Hiri bilbea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,15 KB

 
HIRI EGITURA: Hiri egitura hiria morfologia eta eginkizun bereziak dituzten inguruetan zatitzea da. Hiri konbentzionaletan, inguruko landatik ondo bereizita daudenetan, zona horiek alde zaharra, industria-
Aldiko zabalgunea eta gaur egungo periferia dira. Hala ere, urbanizazioaren intentsitatea dela bide, hiri aglomerazioak sortu dira. Alde zaharrak historia luzea du, beraz hainbat etapari dagokionez osagaiak biltzen ditu. Industria aurreko aldearen herentziaren aldetik, ezaugarri erkide batzuk:
Hiri gehienak harresiz inguratuta zeuden.  Xedeak defentsa,  zeregin fiskala eta osasun xedea ziren.
Plano irregularra izan ohi zen. Kaleak estuak  antzinako eta Erdi Aroko hiri askotan, musulmanetan zein kristauetan, ikusten den moduan. Plano erradiozentrikoen, linealen eta koadrikulen itxurakoen adibideak dira. Gero, hiribilbea itxia zen, baina etxebizitza askok patioa, eta eskortak zituzten. Eraikin aipagarrienak, eliza, meskitak, udaletxeak. Horrez gain, lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren, etxebizitzekin batera lantegiak, dendak, biltegiak zeuden, eta eskulangileen eta merkatarien gremioak hainbat auzotan espezializatuz.
Gizarte arloan, erdigunea lekurik aipagarriena zen, eraikin publiko nagusiak zeuden eta hiri elitea bizi zen, langileak periferian bizi ziren eta gutxiengo etniko eta erlijiosoak, auzo abandonatuetan.-
Erromatar hiriakplano erregularra du, (kanpamendu militarretik): kaleak dama joko taularen itxuran eta bi bide nagusi, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Erromatar aldiko eragina gordetzen duten hiriak Zaragoza eta Bartzelona adib.
Erdi aroan, Espainiako hiri gehienen alde zaharrak sortu ziren.
Hiri musulmanak, nukleo nagusia harresituta zuen, medina, eta bertan, eraikin nagusiak ezartzen ziren: meskita, azoka edo merkatua. Hortik kanpo langileen auzoak zeuden. Planoa oso irregularra zen, kaleak estuak eta bihurriak. Eragin musulmaneko alde zaharrak dituzten hiriak (Kordoba eta Sevilla).
Hiri kristauak ere harresiz inguratuta egoten zen. Erdigunea gaztelua edo eliza eta merkatua egiteko plazak irekitze ziren. Planoak askotarikoak ziren: irregularrak, erradiozentrikoak, linealak. Eraikin aipagarrienak elizak, nobleen jauregiak eta udaletxeak. Etxeek beheko solairuan denda-lantegia izaten zuten.
Errenazimentuan, plano erregularreko auzo berriak. Plaza nagusiak egin ziren, bertan merkatua eta udaletxea. Plazetatik kale nagusiak abiatu ziren, trazadura zuzenarekin. Aldi horretako eraikin nagusiak: udaletxeak elizaren edo merkatuaren ondoan, jauregiak, komentuak.
Barrokoan eta ilustrazioan, hiria edertu egin zen. Kale zabalak eta zuzenak prespektiban trazatuak, plaza handiak, lorategiak, pasalekuak,  eta eraikuntza homogeneoko auzo berriak. Eraikin monumentalak, erlijiosoak eta zibilak: ospitaleak, eraikin administratibo eta kulturalak.Industria aldiko aldaketen aldetik, aldaketa ugari izan zituen industrializazio-prozesuaren dela eta. a)Planoak eraldaketak eta berritze politikak izan zituen.

XIX. Mendeko eta XX

mendearen lehen hereneko barne-eraldaketak kaleak zuzendu eta lerrokatzea eta plaza berriak eraikitzea izan ziren.
1960ko hamarkadako berritze-politikek hiri lurzorutik errentagarritasun handiagoa lortu nahi zuten.

b

Industria aldian, bilbea trinkotu egin zen espazioa gehiago aprobetxatzeko. Eraikuntzari dagokionez, elizaren eraikin desamortizatu batzuk beste eginkizun batzuetarako berrerabili ziren eta beste eraikin batzuk, etxebizitza kolektibo eta garaiekin ordeztu ziren.

c

Alde zaharraren lurzoruaren erabilerak apurka-apurka tertziarizatu egin ziren, ondorioz, egoitza erabilerak desplazatu, pertsona eta trafiko ugari pilatu eta eraikinak hondatu egin ziren, kutsadurarengatik eta trafikoaren bibrazioengatik.

d

gizarte arloan, aldaketa horien eraginez, alde zaharrean gizarte-segregazioa handiagotu zen. Diru sarrera txikiko herri taldeak auzo degradatuetan geratu eta auzo berrietan errenta handiko taldeak ezari ziren.
1.3 Industria osteko aldiaren arazoak eta aldaketak, gaur egun, alde zaharrak hiri inguru konplexuak dira, eta hainbat arazori egin behar diete aurre. Zaharberritze integratuko politikak egiten dira. a)Kaleen trazadura desegokia da; pilaketak sortzen dira eta espazio publikoak desagertzen dira.

b

Eraikuntzan, eraikin historiko batzuk hondatuta daude, eta auzoen artean kontrastea. Etxeek ez dituzte bizitzeko baldintzak betetzen, eta diru-sarrera txikiak dituzten pertsonak hartzen dituzte.

c

Ohiko multifuntzionalitatearen ordez murrizketa ezarri da. Eta amaitzeko d) gizarte arloan, alde zaharretako barezko gizarte-nahastearen ordez, gizarte-polarizazioa ezartzen da poliki-poliki. Horri aurre egiteko, erdiko klaseak ezartzea sustatzen da.

2


Industria aldiko hiria

XIX. Eta XX.Mendeen bitartean, industria modernoak hartu zituzten hiriek nekazari asko erakarri zituzten.
Alde zaharra gainditu zuten hiri gehienek harresi zaharrak eraitsi zituzten, horien defentsa-eginkizuna artilleriaren aurrerapenen eraginez ezeztatuta geratu zen eta.
2.1

Zabalgune burguesa

Zabalgune burgesa espazio berria, beraz, burgesiaren ordena, higienea eta onura ekonomikoa islatzen ditu. a)Koadrikula itxurako plano erregularra: Eraikinak: jauregitxo burgesak eta lorategidun etxeak edo altuera ertaineko higiezinak. Lurzoru gehiena burgesen etxebizitzak ziren . b)Geroago, zabalguneak aldaketak izan zituen:
Bilbea trinkotuz. Eraikinak bertikalak ziren. Lurzoruaren erabilerei dagokionez, zabalgunean eginkizun tertziarioak ezarri ziren.

c

Gaur egun, irisgarritasun ona duten inguru zaharkitu batzuetan higiezinak modernizatzeko eta apaintzeko lanak egin dira.
2.2

Hiri inguruko langile eta industria auzoak

XIX.Mendean sortutako industria eta langileentzako auzo marjinalek kontraste handia egiten dute zabalgune burgesarekin. Industria instalazioak hiri periferian ezarri ziren. Industria-hirietara emigratu zuten langileak ezin ziren alde zaharrean ezarri, inguruak garestiak zirelako. a)Sorrerako unean plano desantolatua, Bilbea itxia eta trinkoa, eraikuntzan neurri eta kalitate txikiko etxebizitzak nagusi. b)Gaur egun, industria-inguru zaharrek eta langileen auzoek hiri-espazioan erdiko kokapena dute.-
Industria-inguru zaharkituetan edo krisian daudenetan, industriak kentzeko prozesua eman da.


Langileen auzo zaharretan, baliorik handieneko sektoreak berritu egin dira, eta balioa irabazi dute.
2.3

Lorategi auzoak

XIX. Eta  XX. Mendearen artean sortu ziren. Espainian ideia naturalistak eta ideia higienistak hedatu. Ondorioz, landa hirira hurbiltzeko proposamenak sortu: lorategi-auzoak.-

Lorategi auzoa

Ebenezer Howard britainiar hirigileak garatu zuen, eta, oro har, ez zituen lorategi hiri autonomoak sortu, familia bakarreko etxebizitzen lorategi-auzoak baino. -

Arturo Soriaren

Hiri Lineala kale handia zen, 40metroko zabalera eta inguruan etxe-uharteak zituen, baratzea eta lorategia zuten familia bakarreko etxeekin osatuta. Bertan oinarrizko zerbitzuak eta garraioa zeuden.   3.

Periferia eta oraintsuko hiri-aldaketak

Gerra Zibilaren osteko urteetan, depresio ekonomikoa eta eraikitze-jarduera eskasa izan ziren nagusi, neurri handian, material gutxi zegoelako. Hiri inguru horiek auzoko udalerriekin elkartu ziren batzuetan, eta hiri aglomerazioak sortu zituzten. Gaur egun hiri handien hazkunde erritmoa txikiagoa da, eta honen adierazpen nagusia hiri inguruak edo landa hiri inguruak sortzea da.
3.1 Periferiako egoitza-auzoak:
a)
Ez-etxeen edo txabolen auzo marjinalak legez kanpoko lurzoruan , lur berdean, eta ez dute hirigintza-antolaketarik izaten. Etxebizitzak hondakin-materialekin eraikitzen dira, zerbitzurik gabe. b)

Sustapen ofizialeko etxebizitzen auzoak

Arazoa arintzeko, 400000 etxebizitza estatuaren laguntzekin eraiki ziren. Kasurik gehienetan, bilbe irekiko auzoak sortu zituzten, familia bakarreko etxebizitzekin edo blokeekin, eta horietan monotonia eta kalitate eskasakoak.

c


Sustapen pribatuko etxebizitza poligonoak

1960tik Aurrera sortu ziren. Bilbe irekia zuten, eta bloke edo dorreetan antolatu ziren, eta etxetarako.

D) Etxe uharte itxiko auzoak

1980ko eta 1990ko hamarkadetan sortu dira, altueraren giza eskala eta kaleen antolaketa berreskuratzeko. e)
Familiako bakarreko etxebizitza inguruak periferian dira nagusi 1980ko hamarkadatik aurrera. Izan ere,  erdiko klaseak naturalekin harremanetan egon nahi zuen.
3.2 Periferiako industria eta ekipamendu inguruak:
a)

Industria inguruetan

1950eko eta 1960ko hamarkadetako industria poligonoak daude, eta ondo planifikatuta.

b


Ekipamendu inguruak gaur egun jarduera ekonomikoak hiri periferiara dezentralizatzearen emaitza dira.

Entradas relacionadas: