Hamarkada moderatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,66 KB

 

ISABEL II

Espartero jeneralak bere politika autoritarioarengatik, oposizio gogorra jasan eta erbestera alde egin zuenean, Gorteek adin nagusitasuna ezagutu zioten Isabel II.Ari, nahiz eta 13 urte besterik ez izan. Bere erreinaldian (1843-1868) behin betiko finkatuta geratu zen erregimen liberala, zentralista, joera moderatukoa eta nekazaritza eta finantza arloko oligarkiekin bat zetorrena. Euskal Herrian foruzaletasuna gero eta gehiago errotu zen moderatu zein progresisten artean eta Foruak Konstituzio erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

Isabel II.Ren erreginaldiko lehenengo hamar urteetan, moderatuak egon ziren agintean Narvaez buru zela. Aldaketa  eta erreforma ugari egin zituzten eta garrantzitsuena 1845eko Konstituzioa izan zen, guztiz moderatua. Hala ere, ogasunari dagokionez erreforma sakonak egin ziren zerga sistema arrazionalizatzeko eta liberalizatzeko. Gainera, Udalen Lege berria onartu zuten 1845ean eta tokiko agintea gobernuaren ordezkari ahaltsuei aitortzen zitzaien.  1851. Urtean, Vatikanoaren konkordatua egin eta Vatikanoak bere ondasun guztiak desamortizatzea onartu zuen. Prentsa zentsura ere ezarri zuten eta 1844an progresisten Milizia Nazionala desegin eta Guardia Zibila sortu zuten.

Euskal lurraldeen Pedro Egañaren lanari esker, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak berriro jarri zituzten lehengo eskumen administratibo eta ekonomikoak berreskuratu ziren eta 1845eko konstituzioak hautesle kopurua murriztu zuen Hego Euskal Herrian foruzale aberatsen mesedetan. Justizian aldaketak egin ziren eta foru baimenaren deuseztatu. Muga zergek aldaketak jasan zituzten eta barnealdera eraman zituzten.

Elisabet II.A Espainiakoaren erregealdiaren lehen hamar urteetan Ramon Maria Narvaez jeneral moderatua izan zen buru, 1844ko maiatzean boterea eskuratu ondoren. Moderatuen zentralismo gogorra, kontserbadurismo politikoa, hauek estatuaren baliabideen zuten kontrola, hauteskundeetako iruzurrak eta errepresio gogorra zela medio progresistek zailtasun handiak izan zituzten boterea eskuratzeko. Hau dena ikusita oposizioko kideek indarkeria hartu zuten bidetzat. 1849an progresista ezkertiarrenak Alderdi Demokrata sortu zuten: erregimenean aldaketak eskatzen zituzten, gizonaren eskubideen aitorpen zabala, biltzeko eta elkartzeko askatasuna, gizonezkoen sufragio unibertsala eta gizarte erreforma zabala.

Baina mugimendu honen barruan sozialistak eta errepublikarrak bereizten hasi ziren. Urte horietan, Bigarren kalistaldia gertatu zen, batez ere Katalunian. Mugimendu honek guztiak gogor zapaldu zituen Narvaezek.  1848tik aurrera kontserbadurismoa areagotu egin zen eta 1852an Juan Bravo Murillok koroari eskumen gehiago eman zizkion eta gorteen boterea baliogabetzen zuen konstituzio atzerakoia planteatu ziren, honen aurkako kontra erreakzioarengatik dimititu egin zuen. Haren ondoren egon ziren gobernuak ez zuten egonkortasunik lortu eta oposizioa aurka jarri zitzaion.

1854an Canovas del Castillok Manzanaresko agiria idatzi zion erreforma erradikalak eskatuz. Iraultza mugimenduarekin bat egin zuten progresistek, demokratek eta errepublikarrek eta zenbait hiritan matxinada egin zituzten eta Batzorde Iraultzaileak sortu. Gizartearen haserrea ikusita, Isabelek Esparterori laguntza eskatu zion eta 1837ko hauteskunde sistema jarri zuten indarrean.

Baina bi urteko progresistak, ez zuen egonkortasun politikorik lortu karlistak erreforma progresisten kontra zeudelako eta demokratak, errepublikarrak eta  sozialistek aldaketa iraultzaileagoak eta gizarte erreforma zabalagoak nahi zituztelako. Azkenean 1856an dimititu egin zuen eta erreginak O¨Donelli agindu zion gobernua eratzeko. Horrela moderantismo zikloa berriro hasi zen. Hego Euskal Herrian burgesak liberal kontserbadoreagoa hartu zuten ekonomiaren garapena bermatu nahi zutelako.

Aginetan luzaro egon ez ziren arren, progresistek garrantzia handiko ekimenak egin zituzten legegintzan, administrazioan, ekonomian ega finantzaketan. 1856ko konstituzioa idatzi zuten “non nata” izenekoa ez baitzen aldarrikatu. Finantzatzeko eta neurri ekonomiko asko hartu zituzten, hala nola Madozen 1855eko desamortizazioa, estatuaren eta udalen ondasunei eragin ziena. Gainera, finantza sistema zabaldu eta atzerriko kapitala erakarri zuten legeak arautu zituzten eta burdinbidearen garapena sustatu. Are gehiago, Neurri haien bidez, estatuko diru sarrerak handitu eta azpiegiturak hobetu zituzten.

O'Donnellen gobernuak 1845ko Konstituzioa berreskuratu zuen, Milizia Nazionala desegin zuen berriro eta hamarkada moderatuko legedia berrezarri zuen. 1856 eta 1858 artean O'Donnell eta Narvaez txandakatuz joan ziren boterean eta 58tik 63ra gobernuak egonkortasun handieran lortu zuen, Union Liberal alderdiaren zuzendaritzapean. 1863tik aurrera, moderatuek hartu zuten berriro ere boterea, baina, aldi berean, ezegonkortasun politikoa itzuli zen, alderdien zatiketaren ondorioz. Hauteskundeetako iruzurren ondorioz, progresistak eta demokratak joko politikotik at geratu ziren; eta honen ondorioz bi taldeek jarrerak muturreraino eraman zituzten, bide iraultzailea aukeratuz erreforma handiagoak lortzeko.

Bitartean Hego Euskal Herrian foruzaletasuna liberal moderatuen eta progresisten artean hedatu zen, burges zein nekazaritza munduko aberatsentzat onuragarriak baitziren autogobernua eta foruetatik ondorioztatutako zerga berezitasunak.

1866. Urtean Europan gertatu zen krisi ekonomikoak kiebra eta hornigaien krisiak eragin zituen; ordura arteko egoera politiko eta sozial gatazkatsua areagotuz eta Narvaez eta Gonzalez Bravoren azken gobernu moderatuek oso gogor zapaldu zituztelarik gobernuaren kontrako altxamenduak. Eta politika autoritario honen ondorioz gizarteko behe mailak moderatuen sistema politikoaren eta Elisabet II.Aren monarkiaren aurka jarri ziren eta progresistak, demokratak, errepublikarrak eta Union Liberal Prim jeneralaren agindupean elkartu ziren Elisabet II.Aren erregimena deuseztatzeko.


Entradas relacionadas: