Hamarkada moderatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB

 

Gorteek adin nagusitasuna onartu behar izan zioten Isabel II.Ari, hamahiru urte zituen arren. Bere erregealdian behin betiko finkatua gelditu zen estatu liberal zentralista. Alderdi liberal moderatua izan zen agintean 1854 eta 1856 artean izan ezik. EHn foruak konstituzio erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

3.1 HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

Ramon Maria Narváez jeneral moderatua izan zen pertsonaia nagusia. Liberalismo moderatuaren ekintza nagusiak ondorengoak izan ziren.

-

1845eko konstituzioa

-Zerga sistema arrazionala

-Udalen Legea onartu

-Vatikanoarekin konkordatua sinatu

-Guardia zibila sortu zen

Euskal lurraldeetan berriz jarri zituzten indarrean foruak, honek ekartzen zituen ondorioekin.

Gobernu moderatuaren jarrera errepresiboa eta hauteskundeetan egiten zituen manipulazioak ikusita, altxamenduak antolatu ziten. Gainera, alderdi demokrata sortu zuten. Ondorioz, errepublikarrak eta sozialistak bereizten hasi ziren. Horrez gain, karlisten gatazkak piztu ziren, bereziki Katalunian. Mugimendu horiek guztiak gogor zapaldu zituen Narváezek.

3.2 BIURTEKO PROGRESISTA (1854-1856)

Leopoldo O’Donnell jeneralak altxamendua burutu zuen Vicalvaro-n, Vicalvarada. Manzanaresko Manifestua idatzi zen erreforma erradikalagoak eskatzeko. Honekin batera, batzorde iraultzaileak eratu zituzten.


3.2.1 Gobernuak

Gizartearen egonezina ikusten, hauteskunde sistema jarri zuten berriz indarrean. Hala ere, egonkortasun ezak jarraitu zuen politikan. Esparterok dimititu ondoren, O’Donnell jarri zen buru. Bere gobernuan, moderatuek eta progresista kontserbadoreenek hartu zuten parte. EHn, burgesiak jarrera liberal kontserbadoreagoak hartu zituen.

3.2.2 Erreformak

Progresistek boterean eman zituzten bi urteetan, ekintza garrantzitsuak burutzen saiatu ziren. Non nata Konstituzioa eta Udalen Legeak egin ziren baina ez ziren indarrean jarri. Ekonomia eta finantzetan hartutako neurriak izan ziren garrantzitsuenak. Madozen Desamortizazioa egin zen. Gainera, Burdinbidearen Lege orokorra eman zen trenbidearen eraikuntza sustatzeko. 3.3 MODERANTISMOAREN ITZULERA (1856-1868)

O’Donnellekin moderantsimoa itzuli zen. Gainera 1845ko konstituzioa indarrean jarri zen eta  hamarkada moderatuko legedia berrezarri zen. 1856 eta 1863 artean Union Liberal alderi zentralista berriak eduki zuen gobernua bere eskuetan. 1863tik aurrera moderatuek hartu zuten berriro boterea. Hala ere, ezegonkortasun politikoa itzuli zen. 1866an Europa krisi ekonomiko sakonean murgildu zen eta ondorio latzak ekarri zituen. Zenbait altxamenduren saiakerak egin ziren, baina Narváezek gogor zapaldu zituen. Politika autoritarioaren ondorioz, gizarteko behe mailak moderatuen sistema politikoaren eta Isabel II.Aren aurka jarri ziren.

Entradas relacionadas: