hhh

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

 

Hezur-sistema

Ibiltze-aparatua

Definizioa: giza-gorputzari mugimenduak egiteko aukera ematea zeregin nagusitzat duen organo multzoa.

Funtzioak

  • Gorputzari bere eite edo kanpoko itxura eman

  • Beroni zurruntasuna eta erresistentzia eman

  • Erraiak eta barruko organoak babestu

Elementuak

  • Hezurrak

Ibiltze-aparatuaren zati zurrunak. Honen multzoa, hezur-sistema edo eskeletoa osotzen dabe. Gizakiak 206 hezur daukaz (hezur supernumerarioak, sesamoideak eta wormianoak zenbatu gabe)

  • Giharrak

Ibiltze-aparatuaren zati eraginkorrak. Hezurrei lotuta daude txertapenen bidez. 400 gihar baino gehiago ditugu. Haien neurria eta ahalmena aldakorra da.

  • Artikulazioak

Elementurik konplexuenak. Zati bigunak eta gogorrak dituzten egiturak. Osagai ezberdinak dituzte: lotailuak, artikulazio-kapsulak, kartilagoak eta meniskoak.


Entradas relacionadas: