua egiteko plazak irekitzen ziren. Planoak askotarikoak ziren:
irregularrak (zaharrenak), erradiozentrikoak (Gasteiz), linealak (Donejakue Bidean zehar, esaterako Ozkabarte eta Logroño) eta koadrikula itxurakoak (erregeek sortutako hirietan, esaterako Villarreal eta Bilbo). Eraikin aipagarrienak elizak, nobleen jauregiak eta udaletxeak ziren. Etxeek beheko solairuan denda-Iantegia izaten zuten, eta gainean, maisuaren etxebizitza. Horrez gain, eskulangileen eta merkatarien gremioak hainbat auzotan espezializatzen ziren./3)
Errenazimentuan plano erregularreko auzo berriak sortu ziren ate zaharrez harago.
Plaza nagusiak egin ziren, bertan merkatua kokatzeko eta modu monumentalean udaletxea fatxada uniforme eta jarraitu baten barruan kokatu zen. Plazatik kale berriak edo «kale nagusiak abiatu ziren, trazadura zuzenarekin. Bestalde, eraikin nagusiak tartekatu ziren aurreko zonaldean edo gehitu berrian: udaletxea; eliza berria; jauregiak; komentuak./4)
Barrokoan eta Ilustrazioan hiria edertu egin zen. Kale zabalak eta zuzenak sortu ziren, perspektiban trazatuak, plaza handiak, lorategiak, pasealekuak zuhaitzekin eta eraikuntza homogeneoko auzo berriak.
Eraikin monumentalak, erlijiosoak eta zibilak altxatu ziren: ospitaleak, eraikin administratiboak eta kulturalak. Horrez gain, hornikuntza- eta higiene egiturak hobetu ziren (ur estolderia). Aranjuez dugu horren adibide.//1.3 Alde zaharrean izandako aldaketak industrializazio-prozesuan (1860-1980). Aldaketa horiek honela laburtu daitezke: planoaren eraldaketa, bilbea trinkotzea, eraikinak berritu eta bertikalizatzea, aldaketak lurzoruaren erabileretan eta gizarte-segregazio gero eta handiagoa./1) Planoak barruko eraldaketak burutzeko desamortizazioak lagundu zuen, estatuak elizaren higiezin asko baratzeekin salgai jarri zuelako. Horrela, plaza berriak ireki (Iruinea) eta bide handiak egin ziren, alde zaharreko bilbea apurtuz (Madrileko Kale Nagusia), eta beste batzuetan, hiri historikoa eta zabalgune burgesa edo trenbide-geltokia lotuz (Oviedo, León). Eraikinetan eginkizun tertziarioak ezarri ziren (luxuzko dendak, bankuak, enpresen egoitzak, kasinoak, anrzokiak, modako kafetegiak, etab.). /2) Industria aldian bilbea trinkotu egin zen espazioa gehiago aprobetxatzeko. Eraikuntzari dagokionez, elizaren eraikin desamortizatu batzuk eginkizun publikoetarako berrerabili ziren (diputazioak, gobernuaren ordezkaritzak, kuartelak, ospitaleak, kultura-etxeak, liburutegiak eta museoak). Familia bakarreko beste eraikin batzuk, solairu batekoak edo bi solairukoak, etxebizitza kolektibo eta garaiekin ordeztu ziren, estilo historizista erabiliz (zenbait estilo historiko nahasten zituena, neoklasikoa, neobarrokoa, neogotikoa, neoarabiarra eta neomudejarra); eta industriak emandako material berriak erabiliz (burdina kristalarekin konbinatuta). Aldi amaieran eraikinak bertikalagoak izan ziren estilo modernoan.
/3) Alde zaharreko lurzoruaren erabilerak apurka-apurka tertziarizatu egin ziren (bankuak, enpresen egoitzak, erakunde publikoak, bulego profesionalak, merkataritzaguneak eta aisiaguneak, hotelak, jatetxeak). Tertziarizazio hori 1960ko hamarkadan burutu zen, eta alde zaharra sendotu egin zen hiriko merkataritzagune eta negoziogune gisa. Horren ondorioz, egoitza-erabilerak desplazatu, pertsona eta trafiko ugari pilatu zen eta eraikinak hondatu egin ziren./4) Gizarte-arloan, gizarte-segregazioa handiagotu zen. Diru-sarrera txikiko herri-taldeak auzo degradatuetan geratu ziren eta auzo berrietan errenta handiko taldeak ezarri ziren./
1.4 Industria osteko aldaketak alde zaharrean
80ko hamarkadaz geroztik arazoak konpontzeko zaharberritze politika egin zen (Gasteiz, Bilbo,...): 1)
kaleak oinezkoentzako mugatu ziren eta plazak zabaldu ziren; 2)
eraikin historikoak eta etxebizitza partikularrak zaharberritu ziren, batzuetan, erabilera berriak agertuz (kulturalak); 3) erabilera batzuk sustatu zituzten, besteak beste, tradiziozko merkataritza eta kulturarako eta aisialdirakoak; 4) Gizarte-arloan erdiko klaseak ezartzea sustatu zen./////7.2 INDUSTRIALIZAZIO GARAIKO ETA INDUSTRIALIZAZIO OSTEKO HIRIA (ZABALGUNEA ETA PERIFERIA).
XIX. Mendearen erdialdea eta xx. Mendearen lehen herena bitartean, industria modernoek nekazari asko erakarri zituzten hirietara. Hiri gehienek harresi zaharrak eraitsi zituzten eta horien lekuan pasealekuak edo zumardiak sortu ziren, alde zaharra eta hiri berria bereiziz. Hiri berrian zabalguneak sortu ziren burgesentzat eta inguruan industria-auzoak, langileen auzoak, eta lorategi-auzoak./1. ZABALGUNE BURGUESA.
Zabalgune burgesak giza klase horien beharrei erantzun nahi du plano erregularrarekin, higienea ziurtatuz (zoladura, estolderia, ur-hornikuntza eta espazio berdeak ditu) eta onura ekonomikoa islatuz (etxebizitzak eginda, denden eta garraioen bidez)./1) Zabalguneak koadrikula itxurako plano erregularra hartu zuen. Kaleak zuzenak ziren, eta alde zaharreko kaleak baino zabalagoak. Bilbea dentsitate txikikoa zen hasieran, alde batetik edo bitik irekitako etxe-uharteekin, eta lorategia zabalarekin. Eraikinei dagokienez, jauregi burgesak, lorategidun etxeak eta altuera ertainekoak zeuden, estilo historizistakoak. Lurzoruaren erabilera nagusia burgesen etxebizitzak ziren, orubeen eta higiezinen prezio garestiengatik, baina langile batzuk burgesen etxeen sotoetan, teilatupeetan eta patioetan ezarri ziren. Lehenengo zabalguneak hiri dinamikoenetan egin ziren:
Bartzelonakoa
I. Cerdák proiektatu zuen (1859);
Madrilekoa, C. M. De Castrok (1860);
Bilbokoa (1876), Alzola, Achucarro eta Hoffmeyer./2) Denborak aurrera egin ahala, zabalguneak aldaketak izan zituen, espazio zentral gisa hartu zelako. Hori dela eta, irisgarritasuna hobetu zen, hiri-garraioa sartuta (tranbia elektrikoa eta automobila).
Bilbea trinkotu egin zen, etxe-uharteak lau aldeetatik eraiki zirelako, eta parke asko eraiki zelako. Eraikinak bertikalak ziren, atikoak eta goi-atikoak altxatu zirelako, eta azkenik zenbait etxebizitzaren lekuan pisuen blokeak eraiki ziren 1960ko hamarkadan. Lurzoruaren erabilerei dagokienez, zabalgunean eginkizun tertziarioak ezarri ziren, dendak eta bulegoak alde zaharretik hedatuta. Tertziarizazio horrek indar berezia du Madrileko eta Bartzelonako zabalguneetan./3) Gaur egun, irisgarritasun ona duten inguru zaharkitu batzuetan higiezinak modernizatzeko eta apaintzeko lanak egin dira, hirugarren sektoreko jarduera espezializatuenak erakartzeko./2. HIRI-INGURUKO LANGILEEN ETA INDUSTRIAREN AUZOAK.
XIX. Mendean sorturako industria-inguruek eta langileentzako auzo marjinalek kontraste handia erakusten zuten zabalgunearekin. Industria-instalazioak hiri-periferian ezarri ziren, hirirako bide nagusien ondoan edo portuen eta trenbide-geltokien ondoan. Lndustria-hirietara emigratu zuten langileak ezin ziren alde zaharrean garestia baitze era burgesiaren bizilekua. Zabalgune burgesean ere ez, garestia zelako, soroetan, teilatupeetan edo barruko patioetan ez bazen (auzo ezkutuak). Hori dela eta, zabalgunearen inguruan sorturako auzo marjinaletan ezarri ziren, hiritik abiatzen ziren errepide ondoan edo industrien era trenbide-geltokien ondoan (geltoki-auzoak)./
1) Sorreran plano desantolatua hartu zuten, periferiako landa-lurretan egindako partzelazio pribatu era kontrolik gabekoetatik sortu ziren eta. Bilbea itxia era trinkoa zen, era eraikuntzan neurri eta kalitate txikiko etxebizitzak ziren nagusi, familia bakarrekoak edo solairuetakoak. Lurzoruaren erabileretan langileen etxebizitzak, industriak, lantegiak era biltegiak nahasten ziren. Garraio-azpiegiturak, zerbitzuak era ekipamenduak urriak ziren, era, horregatik, auzo horiek gaixotasun infekziosoen eremu bihurtu ziren./2) Gaur egun, hiri-hazkundearekin, industria-inguru zaharrek eta langileen auzoek hiri-espazioan erdiko kokapena dute, era, horren eraginez lurzoruak balioa irabazi du. Horren eraginez, aldaketak geratu dira. Beraz, industria-inguru zaharkituetan, industriak kentzeko prozesua gertatu da. Baliorik handieneko inguruetan, industriak itxi edo beste leku batera eramatean, lurzoruan erabilera tertziarioa (merkataritza guneak edo aisiaguneak, unibertsitate-campusak, museoak) edo etxebizitzak ezarri dira. Iraganeko biztanleen ordez, erosteko ahalmen handiagoa duten biztanleak ezarri dira. Gutxien balio duten inguruetan orubeak edo higiezinak bertan behera geratu dira, edo lurzoru hori berriz erabiltzeko ekimenak planteatu dira. Bestalde, langileen auzo zaharretan, baliorik handieneko sektoreak berritu egin dira eta besteak hondatu egin dira./ 3. LORATEGI-AUZOAK.
Lorategi-auzoak XIX. Mendearen amaieran eta xx. Mendearen lehen herenean sortu ziren. Espainian ideia naturalistak (naturara hurbiltzea) eta ideia higienistak (eguzkiak eta aire libreak osasunean eragin positiboak izatea) hedatzearen emaitza dira. Horren ondorioz, landa hirira hurbiltzeko proposamenak sortu ziren: lorategi auzoak eta zenbait proiektu, hala nola Arturo Soriaren Hiri Lineala. Auzo horien sorreran Etxe Merkeen Legeak (1911, 1921) izan ziren, lngalaterrako langileen kolonietan eta hirigintza utopikoan oinarrituta. Legearen bidez, udalerriei lurzorua desjabetzeko eta langileentzako diruz lagundutako etxebizitza auzoak sortzeko ahalmena eman zen.
Familia bakarreko etxebizitza monotonoen eredua hautatu zuten, neurri txikikoak eta lorategi txikidunak. Baina enpresa pribatuek erdiko klaseetara bideratu zuten zenbait proiektu eta kalitate hobeko lorategi-auzoak sortu ziren./Arturo Soriaren Hiri Lineala kale handi bat zen, 40 metro zabalakoa, eta inguruan etxe-uharteak zituen, baratzea eta lorategia zuten familia bakarreko etxeez osatuta. Bertan oinarrizko zerbitzuak (ura, estolderia, elektrizitatea) eta garraioa (trenbideak eta tranbia) zeuden. Geltokietan gizarte-zentroak, dendak eta zerbitzu publikoak planeatu ziren. Hainbat preziotako etxebizitzak zeuden baina ia ez zen langilerik ezarri. Bakarrik Madrileko ipar ekialdean modu partzialean egin zen eta geroxeago aldatu zen etxebizitzen blokeak, bulegoak eta merkataritza guneak ezarriz./
4. PERIFERIA ETA HIRI ALDAKETAK
Gerra Zibilaren ostean, depresio ekonomikoagatk eraikitze-jarduera eskasa izan zen. Aitzitik 1960ko hamarkadatik aurrera, Espainiako hiri nagusiek hazkunde handia izan zuten. Horren arrazoiak biztanleriaren hazkundea eta nekazarien immigrazioa izan ziren. Landatik hirira joan ziren eta, industriak eta zerbitzuen garapenak (turismoa), erakarrita. Modu horretan, hiriek eraikitako ingurua handiagotu egin zuten eta garraio ardatz nagusien inguruan periferia zabalak sortu zituzten. Hiri-inguru horiek inguruko udalerriekin elkartuta hiri-aglomerazioak sortu zituzten./Gaur egun, hirien hazkunde erritmoa txikiagoa da, baina espazioan hedatzen jarraitzen dute, biztanleriaren eta jarduera ekonomikoak periferietara hedatuz. Modu horretan, «hiri lauso» izenekoa sortu da, hiriko eta landako erabilerak eta bizimoduak nahasten dituztenak.
Hiri-periferiak hainbat ingurutan egituratzen dira: egoitza-auzoak, industria-inguruak eta ekipamendu-inguruak./4.1 Periferiako egoitza-auzoak.
Periferiako egoitza-auzoek zenbait tipologia dituzte: 1)
Txabolen auzo marjinalak landa lurrean legez kanpo sortuak, hirigintza-antolaketarik gabe. Etxebizitzak hondakin-materialekin eraiki ziren eta oinarrizko zerbitzurik gabe (ura, argia edo saneamendua). Auzo horiek 1950eko hamarkadan lortu zuten zabalkunderik handiena, nekazaritza-exodo masiboaren eraginez. Arazo horren aurrean, auzo berriak egingo ziren hurrengo hamarkadetan baina gaur egun, arazoak gora egin du berriro, immigrazioari lotuta./2)
Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak
1940 eta 1960 bitartean garatu ziren. Estatuaren laguntzekin eraiki ziren eta saltzeko edo alokatzeko prezioan mugak zituzten. Kasurik gehienetan, bilbe irekiko auzoak sortu zituzten, familia bakarreko etxebizitzekin edo blokeekin, eta horietan monotonia, eraikuntza-kalitate eskasa, eta ekipamenduen eta zerbitzuen gabezia larriak ziren nagusi. /3)
Sustapen pribatuko etxebizitza-poligonoak
1960tik aurrera sortu ziren. Bilbe irekia zuten, eta bloke edo dorreetan antolatu ziren, eta etxe bizitzen arTean espazio zabalak utzi ziren lorategietarako edo aparkalekuetarako. Hala ere, laster H itxurako blokeak hedatu ziren, altueran egindakoak eta gehiegizko dentsitatearekin. Eraikinetan nazioarteko estiloa erabili zen, hau da, eraikin geometrikoak egin ziren, eta hiri-paisaia monotonoa sortu zen, auzoei «erlauntz» itxura emanez. Poligono horiek, batez ere, etxebizitzetara bideratu ziren./4)
Etxe-uharte itxiko auzoak
1980ko eta 1990eko hamarkadetan sortu dira berriro. Etxe-uharte horiek tradiziozkoek baino dentsitate txikiagoa dute, eta patioari erabilera kolektiboa ematen diote, pribatua (lorategiak, haurren jolasak, igerilekua) edo publikoa (plazak)./5)
Familia bakarreko etxebizitza-inguruak periferian dira nagusi 1980ko hamarkadatik aurrera. Izan ere, erdiko klaseak naturarekin harremanetan egon nahi zuen eta automobila hedatu egin zen. Bilbe irekia dute, etxebizitza exentuak edo elkarri atxikiak./4.2 Periferiako industria- eta 4.3 ekipamendu-inguruak
Periferiako industria- eta ekipamendu-inguruak hirian sartzeko bide nagusien ondoan ezartzen dira, hiritik hurbil egoteko, eta lurzoru ugari prezio merkeagoan dagoelako. Industria-inguruetan 1950 eta 1960ko hamarkadetako industria poligonoak daude. Horrez gain, industria-espazio berriak badaude, hala nola enpresa-parkeak eta parke teknologikoak, ingurumen-kalitate handiko inguruetan; edo elkarri atxikitako nabedun poligonoak. /Ekipamendu-inguruak gaur egun jarduera ekonomikoak hiri-periferiara deszentralizatzearen emaitza dira. Ohikoenak merkataritzagune handiak, ikastetxeak (unibertsitate fakultateak), osasun-zentroak (ospitaleak), administrazio-zentroak eta bestelako zerbitzuak dira.