Gutun formala kexa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,57 KB

LATIN LITERATURA

4.7- POESIA EPIKOA

Epikaren helburu nagusia errege eta buruzagien ekintza heroikoak kantatzea eta gorestea da.

Latinezko lehen poema epikoa K.A. III. Mendeko Homeroren Odisea lanaren itzulpena da, Livio Andronikorena. Helburu didaktikoa zuen.

Nevioren Bellum Poenicum ere mende berekoa da eta Erromaren eta Kartagoren arteko gudatea da gaia.

K.A. III. Eta II. Mendeen artean, Eniok Annales lana egin zuen eta Erromaren historia bertsoz idatzi zuen.

Poema epiko bakarrak, Virgilioren Eneida agertu arte horiek izan ziren.

4.7.1- VIRGILIO MARON(K.A. 70-19)

Italiako iparraldeko herrixka batean jaio zen. Gaztetan Erromara joan zen erretorika-ikasketak egitera. Gero Napolesen Epikuroren filosofia eta zientziak ezagutu zituen. Augusto enperadorearen literatura-taldean sartu zen. Garai horretan Eneida idazten hasi zen baina amaitu aurretik hil zen.

Augustok erromatar herriaren epopeia idazteko eskatu zion. Hamaika urtez egon zen idazten, hil zorian zegoela, lana erretzeko eskatu zuen. Augustok ez zuen onartu hori, izan ere, bere burua identifikatzen zuen Eneas heroiarekin.

Latinezko literaturan Eneida da lan epiko nagusiena: hamabi liburuz osatua eta sei mila bertso inguru ditu. Homero maisuari jarraitu zion, eta konparatu daitezke Eneidaren lehenengo atala Odisearekin eta bigarrena Iliadarekin. Lehenean, Eneasek Troia hiritik Italiara egiten duen bidaia kontatzen du. Bigarrenean Eneasek Italian izandako borrokak goresten dira.

Eneas errukiz eta bertutez betetako heroia da. Eneasek jainkoen aginduak bete behar ditu, haien borondatearen aurkako aginduak diren arren.

Idazkera trebea du, epikaren handitasuna eta lirikaren arintasuna uztartzen dira. Esan daiteke Eneidak nobela antza duela.

4.7.2- ANEO LUCANO

Kordoban jaio baina goiz eraman zuten Erromara bertan ikasteko.Neron enperadorearen agindupeko kuotore izan zen. Enperadorearen eta Lukanoren adiskidetasuna hautsi eta Lukanok Neron goraipatzeko poemak idatzi zituen. Enperadoreak behartuta, Lukanok bere burua hil zuen.

Bere lanak: epigramak eta antzezlanak dira gehienak baina heldu den lan bakarra: Pharlasia da, 10 poemez osatua. Bertan, zesarren eta Ponpeioren arteko gerrate zibilaren ekintzak kronologikokikontatzen ditu.

Lurkanok gai historikoei buruz idatzi zuen Nevio eta Enio idazleen bidea jarraituz. Pharlasiaren ezaugarri nagusia: arrazionalismoa da. Idazlearen ustez gizakiak berak du ekintzen erantzunkizun osoa.

4.8- POESIA LIRIKOA

Lirika generoa berandu garatu zen Erroman, hain zuzen ere lehenengo poema II. Mende bukaeran agertu zen Alexandriaren  eraginarekin. Ka I .Mendean lirika garatu zen poeta-talde garrantzitsu baten inguruan: Poetae novi edo neoterai, hauek epikaren tradizioa eta seriotasuna baztertu eta bide berriak ikertu zitezten, gainera,  Neoterioek adiskidetasuna eta arruntasuna poemetako gai nagusia bihurtu zuten. Talde hau oso garrantzitsua bilakatu zen, horrenbestez, azpigenero berri bat sortu zutela: elegia, amodiozko kantu erotikoa bilakatu zena.

4.8.1- VALERIO KATULO

Familia aberatsekoa zen eta Erroman ikasi zuen. Familiak Zesarrekin harremana izan arren honek ez zuen kargu politikorik hartu nahi izan. Bere helburua maitaleekin eta lagunekin gozatzea zen. Valerio K.Zezilioren emaztearekin maitemindu zen(Klodia), hau da seguruenik Katuloren olerkietako Lesbia.
Poetae novi edo neoteroi taldeko poeta ezagunena da. Hauek poesia greziarra asko miresten zuten. Sentimenduez betetako poema laburrak proposatu zituzten.


Carmina poema-liburua 116 poemak osatzen dute. Gehienak laburrak dira baina luzeak ere. Katulok neoterikoen gaiak landu zituen: poesia erotikoa, lagunarteko esperientziak, naturaren deskripzioa…
Hizkera naturala eta zuzena poema laburretan; eta hizkuntza jasoa luzeetan.

4.8.2- OVIDIO NASO

Familia aberatsekoa zen. Atenasen ikasteaz gain, poesia-emanaldiak ere ematen zituen. Politikan aritu zen denboraldi batean, baina poesigintzara itzuli zen. Augustok aginduta Tomisera erbesteratu behar izan zuen k.O. 9. Urtean.

Ovidioren lanik ezagunenak:

  • Amores: 3 liburutan zatitua. Bere maitale guztiak agertzen dira. Kexa eta arrangura dira nagusi; badu ironia eta arinkeria ukitu bat.

  • Ars Amatoria: Maite den pertsonaren maitasuna nola lortu irakatsi nahi du. Ironiaz betetako poema didaktikoak dira.

  • Trsitia: erbestean idatzitako poema-lan nagusia, herriminez betea. Munduari erakutsi nahi izan zion Augustok ezarritako zigorra bidegabea zela.

4.8.3- HORAZIO FLAKO

Familia xumekoa. Militarra izan zen, eta Brutoren armadan borrokatu zuen Errepublikaren alde. Bruto hil ondoren, kargu administratibi bat hartu zuen.
Virgilio olerkariaren bitartez, Mezenasen literatura-taldean sartu zen. Idazten eman zuen bizitza osoa.

Bi lirika-lan nagusi ditu:

  • Epodoak:17 poemak osatzen dute. Gaiak: baserriko bizitza, guden hondamena, agure lizunen aurka egitea, Mezenas adiskidea goraipatzea.

  • Odak: 104 poemaz osatura dago, 4 liburutan banatuta. Hainbat gai: eguneroko bizimodua, sentimenduak, abertzaletasuna eta bizitzaren gozamena. Horaziok bizitza laburra dela gogorarazten digu, eta daukagun denbora urria gozatu behar dugula. Carpe diem.

ORATORIA

Elokuentziaz hitz egiteko trebezia. Hainbat esparru: diskurtsoa, disertazioa, hitzaldia, sermoia… Oratoriak jendea erakarri eta hunkitzea du helburu.

Kristo aurreko III. Eta II. Mendeetan. Laudationes funebres izaneko diskurtsoak idazten ziren.

Kristo aurreko II. Mendean, Grezia erromatar probintzia bihurtu zen.

Kristo aurreko I. Mendearen bukaeran, politika-aldaketa oso garrantzitsua gertatu zen Erroman: Errepublika desagertzea. Ondorioz, borroka eta eztabaida ugari sortu ziren.Hizlarien kopurua handiagotu egin zen, eta, diskurtsoaren teknikak finkatu egin ziren.

4.3.1- TULIO ZIZERON (ORATORIA)

Garaiko gertakizun poitiko garrantzitsuenak gertu-gertutik bizi izan zituen: Katilinaren matxinada, Zesarren eta Ponpeioren arteko gerrate zibila, Zesarren heriotza… Zizeronen eragina eta protagonismoa agerian geratu ziren aipatutako gertakari batzuetan, Katilinaren matxinada gerarazi baitzuen eta Ponpeioren alde egin baitzuen gerrate zibilean, hurrenez hurren.

Errepubllikaren defendatzai sutsua izan zen Erromatar Errepubllika desagertzeko zorian egon zen garaian, eta Errepublika defendatzeagatik galdu zun bizia Marko Antonioren sikarioen eskuetan.

Zizeronen oratoria-lanen barruan bi atal nagusi bereiz daitezke: lehenengo atala diskurtsoek osatzen dute, eta bigarren atala, erretorika-lanek.

Diskurtsoak bi eratakoak dira: judizialak eta politikoak.

Diskurtso judizialen artean, aipagarriak dira Pro Archia poeta eta Pro Sex. Roscio Amerino.

Diskurtso politikoen artean, aipagarriak dira In Catilinam eta Phillipicae. Lehenengoa, oso ezaguna da eta bigarrena, Marko Antonioren aurka idatzitako diskurtsoak dira.

Azken bi diskurtsoen ondorioz, Zizeronek ondorio larriak jasan zituen.

Erretorika-lanetan azaltzen du hizlari batek nola hasi behar duen hitz egiten, nola osatu behar duen diskurtso bat, zein diren diskurtso baten zatiak… Aipagarriak dira De oratoe eta Brutus lanak.

FILOSOFIA

Kristo aurreko II. Mendean, Erromako aristokraziak greziar filosofia onartu eta zabaldu zuen. Derrigorrezko irakasgai bihurtu zen.

Filsofia- eskola: epikureismoa, estoizismoa eta eklektizismoa.

Epikureismoaren sortzailea Epikuro izan zen. Gorputzaren garrantzia azpimarratzen du, eta gizakiaren zoriona gozamenean datzala dio. Gozamen hori mina saihestuz lortzen da. Horretarako, Epikurok politikatik aldentzea gomendatzen du, lagunak zaintzea eta erlijioa saihestea.

Estoizismoaren sortzailea Zenon izan zen. Kezka nagusia zoriona lortzea da. Hori lortzeko, gizakiak bertutearen bideari jarraitu behar dio.

Eklektizismoa hainbat eskolaren nahasketa da. Filosofo garrantzitsuena Larisako Filon izan zen.

4.4.1- TULIO ZIZERON (FILOSOFIA)

Zizeron filosofia-lanetan nabaria da Greziako estoikoen eragina, nahiz eta batzuetan eklektizismoaren alde ere agertzen den. Elkarrizketa moldea erabiltzen du bere gogoetak azaltzeko.
Lehen filosofia-lanetan politika eta filosofia nahastuta daude: De re publica eta De legibus azaltzen du nola gobernurik onenak estoikoen ideietan eta Erroma zaharreko ohituretan oinarrituta egon behar duen.
K.A. 45.Urtetik aurrera, Zizeronek babesa aurkitu zuen filosofian. Consolatio liburua, Tulia alabaren heriotzaren omenez; bestea, Hortensius, filosofia ikasteko defentsa.
Beste lan batzuk: De finibus bonorum et malorum, eta Tusculanae disputationes. Lan horietan esaten digu bertutea landu behar dugula zoriona lortzeko.

EPISTOLOGRAFIA

Gutunek osatzen dute. Helburuak: gonbidatzea, mehatxatzea, iraintzea, aholkatzea…

Lau gutun mota:

  1. Mezu-

    gutunak

    Jeneralek Senatura bidaltzen zituzten gutun ofizialak.
  2. Adiskidetasun-gutunak: lagunen arteko gutunak.

  3. Atariko-gutunak: lagun bati egindako eskaintza.

  4. Tratatu-gutunak: gai monografiko jakin bati buruzko azalpeenak.

  5. Erromatarrek formula berezi batzuk zituzten gutunari hasiera eta amaiera emateko.

4.5.1- TULIO ZIZERON (EPISTOLOGRAFIA)

Zizeronek idatzitako gutunei esker, haren garaiko berriak eta datuak lortu dira: politika,gizartea… eta bere bizitza pribatua.

1.Epistulae ad familiares

2.Epistulae ad Atticum

3.Epistulae ad Quintum fratrem

4.Epistulae ad Brutum

Zizeronek zintzotasunez azaltzen ditu eguneroko kezkak,nahiak, poztasunak eta frustrazioak.

Entradas relacionadas: