Hannah Arendt: Totalitarismoa, Gaizkiaren Hutsalkeria eta Pluralismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB
Batetik, Hannah Arendten kritika nagusia TOTALITARISMOari egindakoa da. Berak dio totalitarismoak gizartearen ATOMIZAZIOA, herritarren ekintza eta pentsamenduen KONTROLA eta esfera publikoaren ezabapena dituela ezaugarri, besteak beste. Eta bere ustez, gaitza hori agertzen da GIZATASUNA UKATZEN denean eta pertsonak objetu edo tresna gisa tratatzen direnean; horren adibide jartzen du ANTISEMITISMOA. Beraz, bera horren guztiaren KONTRA jartzen da eta Kantek, bere etika garatzerakoan, antzeko zerbait esaten zuen. Bere etika sortzeko proposatu zituen MAXIMEN artean (norberak aukeratzen dituen jokaera-arauak) batek hurrengoa zihoen: “Jokatu beti gizadia osotasunean hartuta eta ez inoiz bitarteko bezala soilik”. Horrela, Kantek argi uzten du, Arendtek bezala, gizakiak EZ direla gure helburuak lortzeko TRESNA bat eta hortaz, gure burua tratatu beharko genukeen bezala tratatu beharko genituzkeela guztiak.
Bestalde, Arendtek INDIBIDUALTASUNAren garrantzia azpimarratzen du gaizkiaren HUTSALKERIA (jokabide inmoralak eta bortitzak onartzea) gertatu ez dadin. Horrela, ERANTZUKIZUN INDIBIDUALA nabarmentzen du, ekintza inmoraletan ez parteartzeko HAUSNARTU behar dugula esanez. Kantek ere indibualtasun hori goraipatzen du eta zer egin behar duzun esaten duten etiken kontra ageri da. Berak dio NORBERAK bere MAXIMAK (jokabide-arauak) egin behar dituela, inork INFLUENZIATUA izan gabe.
Hannah Arendtek dio MASAren(erraz manipulatu) aurrean, edozein ekintzaren MORALTASUNA ZALANTZAN jarri behar dugula, nahiz eta horrek ONDORIOAK ekarri eta Kantek ere antzeko zerbait dio. Kantentzat batzuetan BERTUTESUA izateko egin nahi ez ditugun gauzak egin behar ditugu, eta beraz, BERTUTETSU eta ZORIONTSU izatea ez dira gauza bera.
Hannah Arendt XX. mendeko alemaniar-judu filosofo politikoa izan zen. Bere lanak gai ugari jorratu zituen, politika eta filosofiatik hasi eta historia eta etikaraino. Arendtek bere garaiko gertaera istilutsuenetako batzuk ikusi eta hausnartu zituen, Alemaniako nazismoaren igoera eta Holokaustoaren izugarrikeriak barne.
XX. mendearen hasieran existenzialismoa izan zen Europan nagusitu zen mugimendu filosofikoa. Ikuspegi filosofiko hau esperientzia indibualean, askatasunean eta erantzukizun pertsonalean oinarritzen da.
Hasiera batean, Arendtek korronte filosoiko honetatik edango du eta Martin Heidegger filosofo alemaniarra izango da bere maisua. Heideggerrek giza existentziari eta gizabanakoak munduarekin duen harremanari buruzko funtsezko gaiak jorratu eta hau Arendten giza izaeraren islatzen da.
Dasein kontzeptuak ere, Martin Heideggerrek sortua, eragina izan zuen Arendten pentsamenduan. Dasein giza existentziaz ari da, hau da, mundu-izateko modu batez. Arendtek ikuspegi hori hartzen du giza egoera eta ekintza politikoaren izaera aztertzeko.
Hala ere, Heideggerrek bere pentsamenduan hasierako eragina izan zuen arren, Arendtek jarrera kritikoa garatu zuen harekiko, bereziki 30eko hamarkadan nazien afiliazioaren berri eman ondoren.
Arendtek filosofia politikoa garatu zuen, benetako bizitza politikoaren oinarri gisa ekintza eta parte-hartze zibikoan oinarritzen zena. Bere lanik ospetsuena,