Haziak eta fruituak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Ernalketa bikoitza

Angiospermoetan, ernalketa bikoitza ematen da, hau da:
nukleo espermatiko bat obozelularekin fusionatzen da eta zigotoa bat sortzen dute; aldi berean, beste nukleo espermatikoa enbrioi-zakuko bi nukleo polarrekin fusionatzen da eta nukleo triploide bat sortzen dute. Bigarren kasuan, nukleo triploidea banatu egingo da, eta endospermo izeneko nutrizio-ehuna sortuko da. Polen-hodiaren barruan gametofito arra garatzearen eta zelula kariogamiaren (nukleo fusioa) artean desnbora luze igaro daiteke (ordu gutxi batzuetara, hainbat hilabetetara, espeziearen arabera).

5.5)Fruituak

Ernalketaren ondoren, obulutegiak aldaketa jakin batzuk pairatzen ditu eta fruituak sortzen dira. Hau da: fruitua hainbat garapen- eta eraldaketa-prozesuren ondoren haziak gordetzen dituen landare-organoa da. Gero, haziak fruitutik bereizita edo horrekin lotuta sakabanatzen dira. Morfologiari dagokionez, perikarpo izeneko estalki batez eta haziez osatuta dago. Hazi ia guztietan atal hauek bereizten dira:

-Kanpoko atala, exokarpoa.

-Erdiko atala, mesokarpoa; ia beti ehun epidermikoez osatuta dago.

-Barneko atala, endokarpoa; erreserba-parenkima izan ohi da.

Fruituak sakabanatzea

Fruituak sakabanatzeko mekanismoak polinizaiorako mekanismoen oso antzekoak dira:

-Sakabanatze autokora: Hazia gordetzen duen estalkiaren gaineko presioa handitu egiten da eztanda egin arte, eta haziak norabide guztietara jaurtitzen dira.

-Sakabanatze hidrokora: Distantzia handietan garraiatzeko bidea da eta flota dezaketen haziak eta fruituak izan behar dira, hala nola, kokondoa.

-Sakabanatze anemokora: Hazi batzuk haizearen bitartez eraz garraia daitezke, jausgailu eran funtzionatzen duen organo lumatsu bati esker.



Entradas relacionadas: