Hiri-bilbea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,17 KB

Espainiako hiri-sistema

Hiri-sistema bat, hirien erlazioek sortzen duten sarea edo sistema izango da. Hiri-sistemaren adierazleak hauexek izango dira: - Ezaugarriak: Tamaina demografikoa eta Hiriaren funtzioa.  -Eragin eremua eta -Hirien arteko hierarkia

Hiri-sistemaren ezaugarriak honako hauek dira: Hiriaren tamainak,  tamaina demografikoak, hiriko biztanleak eta hiri-
Sisteman duten tamaina erlazionatzen ditu. Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Bilbo, Malaga, Zaragoza adibidez.

Hiriaren funtzioak


Kanporantz egiten dituzten jarduera sozio-ekonomikoak dira. Hiru motakoak izan daitezke: Primarioak, Sekundarioak eta Tertziarioak.

Hiriaren eragin eremua:
hiri batek ondasun eta zerbitzuz hornitzen duen eremua da. Christallerren eredua adibidez.

Hirien hierarkia tamaina demografikoa, funtzioa eta eragin eremua kontuan hartuta, hirien artean kategoria desberdinak sortzen dira: Metropolia (Estatuko metropoliak, Eskualdeko metropoliak, Bigarren mailako eskualdeko metropoliak osatzen dute), Tarteko hiriak eta Hiri txikiek osatzen dute. Metropolien arteko erlazioa estua ekialdean dago integrazio handia dagoelako; beste leku batzuetan, aldiz, deskonekzioa dago, barnealdeko mendebaldean hain zuzen ere.

Iberiar penintsulako hiri-sistema Industriaren etapatik heredatua dago. Hiru inguru ditu: Madril, Periferiako hiri-ardatzak (Galiziako ardatz atlantikoa, Bizkaiko golkoaren ardatza, Mediterraneoko ardatza, Ebroren haraneko ardatza eta Andaluziako ardatza) eta Iberiar penintsularen barrualdea. Balearretan eta Kanarietan ez dago hiri-ardatzik.

Sistema honen aldaketak honako hauek dira: Autonomien antolaketak hirien arteko harremanak aldatzen ditu, Europar Batasunean sartzean, Europako hiri-sisteman (dortsal handia eta Mediterraneoko arkua) eta hierarkian (lokomotoreak, metropoli potentzialak, metropoli ahulak) integratzen ditu. Eta Globalizazioaren eraginez, ez dago proiekziorik.

EAEKO HIRI-SISTEMA

Espainiako eta mendebaldeko Europako hiri-sistematan integratuta dago. Funtzionalki, eragina du inguruko probintzietan. Bi azpi-sistema bereizten dira: Atlantikoa eta Barnekoa Azpi-sistema atlantikoa: Dentsoa, oso urbanizatua. Bi polo ditu: Bilbo eta Donostia. Bizkaian Bilbo Handia metropoli-inguruak xurgatzen ditu. Gipuzkoan orekatuagoa da hiri ertainen banaketa.

Barneko azpi-sistema: Hiri bakarra: Gasteiz. Inguruan hiriak ezin kontsideratu daitezkeen guneak daude. Eredu makrozefalikoa.

Populazioaren arabera: Euskal hiri-sistemako hierarkiaren buruan probintzietako hiriburuak daude; azpitik, Barakaldo, Getxo, Irun eta Portugalete. Herrien %75, herri txikiak dira. Populazio erdia hiri handietan dago; %40 hiri ertainetan eta %10 herri txikietan. Araban, biztanleriaren %75 hiri handietan daude. Bizkaian, erdia baino gehiago hiri handietan  eta Gipuzkoan, %35 hiri handietan.

Hierarkiaren arabera: Buruan, Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra dago: Bilboko metropoli-ingurua ; Donostiako metropoli-ingurua eta Gasteiz hiria hartzen ditu kontuan. Bigarren mailan: Irun-Hondarribia , Eibar-Ermua  eta Beasain-Ordizia-Lazkao herri inguruak. Tarteko hiriak Nerbioi ingurukoak dira. Desoreka goi mailan dago, Bilbo Handiak tamaina oso handia du besteekin konparatuz. Beste hiriburuek eta tarteko hiriek orekan mantendu dute sistema.

Funtzioaren arabera: Industriak funtzio garrantzitsua izaten jarraitzen du.

Gasteizen oinarri ekonomiko sendoa dago: hiriaren inguruan eraztun bat osatuz. Bilbo eta Donostian, industria inguruko udalerrietan kokatu eta hirian zerbitzu espezializatuak daude. Hirugarren sektoreko zerbitzuak oso aurreratuak dira hiru hiriburuetan.

Administrazio funtzioek bilakaera handia izan dute Gasteizen. Bilbo eta Donostian ere administrazio funtzio espezializatuak daude. Eragin eremuari dagokionez, Hiriburu bakoitzak eragina du bere probintzian. Mugako gune batzuk eragin gurutzatua dute: Debako harana, Arabako gune atlantikoa, Errioxa arabarra eta Nafarroako ipar-ekialdea.

Hiriburu batzuk probintziaz kanpoko eragina dute. Gasteizen eragin eremua Miranda de Ebro eta Trebiñoraino da. Bilboren eragin eremua Kantabriako ekialdera eta Burgoseko mendialdera zabalduta dago. Donostiak izugarrizko eragina du Baionaraino.

Etorkizunari begira, Hiriburuen Euskal Sistema Polinuklearra moldatu beharko da. Bilboko berreskuratzeko motorra hiri-sistema osoan dago. Bilbok toki zentrala berreskuratu behar du Europa mailan Hiriburuen arteko harremanak sendotuz komunikazio azpiegitura egokien bidez.


HIRIAREN EGITURA


  • Hiria bere morfologia eta funtzioaren arabera zatitzen dugunean bi egoera bereizi ditzakegu:

  • Hiri konbentzionala:Alde zaharra (industria aurreko hiria), Zabalgunea edo ensantxea (industria garaiko hiria) eta Periferia (gaur egungo hiri-atala)

  • Hiri-aglomerazioak: Metropoli-inguruna, Konurbazioa, Hiri-eskualdea eta Megalopolia dira.

  • Alde zaharra: Hiriaren sorreratik XIX.Eko industrializaziora arte urbanizatutako zatia da. Haren ezaugarriak hauek dira:Harresiak, Plano irregularrak, Bilbea itxia,hau da altuera txikiko eraikinak, Lurzoruaren erabilera multiplea eta Gizarte mailak desberdinduak

  • Historian zehar egondako aldaketak hauek dira: Hiri erromatarra: plano erregularra, Erdi Aroan alde zahar gehienak sortu ziren eta bi hiri mota egon ziren: Musulmana: plano irregularra eta Hiri kristaua: plano irregularra

  • Pizkundean (XV – XVI): plano erregularreko auzoak sortu ziren; merkatua, udaletxea, jauregiak, komentuak…

  • Barrokoan (XVI – XVII) eta Ilustrazioan (XVII – XVIII): hiria edertu zen: kale zabalak, lorategiak, higiene-azpiegiturak …

  • Industrialdian (XIX – 1960): aldaketa gehienak ahuek izan ziren:

    • Planoan: kaleak zabaldu, plaza berriak sortu, kale zuzen berriak. 1960an planoa apurtu kaleen trazadura aldatzeko

    • Bilbean: eraikinak altuagoak (Historizismoa erabili). 1960an itxura aldatu: bertikalagoak

    • Erabileran: zerbitzuak bizilekuak desplazatu zituen. Pilaketa arazoak egon ziren.

    • Gizartean: talderik pobreenak gelditu ziren.

    • Gaur egun: zaharberritze integratutako politikak alde zaharrak berreskuratzeko daude sortuak.

  • Zabalgunea (ensantxea)

XIX.Eko erditik XX.Eko lehen herenera arte . Alde zaharrak gaindituta zeuden eta auzo berriak sortu ziren: Burgesen zabalgunea: - Ideal burgesa: higienea, ordena, etekina plano erregularra, estolderia, ur hornidura, espazio berdeak - Dendak, garraio berriak. -Hasieran bilbe irekiko etxadi zabalak: lorategi publiko eta pribatuak, altuera gutxiko eraikinak. Burgesen etxeak. - Kokapen zentrala lortu zen hirian: komunikabideak hobetu, dentsitatea handitu.                                                                                                             Industria inguruak eta langile auzoak: - Zabalgunearen periferian; errepide bazterretan eta geltoki ondoetan auzo marjinalak zeuden. - Hasieran lurjabeek antolatu ziren: -

Plano irregularra

Bilbea itxia - Dentsitate handia - Etxebizitza txikiak eta kalitate gutxikoak -Erabilera anitza - Ekipamendu urria -Gaur egun hiriaren erdigunean derrigorrezko aldaketak daude: -Inguru batzuetan, berrikuntzak eta lurzoruaren balioa handitu ziren ahalmen ekonomiko handiagoko biztanleak. Beste inguru batzuetan, berrikuntzarik ez ziren egon eta espazio marjinal bezala gelditu ziren. Lorategi-auzoak XIX.Aren amaieran eta XX.Aren hasieran hirigintza utopikoa zegoen.  Espazio berdeak dituzten familia bakarreko etxebizitzak zeuden. Etxe Merkeen Legea: langileentzat auzoak: etxebizitza monotonoak, txikiak eta lorategi txikiekin. - Periferia 1950-60 hamarkadako hazkunde demografiko eta nekazarien exodoaren ondorioz sortutako inguruak. - Periferiako guneak: Egoitzen auzoak Industria eta ekipamendu inguruak ziren. Egoitzen auzoak aldiz, Auzo marjinalak, kalitate txarreko etxeak edo txabolak ziren. Oinarrizko zerbitzurik ez zegoen. 50.Ean gorakada egon zen 40-60 hamarkadetan.

sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak: kalitate gutxiko bloke isolatuak dira.

60tik aurrera: sustapen pribatuko etxebizitza-poligonoak: itxura geometrikoa dute eta dentsitate handiagoa.     80 – 90 bitartean etxadi itxiak egin ziren: patio kolektiboa, kaleak berrantolatzeko.

80tik aurrera: familia bakarreko etxebizitza inguruak egin ziren: etxebizitza bakarrak edo atxikiak ziren; bizitza klorofilikoa. Industria eta ekipamendu inguruak 1950 eta 1960 hamarkadetan egindako industria poligonoak ziren: hirien sarrera nagusien inguruan; planifikatu gabeak. Gaur egun, merkataritza-gune handiak eta ekipamenduak daude periferian; industria eta parke teknologikoetan.


Entradas relacionadas: