Hamarkada moderatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,76 KB

 

Horren arabera, hiru probintzietako administrazioa, legedia eta aduanak estatuaren menpe geratu ziren; gainera, foru baimena, aldundiak eta batzar tradizionalak kendu zituen, aduanak portu eta mugetara eraman ziren; eta estatuko legeak aplikatu ziren udal antolamendu guztietan. Foruak, dena den, ez ziren erabat baliogabeturik geratu: bereizitasun militar eta fiskalak gorde egin baitziren. /


4)Esparterok bere erregeordetzan, politika pertsonalista eta autoritarioa egin zuen eta horrek bere alderdia ere bere aurka jarri zuen. Progresistek eta moderatuek egindako oposizioaren aurrean eta armadaren eta zenbait hiriren altxamenduen aurrean Esparterok erbestera ihes egin behar izan zuen.

3. ISABEL II.Aren ERREGEALDIA (1844-1868)


1)Espartero joan zenean, 1843ko azaroaren 11n gorteek adin nagusitasuna onartu behar izan zioten Isabel II.Ari14, hamahiru urte baino ez zituen arren. Bere erregealdian (1843-1868), behin batiko finkatuta gelditu zen estatu liberal zentralista eta joera moderatukoa, nekazaritza eta finantza arloko oligarken interesekin bat zetorrena.


2)Alderdi liberal moderatua izan zen agintean 1854 eta 1856 urteen artean izan ezik, progresisten esku izan baitzen boterea. Euskal Herrian foruak konstituzio erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

3.1. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

Isabel II.Aren erregealdiaren lehen hamar urteetan Ramon Maria Narváez 15 jeneral moderatua izan zen pertsonaia nagusia, 1844ko maiatzean boterea eskuratu ondoren. Liberalismo moderatuaren ekintza nagusiak ondorengoak izan ziren:

  • 1845eko Konstituzioa. Berria zen eta erabat moderatua.  

  • Ogasunari dagokionez, 1845ean, Alejandro Monek16 erreforma sakona egin zuen zerga sistema arrazionalizatzeko eta liberalizatzeko; zuzeneko zerga ezarri zitzaien hiriko ondasun higiezinei eta laborantza lurren errendimenduari.

  • Urtarrilaren 8an, 1845eko Udalen Legea onartu zen. Tokiko agintea gobernuaren ordezkari ahaltsuei (aurrerago gobernadore zibilak izango direnak) ematen zien. Euskal lurraldeetan ere ezarri zuten lege hura, nahiz eta foruzaleek protesta gogorrak egin.

  • 1851. Urtean Vatikanorekin Konkordatua sinatu zuen Bravo Murilloren17 gobernu kontserbadoreak. Vatikanoak elizaren ondasunak desamortizatu izana onartu zuen; baina horren truke hezkuntzaren kontrola bereganatu eta estatuaren esku utzi zuen kleroa eta gurtza mantentzea.

  • Prentsaren zentsura ezarri zen eta 1844an Guardia Zibila sortu zuten progresisten Milizia Nazionala ordezkatzeko. Azken hori desegin egin zuten.

Entradas relacionadas: