Hautespen naturala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,65 KB

ONTOGENESIAJaiotzetik hil arte bizidun baten organismoak jasaten dituen aldaketa multzoa. Ontos (izatea), genesis (jatorria).Filogenesia:Denboran zehar, belaunaldiz belaunaldi espezie batek jasan duen aldaketa multzoa. Filum (leinu), genesis (jatorria).

FIXISMOAZer da?Espezieak denboran zehar aldaketarik ez dutela izan defendatzen duen teoria. Beraz, filogenesia ukatzen du. IX. Mendera arte indarrean egon zen paradigma zientifikoa da eboluzionismoak, hautespen naturalaren azalpenari esker, baztertu zuen arte. G. Couvier, fixismoaren ordezkari nagusia da. Teoria honek eliza katolikoaren babesa izan zuen, kreazionismoarekin bat zetorrelako.

EboluzionismoaDefinizioaBizidunen jatorriari buruzko teoria. Honen arabera espezieak denboran zehar aldatu egin dira bere egitura etengabe berrituz. Anaximandro greziarrak K.A. VI. Mendean, eta Lukuezio erromatarrak K.A. I. Mendean Erroman espezieen jatorri ebolutiboa proposatu zuten. XVIII. Mendera arte eboluzioa ukatzen zuten teoria fixistak nagusi izan ziren. Garai honetan izaki bizidunen sailkapenari buruz eginiko lanak izakien antzekotasun eta desberdintasunetan oinarritzen direnak, ezinbestean izaki bizidunen artean ahaidetasun erlazioak badirela ondorioztatu zuten, eta hori esplikatzeko izaki batzuek besteengan abiapuntua hartuta eboluzionatu dutela suposatu izan behar zuten. XIX. Mendearen hasieran, Lamarck naturalista frantziarrak lehenbiziko aldiz aldaketa horiek azaltzen dituen legeak teoria batean azaltzen saiatu zen. Bere teoriak akatsak zituen eta baztertua izan zen. Charles Darwin eta Alfred Wallace izan ziren hautespen naturalaren teoriarekin eboluzioaren ideia azaltzen zuten legeak modu arrakastatsuan formulatu zutenak. Teoria hau Darwinen Eespezieen jatorriaz hautespen naturalaren bidez” liburuan argitaratu zen 1859an. Hautespen naturalaren teoria osatuz joan zen genetikaren legeen aportazioarekin, biek batera osatzen dute gaur egun neodarwinismo edo teoria sintetikoa deritzoguna.

LAMArken teoria

1.Izaki bizidunen eraldaketa inguruarekiko interakzioaren ondorio dira. (Inguruak, beraz, presioa egiten du, faktore aktibo da).

2.Ingurura moldatzeko beharrak organoren baten erabilera handitzera eramaten du eta horrela organo hori handitu, sendotu, edo aldatu egiten da: “Funtzioak organoa sorten du”. (Honek, bere aldaketan, izaki bizidunen borondatea eta intentzioa dagoela iradokitzen du. Beste aldetik eboluzioaren norabide lineala eta perfekziorantz bideratutakoa dela ere suposatzen du).

3.Erabilpenen ondorioz garatutako organoak eta ezaugarriak ondorengoak jasotzen dituzte

Lamarcken teoriaren akatsak

1.Organismoa aldatzeko izaki bizidunen asmoa ala nahia faktoretzat hartzea. Izaki bizidunek ezin dute ezer egin bere organismoa aldatzeko (filogenesiaz ari gara, ez ontogenesiaz). Izan ere, zenbait espeziek bere kolorazioan nozitutako aldaketak borondatearen ondorio direla pentsaezina litzateke.

2.Eboluzioaren izaera teleologikoa (norabidea edo helburua badaudela eta helburu hori gero eta perfektuagoa izatea dela). Eboluzioa e da lineala baizik eta dibergentea.

3.Erabilpenaren ondorioz garatu eta sendatutako ezaugarriak (ontogenesia) ondorengoek heredatzen dituztela

Hautespen naturalaren teorian eragina izan zuten ideiak

1.Beatlen egindako espedizioan jasotako datuei etekin handia atera ziren. Izan ere Galapago irletan egindako behaketetan hau ikusi zuten; hurbil egon arren bizi baldintza desberdinak zituzten irletan espezieen aldaera desberdinak zeuden (txorien mokoa).


2.Thomas Maltus geografo britaniarraren populazioari buruzko ikerketak. Espezie bakoitzean populazioa egonkor mantentzeko behar diren baino gehiago jaiotzen da, hala ere populazioa egonkor mantentzeko joera dute, beraz jaiotako banako horien parte bat ez da adin ugalkorrera irizten.

3.Abeltzainek abereekin egindako haustapena; produkzioa hobetzeko helburuaz ugalketarako ezaugarri jakin batzuk zituzten abereak hautatzen zituen. Gainerakoak baztertuz. Modu honetan espezie produktiboagoak lortzen dituzte.


Darwinek puzzlearen atal guztiak ondo lotu zituenean 1895an “Espezieen jatorria hautespen naturalaren bidez” argitaratu zuen.

Darwinen hautespen naturalaren teoria

1.Espezie bereko izaki bizidunak ez dira erabat berdinak elkarren artean; batzuen eta besteen artean desberdintasunak daude.ALDAGARRITASUNA

2.Ingurunearen baldintzak ez dira konstante mantentzen eta une batzuetan espezie berekoak diren banakako batzuen aldaerak mesedegarri izango zaizkie izaki horiei “bizitzaren aldeko borrokan (janarian)” eta bizirik iraungo dute ugaltzeko beste denbora, gainontzekoak, berriz, hil egingo dira. Aldaera mesedegarriak hobeto egokituta dutenek iraungo dute bizirik.

3.Espezie bereko banako guztiak desberdinak direnez zenbait indibiduok ingurune-baldintza berrietan bizitzeko gai bihurtzen dituen ezaugarriren bat izango dute, hau da, abantailaren bat, eta naturak hautatu egingo ditu.

4.Hobeto egokitutako indibiduoak luzeago biziko dira eta ugaltzea lortuko dute, horrela bere ezaugarriak ondorengoei transmitituko dizkiete.


Teoria sintetikoa: hautespen naturala + genetikaren legeak


Genetikaren  legeak G. Mendel naturalista austriarrak finkatu zituen. Lege hauek espezieen barnean dagoen aldagarritasuna azaltzen dute.

1.Geneetan zorizko aldaketak gertatzen dira: mutazioak. Hauek ezaugarri desberdinak azalaraztea eragiten du (fenotipoa).

2.Kromosoma gene batek baino gehiagok osatzen dutenez bizidunen eboluzioan funtzioren bat duen ezaugarriekin batera funtziorik ez duten organoak ere ikus ditzakegu.

ZOria eta teleonomia. Eboluzioak ba al du norabiderik?

Zoria: Jaques monod, fisiologiako nobel sariduna, frantzia

  • Aurreikusi ezin den gertaera

  • Patroirik gabe jarraitzen ez duen gertaera.

  • Hautatu ezin dugun gertaera ( ez dago borondatearen menpe).

  • Ona zein tzarra izan daiteke.

Teleonomia: Pierre Theilard de chardin

  • Telos: xede.

  • Eboluzio biologikoa prozesu kosmiko baten zati da, izaki bizigabeetatik hasi eta gizakietara iristen dena.

  • 1. Etapa. Geosfera: unibertso bizi gabean bizitza sortzeko baldintzak agertu

  • 2. Etapa. Biosfera: Bizitza sortu, aniztasuna

  • 3. Etapa. Noosfera: Noos, adimena. Gizakiaren agerpena eboluzioaren gailurra da, eboluzioaren xedea

Hiztegi gehiago

espezieBizidunak espezie berekoak direla esaten dugu antzeko ezaugarri fisiologikoak dituztenean, eta, batez ere, elkarrekin ugaldu daitezkenean (eta kumea ugalkorra denean).


KreazionismoaErlijio dogmetan oinarritutako sinesmen bat da.

AntropogenesiaGure arbasoetatik hasi eta gar egungo giza espeziea osatzeko bidean egon diren prozesu eta etapa multzoari deritzo. 4,5–7 milioi urte iraun du eta bi faktore motak parte hartzen dute: Hominizazioa eta humanizazioa. Biak batera gertatzen dira eta elkarri eragiten diote.

Hominizazioa:Aldaketa fisiologikoen multzoa da Hau gertatzeko baldintzak hauek izan ziren:

  • Klima aldaketa, beroketa prozesua, Saharaz hegoaldeko Afrikan.

  • Baso eremuak urritu egin ziren, zuhaitzak urritu.

  • Lur-gainean bizitzeko premia eta zutik ibiltzeak abantaila ebolutiboa izan zuen.

Hauek dira izan zituen ezaugarriak:

  • Bi oinetan ibiltzea: burezurraren osaeran eta garunaren garapenean eragin zuten.

  • Eskuak libre geratzea.

  • Barailezurra libre geratzea:Gainera, elikaduran ere aldaketak gertatu zire, elikagaiak jan aurretik prestatzen hasi ziren.

  • Heldu gabe jaiotzea.

  • Ekumenikotasuna. Giza espezie lurreko edozein tokitan bizitzeko egokitu da. Horrek itxura fisiko desberdinak sortu ditu baina genetikoki ez dago desberdintasunik, denok gara arraza berekoak, giza espeziekoak.

  • Zerebralizazioa. Gizakiok garuna hiru azpisistematan banatuta dugu ta koordinatuta daude.

HumanizazioaGizartearekin, kulturarekin, teknikarekin eta hizkuntzarekin du zerikusia.


Entradas relacionadas: