H

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

3. GAIA. ESPAINIAKO KLIMA MOTA NAGUSIEN ETA EREMU KLIMATIKO BAKOITZARI DAGOZKIEN LANDARETZA MOTA DESBERDINEN SINTESIA

 

Espainian klimen dibertsitate handia dago. Klima nagusiak ozeanikoa, mediterraneoa (hainbat barietateekin) eta mendikoa dira. Aipatzekoa da kanarietako klima berezia dela.

 

1)KLIMA OZEANIKOA. Klima ozeanikoaren ingurua iberiar penintsularen iparraldea da.

·Prezipitazioak.  Ugariak, erregularrak eta leunak dira (urteko 800 mm-tik gorakoa).

-Eurien banaketa nahiko erregularra da, borraskek etengabe jarduten dute eta hilabetero euria egiten du. Hala ere, prezipitazio gehien neguan agertzen dira eta udan gutxien, Azoreetako antizikloiaren eraginez.

-Prezipitazioen forma leuna da, eta ura lurzoruan iragazten da.

·Tenperaturak. Hedadura edo bitarte termikoa txikia da kostaldean, itsasoaren eraginez (9ºC-12ºC bitartean),  eta moderatua barrualdean.

·Klima ozeaniko landare paisaia nagusiak baso hosto erorkorra, zakardia  eta belardia dira.

a) Baso hosto erorkorra zuhaitz garaiek osatzen dute. Enbor zuzen eta leuna dute eta udazkenean erortzen dira hosto handiak. Baso mota honek espezie gutxi ditu,eta masa handiak eratuz biltzen dira. Zuhaitzek sortutako giro ilunean iratzeak (retamo) eta goroldioak (musgo) hazten dira. Baso hosto- erorkorretako zuhaitz esanguratsuenak haritza eta pagoak dira.

- Pagoa, nahiko geldo hazten da eta bere zura gogorra eta kalitate handikoa da, eta altzariak eta tresnak egiteko erabiltzen da. Pagoak baso espezifikoak edo haritzarekin baso mistoak osatzen ditu. Kantabriar mendikatean eta Nafarroako  Pirinioetan dago.

- Haritzak altuera txikiagoetan hazten dira. Geldo hazten dira eta bere zur gogorra eraikuntzan eta altzariak eta ontziak egiteko erabiltzen da.. Batez ere, Galizian eta Bizkaiko  golkoaren inguruan daude.

- Gaztainondoa bigarren mailako landare formazioa da, eta bere fruitua eta zura aprobetxatu daitezke. Beste espezie batzuk lizarra (fresno), ezki (tilo), zumarra (olmo) eta hurritza (avellano).

Denboran baso hosto erorkorraren azalera handiak desagertu dira.

Gaur egun,azalera handiak landatu dira hazkunde azkarra eta aprobetxamendu ekonomiko ona duten zuhaitzekin,pinua (zura eta erretxina) eta eukaliptoa (zelulosa eta paper-orea). Birlandatze horiek asko kritikatu dira, bi zuhaitzen hostoek lurzorua azidotu eta txirotzen dutelako.

b) Zakardiak eta belardiak. Zakardia basoaren eta belardiaren arteko landaredi-mota, txilar (brezo). ote (tojo,argoma), otabera (helecho) eta antzeko sastrakaz (matorral, maleza) eratua. Animalien azpietarako eta ongarri moduan erabiltzen da.

Belardiak, belar–landarediak, paisaia ozeanikoan lur hedadura handiak   hartzen ditu.

     

 


Entradas relacionadas: