Grinak eta askatasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,35 KB

 

4. JAINKOAREN EXISTENTZIA

Ideia motak

- Descartesen arabera, subjektu pentsatzaileak (res cogitans) ideiak edo pentsamenduak ditu.
- Ideia horiek jatorrizkoak, eratorriak (adbentiziak edo arrotzak) eta irudimenezko (faktiziak) dira.

Jainkoaren ideia bitxia

- Gugan badago ideia berezia, beste guztietatik desberdina dena: “substantzia mugagabea, betierekoa, aldaezina, orojakilea, perfektua, ahalguztiduna…”
- Ezerezak ezer ekoiztu  ezin duen bezala, perfekzio gutxiago duenak ezin du perfektuagoa dena ekoiztu, nondik aterako du efektuak errealitatea kausatik ez bada? Kausan efektuan beste errealitatea (edo gehiago) egon behar du.
Beraz,
- Jatorrizko ideia da, nigan infinitotasun eta perfekzio osoaren ideia Izaki infinitu eta  perfektuak jarri beha izan du.
- Izaki infinitu eta perfektua Jainkoa da.
- Descartes-ek ondorioztatzen du Jainkoak ezin duela engainatzailea izan.

Jainko perfektuak ez nau engainatzen

- Metodoaren arauak berreskuratzen dira ikerketarako.
- Jainkoak ez banau engainatzen fida naiteke nire pertzepzioa mundu fisiko errealarekin egokitasuna (korrespondentzia) duela eta badagoela mundu fisikoa eta nik gorputza dudala baiezta dezaket. Baina kanpotik jasotzen dudanaren artean nabaritasunez antzematen dudana bakarrik onartu dezaket eta hau mundu fisikoan hedadura da.
- Beraz, mundu fisikoa ezagutzeko geometria analitikoa eta fisika mekanika aplikatu behar dira.  

Errealitatean hiru substantzia daude

- Nia (arima): substantzia pentsatzailea
- Jainkoa: substantzia infinitua
- Materia (gorputza): substantzia hedatua (lege mekanikopean dagoena)
- Gizakia nia, arima, substantzia pentsatzaile eta gorputza, substantzia hedatuarekin osatua dago. Ikuspegi dualista hemen ere.

5.GRINAK eta ASKATASUNA

Arimaren ekintzak eta grinak

- Ekintzak nahimenaren (borondatearen) mende daude (aukeratzen ditugu)
- Grinak, aldiz, ustekabekoak dira (nahigabekoak); gorputzean eragiten duten indar mekanikoak dira
- Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza (askatasuna).
Arimaren ahultasuna, ordea, grinen mende (morroi) izatea da (askatasuna galtzea).

Funtsezko grinak

- Grinen zeregina arima zirikatzea da (erakartzea), amore eman dezan, gorputza kontserbatzeko eta hobetzeko
- Alde honetatik, tristura eta alaitasuna bi grina funtsezkoenak dira
- Tristurarekin, arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartzen da
- Alaitasunak, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazten du arima

Ondorioz,


Gizakiak ez du bere burua grinaren mende utzi behar, eta esperientzia eta arrazoia izan behar ditu gidari bere ekintzetan. Horrela bakarrik bereiziko ditu ongia eta gaizkia neurri egokian eta aukera egokiak egin.


6. ARRAZIONALISMOA / ENPIRISMOA

Sarrera

XVII. Mendeko europar filosofiak orientazio bikoitza du. Alde batetik, arrazionalismoaren korrontea dago, Descartes, Spinoza eta Leibnizekin, sistema metafisiko handietan oinarritzen dena. Baina garai berean badago oso garrantzi handiko korrontea ere, enpirismoa
Locke, Berkeley eta Hume pentsalariekin; hauek diote ezagutzak bere egiazko iturria duela esperientzian, ez arrazoian.

Ezaugarriak

Arrazionalismoa

- Konfiantza arrazoian: Ezagutza iturri nagusia arrazoia da; arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik ezta autoritaterik. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari dagokio.
- Jatorrizko ideiak daude, jaiotzetik ditugunak eta unibertsalak direnak.
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (unibertsala); hau posiblea da ezagutza a priori (esperientzia baino lehen) delako. Zientzia eredua Matematika da.

Enpirismoa

- Ezagutzaren iturria esperientzia da.
- Ez dute onartzen jatorrizko ideiak daudenik, ideia guztiak esperientzia sentikorretik eratorriak dira. Subjektua tabula rasa da: gogamena, ezer idatzirik ez daukan paper-orri zuria da.
- Arrazoia arrazoi kritikoa da (bere mugak eta posibilitateak aztertzen ditu), eta eduki metafisikoak, arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira; ezagutza a posteriori (esperientzia ondoren) da. Zientzia eredua Fisika da.

Enpirismoan pentsatzaile nagusiak

John Locke (1632-1704):


Locke enpirismoaren sortzailea izan zen. Haren arabera, ezagutza osoa esperientzian oinarritu eta hartatik eratortzen da. Ez dugu ezagutzen ideietatik kanpo dagoen errealitatea. Era berean, gure ideiak kanpo-errealitate horren errepresentazioak dira.

David Hume (1711-1776):


Lockek bezala, Humek ere esperientziatik eratorrarazten ditu gogamenaren eduki guztiak. Substantzia, era honetan, ezaugarri multzo bati gogoratzeko ematen diogun izena besterik ez da. Humeren enpirismoa eszeptizismoaren mugakide da.

Entradas relacionadas: