Harreman trofikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB
Tweet |
Ekosistema:
Biosfera zati batean bizi diren izaki bizidunek, hiek okupatzen duten ingurune fisikoak eta guztien artean ezarten diren erlazioek osatutako multzoa da.
Ekosistemen guztien multzoa Biosfera
Biozenozia:
Leku jakin batean bizi diren bizidunen multzoa da.
Biotopoa:
Izaki bizidunek bizitzeko duten toki fisikoa da, eta faktore abiotikoak ditu ezaugarri.
Harremanak:
-Espezie berdineko banakoen artekoak (intraespezifikoak).
-Espezie ezberdinen artekoak (interespezifikoak).
Beste motak:
Positiboak:
Espezie biek onura ateratzen dutenean( adibidez defendatzeko, janaria bilatzeko…) harreman kooperatiboak deitzen zaie.
Negatiboak:
espezieetako batek kalteak ekartzen dizkietenean besteei (zenbait baliabide lortzeko borroka sortzen denean). Harreman lehiakorrak deitzen zaie.
Espezie berdinekoen arteko harremanak(intraespezifikoak):
-Familiak:
Beraien artean ahaidetasunen bat azaltzen da normalean (gorilak)
-Taldekoiak:
Elkarri zerbaitetan laguntzeko elkartzen diren banakoak (hegaztiak)
-Koloniak:
Fisikoki elkartuta dauden banakoak (koralak)
-Sozietateak:
Jerarkiei erreparatuz batera lan egiten duten banakoak (inurriak)
Maila trofikoak:
-Ekoizleak:
Organismo autotrofoak dira, batik bat fotosintesigileak. Materia organikoa sintetiza dezake, energiatik eta konposatu ez-organikoetatik abiatuta.
-Kontsumitzaileak:
Organismo heterotrofoak dira, eta beste izaki bizidun batzuetatik datorren materia organikoa jaten dute. Primarioak (belarjaleak), sekundarioak (haragijaleak) eta tertziarioak (super-haragijaleak).
-Deskonposatzaileak:
Heterotrofoak dira, eta materia organikoaren hondarrak dituzte elikagai. Materia hori deskonposatu eta materia ez-organikoa askatzen dute, uretan edo lurzoruan, ekoizleek erabiltzeko.