Hegoaldeko antzerki zaharra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB

 

Herri antzerkigintza, kokatu leku-denboran

Ahozko jardunean zuen jatorria. Euskal herri-antzerkia ahozko tradizioaren adierazpena da. Erdi Arotik  heldu baita guregagaino. Zuberoan batez ere
.

Herri antzerkiaren agerpen nagusiak


-Xaribariak:

Ohiturazko komeditxoak dira. Argumentutzat herriko gertakari eskandalagarriak hartzen dituzte eta aire zabalean antzeztu. Kritika soziala agertzeko modu bat da. Pieza gutxi gorde, elizak eta agintariek debekatu egin zituztelako. Interes berezia dute ohitura zaharrak, esaerak eta herri-hizkera ezagutzeko.


-Maskaradak:

Mozorro edo maskara hitzak ematen digu lehen pista. Jai giroko dantza eta musikaz lagundutako mimo eta adierazpen mintzatuak dira. Inauteri garaian egiten dira. Herriko jendea aktore. Pertsonaiak bi taldetan banatu: -GORRIAK(bertako jendea) -BELTZAK(atzerritarrak)


-Pastoralak:

Ohiko euskal-antzerkiaren agerpenik ezagunenak. Erdi aroan dute jatorria, ezagutzen diren testuak XVIII.Mendearen erdi ingurukoak dira. Europa osoan zabaldua izan  eta erlijioarekin zuen zerikusia. Zuberoa azken aztarna.

Xehetasunak



Jai giroan eta zerupean egindako emankizuna. -Herriko jende arrunta aktore. -Kantuan egiten da antzezpen guztia. -Ekitaldiaren  eta agerraldiaren arteko bereizketarik gabe jokatu. -Leku-denbora ez da kontuan hartzen. -Emankizunak 3,4 ordu. -XX.Mendeko euskal pertsonai historikoak.

Parteak

-Hasierako desfilea. -Hitzaurrea: ongietorria, desira-adierazpena.. -Istorioaren antzezpena. -Epilogoa: mezua, agurra, hutsegiteen barka-eskea.

Pertsonaiak:

Aingeruak, ZERUA, zuria./ Kristauak, MUNDU KRISTAUA,urdina./ Turkak, MUNDU PAGANOA,gorria./Satanak, INFERNUA, gorria.

Gaiak

-Testamentu zaharra. -Testamentu berria. -Gesta-kantak. -Abentura-eleberria. -Santuen bizitzak.

Autore ezagunak

Roger idiart, Junes Cazenave.

Izenburuak

Xalbador, Agora, Agirre presidentea...

Hegoaldeko antzerki zaharra

XIX. Mendearen azken aldera arte. Iparraldeko herri-antzerkiaren ondoan, hegoaldekoa oso berandukoa da bere zaharrean ere. -Pedro Ignazio Barrutia(1682-1759): Sortzez Aramaiokoa zen. Lan bakarra idatzi 1750.Urte inguruan, Acto para la nochebuena, Gabonetako ikuskizuna izenez euskeratutakoa. Pertsonaiak arrasatear ezagunak, aingeruak, ama birjina.  -Xabier Munibe, Peñafloridako kondea (1723-1785): Sortzez Azkoitiarra zen. Euskaraz bi lan, gabon sariak; gabonetarako idatzi zuen. El borratxo burlado, umorezko komedia da, elebiduna. Kantak euskaraz. Mozkor bati emandako eskarmentua da gaia. Gipuzkeraz idatzita eta herri xehearen oso urbileko hizkera darabil.

Zeri esaten diogu Antzerki modernoa

Euskal antzerkiak XIX.Mendeko azken urteetatik XX.Mendeko Gerra zibila bitarteako aldian ezagutu zuen urrezko aroa.

Antzerki modernoaren ezaugarriak

-Eskakizun-maila bajuko ikasleentzako obrak. -Ez da sakontzen. -Bizimodu lasaiaren eta gatazka arinen errepresentazioa egiten duten obrak. -Industrializazioaren ondorioz euskal gizartean sortzen diren gatazka politiko eta sozialak zeharka erakutsi. -Nekazaritza eta arrantza-giroko gizarteari zuzendutako obrak dira. -Funtsean denbora-pasarako antzerkia.-Hizkuntza maila txukun eta apaina gorde.

Antzerki modernoko idazle nagusiak kokatu denboran eta lekuan

-Martzelino Soroa (Donostia 1841-1913) -Abelino Barriola (Donostia 1855-1944) -Toribio Altzaga (Donostia 1861-1941)

Antzerki modernoaren idazle bakoitzaren lanak eta ezaugarri


-Martzelino Soroa

Bigarren karlistaldiaren ondorioz Iriyarena Zartzuela estreinatu 1876an,gastelaniaz. Obrak: Antton Kaiku(1878) Frantsezetik itzulia, Hau ostatua (1883), Ezez ez eta festa (1899).   -

Abelino Barriola

Deklamazio eskola sortzearen lehen ondoren nabarmena emakumea eszenatokira igotzea izan. Lanak: -Meza berria(1908) -Lagun txar bat(1912) -Goi argi(1935) -Ene Aberri laztana (1934)  

-Toribio Altzaga:

Bigarren gerrate karlistaren ondorioz ziburun erbesteraturik zela, soroaren iriyarena obran parte hartu. Obrak: -Bakarrizketak: Ordai-lekua (1925)/ -Elkarrizketak: Biak bat (1934) / Txontxongiloa: kaxka gogorra(1930)/ Koralak: san tomaseko feria(1892)/ Hiru ekitaldikoak: osaba(1925), babilonia (1927)/ Bi ekitaldikoak: bost urtean (1922)

Entradas relacionadas: