Hautespen naturala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

Kreazionismoa eta fixismoa:


Teoria horien arabera, izaki bizidunak aldaezinak dira eta ezagutzen ez dugun Jainko batek banaka-banaka sortu zituen. 
Aristoteles filosofo eta jakintsuak, hierarkia zehatz baten arabera antolatu zituen organismoak: bakunenak beheko mailetan zeuden, eta besteak, gero eta gorago, konplexutasun-mailaren arabera. 

Linneo


Bere garaian ezagutzen ziren landare-espezie guztiak deskribatu eta espezie horiek sailkatzeko sistema bat asmatu zuen. Berak sortu zuen gaur egun erabiltzen den bizidunen latinezko izendegia. Bizidun bakoitza izendatzeko latinezko bi hitz erabiltzen dira: generoarena eta espeziarena (adibidez Homo sapiens).
Cuvier izan zen fosilak aztertzen dituen zientziaren sortzaileetakoa eta paleontologiaren aita esaten diote, baina gogor egin zuen teoria eboluzionisten aurka. Espezie desagertuen fosilak nola sortu ziren esplikatzeko, katastrofismoaren alde egin zuen. Teoria horren arabera, Jainkoak behin baino gehiagotan sortu behar izan zituen animalia-espezieak.

Teoria ebolusionistak:


Lamarckismoaren arabera, organismo bizidun orok jatorri naturala du. Lehenengo organismoak berez sortu ziren; gainerakoak, berriz, hasierako haiengandik eboluzionatuz
.
Bizidun guztiak aldatu egiten dira ingurunearen eraginez. Inguruan gertatutako aldaketek behar berriak sortzen dizkiete espezieei, eta behar horiei erantzuteko organo jakin bat erabili beharrean izaten dira. Hala, erabiltzen dituzten organoak garatu egiten dira eta erabiltzen ez diren organoak, aldiz, atrofiatu egiten dira.
Darwin gaztetan bost urteko bidaia egin zuen Beagle itsasontzian, mundu osoan zehar, eta bidaia horretan hasi zen florari, faunari eta geologiari behatzen. Behaketa horietatik bere teoriaren oinarriak atera zituen:
  • Populazioetan, bizirik iraun dezaketenak baino izaki gehiago jaiotzen dira, elikagaiak eta espazioa mugatuta baitaude. Beraz, bizirik irauteko lehia dago.
  • Populazioetan, aldakortasuna dago, hau da, populazio bereko izakiak ez dira berdin-berdinak elkarren artean, aldakortasun intraespezifikoa dute (Darwinek ez zekien aldakortasun horren arrazoiak zein ziren, garai hartan ez baitzuten genetikako ezagutzarik).
  • Naturak aldakortasun horretan eragiten du. Izan ere, ingurunearen baldintza jakin batzuei egokitzeko banako egokienak hautatzen ditu ingurune bakoitzean. Gainerakoak baino hobeto egokitu direnak hobeto ugaltzen dira, eta ondorengoei transmititzen dizkiete aldeko ezaugarri horiek.

Teoria neodarwinista edo sinetikoa:


Bizidunen herentziari buruzko Mendelen lanak plazaratu zirenean, Genetikak aurrerapen handia egin zuen, eta, horri esker, Darwinen teoriari buruzko hainbat zalantza argitu ziren. Horrela sortu zen neodarwinismoa edo teoria sintetikoa
: teoria hori Darwinen teoriaren berrikuspena da, eta honako ideia berri hauek jasotzen ditu:
  • Populazioen baitako aldakortasunaren eragileak mutazioak dira, hau da, indibiduoen material genetikoan gertatzen diren aldaketak. Horiek zoriz gertatzen dira, eta azaleratu nahiz ezkutuan gera daitezke. Mutazioek iraupenerako mesedegarriak edo kaltegarriak izan daitezkeen ezaugarriak ekar ditzakete.

  • Hautespen naturalak ez dakarkie onurarik indibiduoei, populazioei baizik. Hautespen naturalak populazioaren aldakortasunari eragiten dio, hobekien moldaturik dauden indibiduoak hautatuz eta ezaugarri kaltegarriak dituztenak baztertuz.

Entradas relacionadas: